ALDE ZAHAR BERRITUA IRUINDARREN TOPALEKU

  • dela eta. Udalak alde zaharraren Barne Eraldaketa eta Protekziorako Plan Berezia) onartu berri du. Dokumentuak aparkaleku berriak, etxebitzen eraberritzea, berrurbanizatze lanak dira.

2021eko uztailaren 27an
Legearen arabera, Interes Kulturaleko Ondasunaren izendapena duten hirietako alde zahar guztiek berauen eraikuntza eta azpiegituren zainketaz eta eraberritzeaz arduratzen den plan berezia izan behar dute.
Horixe da Iruñekoaren kasua. Izan ere, 1968an Alde Zaharra Multzo Historiko Artistikoa izendatu zuten. Hiriaren zentroak dituen arazo ugari direla medio, Birgaikuntzarako Udal Bulegoak plan berezi bat egitea proposatu zuen helburu bikoitzarekin: Euskal Herriko hiruburu historikoaren ondare arkitektonikoak babestu eta horien berreskurapen fisikoa, funtzionala eta soziala gauzatu ahal izatea.
Joan den apirilean Udalak BEPPB (Barne Eraldaketa eta Protekziorako Plan Berezia) deritzona onartu zuen. Halaz guztiz, Udal Plana onartu arte, BEPPBa ez dute abian jarriko. Dokumentu sinatu berriak aurreikusten dituen lanak bi lau-urtekoetan burutuko lirateke.
Aurreikuspenak betetzen baldin badira, lehendabiziko lau-urtekoaren bukaeran eraikita egongo lirateke auzoko gizarte-etxea Kondestable Jauregian, Descalzos plaza berria, Navarreria inguruko zolua eta azpiegiturak eraberrituta egongo lirateke. Horrezaz gain, instituzioek kontuan izan dute Alde Zaharrean herritar edadetu asko bizi dela (hiri askotan gertatu den fenomeno hau Iruñean ere jazo da), eta hori dela eta zaharrentzako pisu babestuak egotea aurreikusten du etorkizunari begira.
Bestalde, Labrit pasealekua, Santa María Plaza eta Fermin Aldaparen inguruek aurpegi berria eskainiko lukete, eta horien azpian aparkalekuak egongo lirateke, gaur alor horretan oraindik nabariak diren gabeziak konpontzeko.


Udalak 5.379 milioi pezeta jarriko ditu

Bigarren lau-urtekoa bukatutakoan, BEPPBaren arabera Alde Zaharrak kiroldegia, Santo Domingon, eta behatoki-plaza bat izango ditu. Era berean, Navarreria-Carmen-Redin aldeetako inguruak urbanizatuta eta berreskuratuta egongo dira hiritarren erabilerarako. Baliteke, Redin pasealekuan Hiriko Museoa eraikitzea, bere baitan, ekintza sozio-kulturak hartuko lituzkeenak.
Zortzi urte horietan Sarasate Pasealekuan lur-azpiko aparkalekuak egingo lirateke dagokion zonaldeko urbanizazioarekin batera. Aipatu lan hauei eraikin eta etxebizitzen eraberritze lanak gehitu behar zaizkie.
Alde Zaharrerako plan bereziak aurreikusten dituen ekintza guztiak burutu ahal izateko beharrezkoa litzateke 16.000 milioi pezetako (640 milioi libera) inbertsioa. Kopuru horretatik Udalak 10.000 milioi pezeta, hots, % 62 jarriko luke.
16.000 milioi horietatik 5.000 inguru birgaikuntza lanetara eta etxebizitzetara zuzenduko lituzkete. Gainontzekoa, 11.000 milioi pezeta, azpiegitura lan, gune publiko eta ekipamenduei dagozkie. Zehazki, zortzi urteetan burutuko diren lanetara Udalak 5.379 milioi pezeta (215 milioi libera) zuzenduko ditu.
Kopuru horretatik 2.300 milioi pezeta azpiegitura eta berrurbanizatze lanak egiteko erabiliko dituzte, 1.100 berriz, ekipamenduak egiteko, 145 gune libreak eraberritzeko lanetara zuzenduko dituzte eta 2.000 inguru beharko dira etxebizitzak eraberritzeko.


5.000 lur-azpiko aparkaleku eraiki nahi dituzte

BEPPBaren helburu garrantzitsuenetariko bat Alde Zaharrean ahalik eta lur-azpiko aparkaleku gehien egitea da, ahal den neurrian. Plan bereziak guztira 5.000 plaza aurreikusten ditu, %60 bertoko bizilagunentzat eta gainontzekoa rotazioarako. Halaber, trafikoa gutxitzeko eta oinezkoentzako ibiltokiak ugaltzeko asmoa adierazita dago plangintzan. Helburu horri jarraiki, Alde Zaharreko kalean pixkanaka oinezkoen erabilerarako jarriko dituzte eta txirringa gero eta gehiago erabiltzeko neurriak bultzatuko dituzte


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude