HAMARGARRENEAN «...ETA KITTO»RIK EZ

  • aldizkaria kaleratzen hasi zen. Orain, 30 lagunetik gora ari dira astekari bihurtu den agerkarian lanean. Euskara elkarteak ere izen bera du eta Interneten estreinatu dira aurten.

2021eko uztailaren 19an
Hamar urte igaro dira dagoeneko 1988ko abenduan «...eta kitto!» aldizkariak bideari ekin zionetik. Eta hamar urte hauetan bide hori zabalduz joan da aldizkariko kideek eginiko lanari esker.
Hasieran Eibarko Udaletxeko euskara zerbitzuak izan zuen aldizkariaren ardura eta proiektua aurrera atera ahal izateko herriko zenbait gazterekin hitz egin ondoren hasi ziren lanean tabloide formatua izan zuen aldizkarian. Izenaren bila zebiltzala Eibarko alkate izandako Mikel Larrañagak euskara bultzatzeko asmoz kanpaina baterako egin zuen bandoa etorri zitzaien gogora, «...eta kitto!» hitzekin bukatzen zen bando ezaguna. Hasierako aldizkari hura hilabetekaria zen eta banaketa kiosko, taberna eta abarretan egiten zen, hala nahi zuen eibartar orok egunkariarekin batera jasotzeko aukera zuelarik.
Hamar urtetako ibilbidea ez zuten batere gaizki hasi; aldizkaria kaleratu eta urtebetera «...eta kitto!»k Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso baitzuen.
1991. urtean lau orrialde besterik ez zituen aldizkariari bigarren pliegoa gehitzen zaio, gazteen gaiak, kultura eta kirola indartzeko asmoarekin eta honekin batera lehenengo aldiz koloretan inprimatuko da. Hemendik aurrera aldizkarian berrikuntza eta hobekuntzak bata bestearen atzetik etorriko dira. Izan ere, urtebete beranduago, 1992an, udaletxeko euskara zerbitzuak sortu berri zen ...eta kitto! euskara elkarteari emango dio aldizkaria aurrera ateratzeko lekukoa. Une honetan, elkarteak 549 bazkide ditu baina 10. urteurrenarekin batera bazkide kanpaina berri bat jarri dute abian. Elkarteak lekukoa hartu eta proiektuaren garrantzia ikusirik, apustu handiago bat egiten du, hilabetekaria hamabostekari bihurtzea, alegia. Hamabostekari bihurtzearekin batera aldizkariari itxura aldatzen zaio, formatu txikiagoan kaleratzen da eta orrialde gehiago eransten zaizkio. Bestetik, eta aldizkaria eibartar guztiengana helarazteko asmoz, lehen kioskoetan eta tabernetan aurki zitekeena hemendik aurrera eibartarrek etxean jasotzen dute. Honetarako aldizkariak hamar bat pertsonaz osaturiko banaketa talde bat du eta talde hau arduratzen da aldizkaria etxeetara eramateaz.
1993. urteko tirada 6.000 alekoa zen eta urte hartan egin zen azterketa soziologiko batek zioenez, irakurleak 14.000 inguru ziren. Ziren esan behar da, egun 24.000 irakurle baino gehiago izatera iritsi baita eta tirada 7.100 aletakoa.
Berrikuntza hauek egin eta urte pare batera apustua handitu eta 1994ko maiatzaren 13an «...eta kitto!» astekari bihurtu zen. Honetarako beharrezkoa den tresneria guztia erosi, eta honela aldizkariaren lan prozesu guztia, inprimaketa izan ezik, elkartean bertan egitea lortzen da, gaur egun duen itxura emanez.
Aldizkariaren egoitza Eibarko Errebal kaleko Merkatu plazan dago, 3. pisuan. Hamar urte hauetan aldizkariak egoitza ezberdinak izan ditu eta oraingoa hamargarren urteurrenarekin batera iritsi da, iazko abenduan estreinatu baitzen.
Aldizkariko lan taldea 30 bat lagunek osatzen du; erredaktoreak, argazkilariak, euskara zuzentzaileak, maketatzaileak, kolaboratzaileak eta banatzaileak. Hamar urte hauetan lan taldea handituz joan da, izan ere, hastapenetan bost kazetari, koordinatzailea eta bi argazkilari baitziren aldizkaria egiten zutenak. Aldizkariaren prozesuaren azken pausoa Oñatin ematen da, hango Gertu kooperatiba baita «...eta kitto!» inprimatzen duena.
Eibarko aldizkaria kaleratzeko behar den dirua bide ezberdinetatik lortzen dute. Aurrekontuaren zatirik handiena aldizkarian agertzen den publizitateak ematen du, baina hau nahiko ez denez, beste bide batzuk ere jorratzen dituzte, dirulaguntzak eta elkartearen aktibitateak, hain zuzen.


«TXIKITTO!» ETA «KIROLKITTO!».

«...Eta kitto!» aldizkaria kaleratzeaz gain, proiektu honetako kideek beste zenbait lan ere egiten dute. Duela hiru urte 8tik 12 urtera bitarteko haurrentzat «Txikitto!» hilabetekaria kaleratzen hasi ziren ikastetxeekin elkarlanean. Kirolaren inguruko «Kirolkitto!» ere kaleratzen dute, baita liburuak eta ale bereziak ere. Gainera, eta idatzira mugatu gabe, bi irratsaio ere egiten dituzte, bata Eibarko Radio Estudion eta bestea Arrate Irratian.
Honetaz gain, eta hamargarren urteurrena ospatzeko web orri bat (www.jalgi.com/topagunea/etakitto/) zabaldu dute Interneten. Web orri honetan hasi berriak diren arren, aurrera begira artxibo moduko bat sortzea da asmoa. Honetaz gain, besteren artean, agenda eta aldizkariaren eta elkartearen berri aurki daiteke.
Aldizkariaren hamar urtetako ibilbide honetan hobekuntzak etengabe gertatu arren, aurrera begirako asmoak ere badituzte aldizkariko kideek.
Lau orrialde gehiago eransteko asmoa dute, aldizkariari atal berriak gehitu ahal izateko eta gazteei tarte handiagoa eskaintzeko. Irakurleei ere tartetxo bat egin nahian «Toc, toc ...aurrera!» izena jarri dioten atal bat zabaldu dute, bertan irakurleak bere kezka eta zalantzak ezagutzera emateko aukera izango duelarik.
Bestetik Ermuko «Drogetenitturri» hilabetekariarekin elkarlanean hasiko dira, gai konkretuen inguruan gehigarriak kaleratzeko asmoz


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude