Ourdinse, Aspe bailarako atarbearen talaia

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bedouseko ipar-ekialdean, patar belartsu eta lerdenez alde guztietatik inguraturik, Ourdinseko kare-harrizko ordokia bitxikeri geologiko eta geografiko nabarmena da. Haraino iristeko, lehenbizi Oloronetik hegoaldera 24 Km. egingo ditugu, Somport aldera eta Aspe bailara mehatxatuan barrena. Asasp-Arros eta Sarrance herrixkak iragan ondoren bailara irekiko zaigu, Bedous eta Accous kokatzen diren lautadatxo honetan, hain zuzen ere.
Bedouseko aranak Aspe bailarako atarbearen eitea du. Aitzina jarraituz, Accous igaro eta gero, bidea estutu egingo da harzara, Lescun, Etsaut eta Urdosera doan bitartean. Guk, ordea, Bedousen sartu baino 500 metro lehenago, kalbario baten albotik, «randonnée pédestre» (mendi ibilbidea) eta «bista ederra» seinalatzen dizkigun panoa jarraituko dugu. Sigi-saga zabala eginez igotzen den 3 kilometroko pista bat da. Borda batera iritsirik, mundruna bukatzen den horretan, ibilgailua utz dezakegu, «circuit borde de Bergez» dioen seinalea jarraitzeko segidan.
Zuhaitz eta zuhamuxkaz inguraturiko bide bitxi honetatik aldapa igoko dugu I-Eko norabidean. Bide zabala bidezidorra bilakatuko da 825 metro inguruetan. Aurrerago, zuhaitz batean hiltzatutako seinaleak aurkituko ditugu: batak «Ourdinse 1h.30» esaten digu eta besteak «Ourdinse Fne. Petraubel 2h.». Petraubeleko iturria seinalatzen digun azkeneko hau hartuko dugu. Geroxeago beste pano batekin topo egingo dugu; honek gora doan bidetik bidaliko gaitu.
Patarra bortitza da, pendoitz ederra benetan. Hala ere sigi-saga igotzen den bidexkak aise lortuko du mazel aldapatsu hauek zeharkatzea. Gainera, igo ahala, paregabeko ikusmira izango dugu, Bedouseko bailaratxo osoa gure oinetan agertzen baita. Emeki-emeki Camplongeko mailoen atzetik Auñamendi gailur zorrotza urrunetik ageriko zaigu. Baliteke oraindik elurrez estalita agertzea, ez bada ekaitzen ama izango den hodei ilun batez inguratua. Gurtza eta kondairetako mendia, beti jakin izan du errespetoa jartzen. Hemen bertan, Biarnon esaten den bezala: «¨At som d'Ania, brouches e brouchas, demons e furias!».
Guk gure mendi apalaren aldatz gogorra igotzen jarraituko dugu. Iturri idorraren albotik iragan ondoren, harri-konglomeratuaren pareta zeharkatuko dugu biziki bide bitxi batetik. Ekialderako norabidean aldatu ondoren, artzain borda batekin egingo dugu topo. Hortik, berehala irabaziko dugu Ourdinseko ordokirako atea idekitzen digun lepoa.
Ordokiaren hegian gaude orain eta hemendik Iera joz, Teulèreko gailurra aisa irits dezakegu. Bertatik Aspe bailarako hastapeneko aldea menperatuko dugu. Mendebaldean, parez pare, Layens mendi aratza ikusiko dugu Bedous gainean segail upaturik. Sarrance aldera Saraillé eta Tr"ne du Roi (Erregearen Tronua) begiztatuko ditugu eta iparraldean, Teulère eta Ourdinsetik Geyko basoak banandurik, Camlongeko gandor garbalak txundituko gaitu.
Ourdinseko ordokiaren itzuli osoa egingo dugu eta modu honetan, hego isurialdean kokaturik, Aydius herria menperatzen duten 2.000 metro goitiko mendiak kausituko ditugu: Iseye, Bergon, Permayou...
Ourdinseko hego-mendebaldean, bidexka bat sigi-saga jaisten da, harri koxkorren artean. Erne ibili hemendik igarotzerakoan, nahigabe bultzatutako harriak pendoitzatik jausirik, biziki arriskutsuak izan daitezkelako beherago ibiliko diren beste mendizaleentzat. Hasierako igoera bezala, jaitsiera ere zorabiagarria izango da. Basoan sartuko gara eta berehala iturburu bitxi bat aurkituko dugu. Ipar aldera jarraituz, basotik ateraz, bigarren iturria topatuko dugu eta jarraian hasierako bidea, abiapunturaino eramango gaituena.
Bedousera itzulino bat ematera joanez gero, merkatu plaza ederrean XVII. mendeko eliza aurki dezakezue. Bitxikeri bezala, Estatu Batuetako Saint-Louis hiriaren fundatzailearen, Pierre Laclèderen, etxe dotorea Aydius eta Bedous artean bisita daiteke. Gaua bertan pasatzeko asmoa baduzue, Gambeta karrikan Choucas Blanc izeneko aterpea badaukazue eta ondoko herrian, Accousen, Permayou hotela eta Ecuyers Montagnards aterpea.
Bukatzeko, inguruan bada gauza franko deskubritzeko: Accouseko gasnategia, Lourdios-Ichère eta Sarranceko eko-museoak eta nola ez Orcuneko XVII. mendeko errota Aydiuseko bidean.
Somportetik etorriko den errepide zaratatsua iritsi gabe oraindik, gaur da unerik aproposena Bedous eta Aspe bailarako zatitxo honek eskaintzen digun patxada eta lasaitasunaz gozatzeko. Ustia ezazu betirako galdu baino lehen

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude