EMUN: LAN MUNDUA ARRASATETIK EUSKALDUNTZEN

  • gazte talde honek, lan esparruak euskaraz hitz egitea lortu nahi du. Lehenbiziko urratsak Arrasateko kooperatibetan egin dira, etorkizunean aldiz, lan mundu osoan eragin nahi dute.

2021eko uztailaren 19an
Orain urte eta erdi sortu zen Emun, Eskoriatzan dagoen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatearen eskutik. Bere egoitza Arrasaten duen kooperatiba gazte honen helburu nagusia lan mundua euskalduntzeko zerbitzuak eskaintzea eta esparru honetan ere euskara normalizazio bidean murgiltzea da.
Emun bezalako enpresa baten sorrera ulertu ahal izateko zenbait faktore kontuan izan behar direla aipatu digu Juan Luis Arexolaleibak, Emuneko kudeatzaileak. «

Alde batetik Euskal Herrian euskararen normalizaziorako beste arlo batzutan egindako ahaleginak izan behar dira kontuan, eta ondorioz lan munduan eragiten ekiteko baldintza onak egokitu izana. Bestetik, geroz eta sentsibilizazio handiagoa dago gizartean euskararekiko, nahiz eta hau landu beharreko gaia den oraindik; eta azkenik, momentuko egoera ekonomiko ona ere oso garrantzitsua izan da. Lan munduan euskararen garapena ziurtatzea beharrezkoa da beste esparru batzuetan euskararen normalizazioaren alde egindako lana zapuztuko ez bada, asko baitira euskaraz ikasi eta lan munduan erdaraz jardutera behartuta dauden gazteak
».


AHOLKULARITZA JURIDIKOA ETA EKONOMIKOA.

Lau langile izan ziren kooperatiba berri hau sortzeko lehen urratsak egin zituztenak. Orain ordea 21 lagun ari dira lanean, horietariko hemezortzik enpresa ezberdinetan jarduten dute euskaren erabilera areagotzeko plangintzetan murgildurik eta beste laurek zerbitzu osagarri batzuk eskaintzen dituzte. Langileak, oro har, gazteak dira eta formakuntzari dagokionez gai ezberdinetan kualifikatuak. Bestalde, langileei formakuntza egokia eta euskara maila altua izateaz gain, euskaltzaleak izatea ere eskatzen zaie.
Emunek, batez ere, enpresetan euskararen erabilera gehitzeko plangintzak diseinatzen eta garatzen ditu.
Urte eta erdian Emun asko handitu da eta enpresa askotan ditu plangintzak martxan. Egun, batez ere kooperatibetara bideratzen da bere lana. Fagorrekin hitzarmena sinatuta dute eta zortzi kooperatibetan dituzte plangintzak, Danobat taldean ere zazpi kooperatibetatik bostetan dituzte plangintzak eta MCCko enpresa zenbaitetan ere badabiltza lanean. Emunen esku dago, baita ere, Eroskiren Consumer aldizkariak Interneten duen euskal bertsioa.
Lehen aipatu bezala, enpresa honen lan esparru nagusiak plangintzak dira, hala ere, beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen dituzte: aholkularitza juridikoa eta aholkularitza ekonomikoa eta auditoretza. Zerbitzu hauetan euskara helburua eta tresna da. Zerbitzu hau bereziki euskalgintzaren eremuan ari diren erakundeei zuzenduta dago momentu honetan eta beraien izate osoa euskaraz izan ahal izateko bideak zabaltzea da helburua.


KOOPERATIBETATIK LAN ESPARRU GUZTIETARA.

Aurrera begirako erronka, enpresetan euskarari dagokion lekua egitea da. Orain artekoak baino plangitza zabalagoak diseinatzea da helburu nagusia. Arexolaleibak aitortu digunez, nahiz eta metodologia landua izan neurri batean, etorkizuneko beharrei aurre egin ahal izateko, gai eta arlo ezberdinak asko landu behar dituzte. Kezka nagusia ez omen da enpresa askotara arin heltzea, baizik eta eskaera guztiei erantzuna egoki eman ahal izatea.
Orain artean Emunek kooperatibetan lan egin duen arren, etorkizunean beste esparru batzuetara zabaltzea da euren asmoa eta gogoa, horretarako elkarte anonimoen, sindikatuen, enpresarien elkartearen, eta abarren inplikazioa lortu nahi dute. Helburua ez da kooperatibetan eta bailaran eragitea, baizik eta lan munduan oro har eta Euskal Herrian. «

Oraingoa sendotu eta gero zabaldu
», esan digu Emuneko kudeatzaileak etorkizunari buruz galdetzean.
Egindako lana, helburuak, etorkizunera begira dituzten asmoak eta gogoak gizarteratu nahi izan dituzte ekitaldi sozial baten bidez. Ekitaldia maiatzaren 19an izan zen Arrasateko Mondragon Hotelean. Aurkezpen honetan gaiaren inguruan solasean lau hizlari aritu ziren: Juan Luis Arexolaleiba bera, Jesus Garmendia Emuneko lehendakariordea eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko dekanoa, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari orokorra eta Sabin Intxaurraga, Eusko Jaurlaritzako lan sailburua


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude