MUSIKA ARETOEN MAPA ALDATZEN ARI OTE DA?

  • gaur egungo egoera? Hobetu al dira kontzertuak emateko aretoak? Euskal Herrianzehar musika taldeek beren emanaldiak eskaintzeko darabilzkiten leku motadesberdinak azaltzen saiatuko gara datozen orrialdetan.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Alde batetik nazioarte mailan goiko puntan dauden rock izarrak aterpetu dituzten areto erraldoiak daude. Makrokontzertu hauek Espainiako oso leku gutxitan izaten dira. 80ko hamarkadan Madril, Bartzelona eta Donostian izaten ziren kontzertu handi horiek. Gaur egun Bilboko La Casilla kiroldegian edo Erakustazokan, eta Donostiako Belodromoan edo Ilunbe zezen plaza estali berrian (Bryan Adamsena izan da bertako lehen kontzertua) izaten dira horietako batzuk. Iruñeko Anaitasunan ere izaten dira horrelakoak.
Aipatu behar da ekainaren bukaerarako Bilboko Erakustazokan ekitaldi erraldoia ari dela prestatzen Serrano promotora. Bi egunetan zehar, ekainak 25 eta 26an, hiru eszenatokitan 40 talde inguru bilduko dituzten kontzertuak izateaz gain, disko azoka ere izango da, disketxe independenteak elkartuz Euskal Herrian egiten den lehen rock azoka bilduz.
Dudarik gabe, atzerritik etorritako izarrek bereganatzen dute jende kopuru altuena areto erraldoi horietan. Hor dago, azken adibide gisa, Bob Dylanek Donostian eskainitakoa. Honelako ekitaldiekin lotuta daude leku irekietan antolatzen diren jaialdi erraldoiak. Euskal Herrian Arrosakoa da adibide nagusiena, euskara eta ikastolen alde edo beste aldarrikapen baten inguruan antolatutakoak ahaztu gabe. Horrelakoetan eszenatoki bereziak muntatzen dira eta musika taldeak ez dira baldintza onenetan aritzen.
Beste eszenatoki mota bat orkestra sinfoniko batekin abestu duten bakarlariek behar dutena litzateke. Horrelakoetan antzoki handi bat (Benito Lertxundik Euskadiko Orkestrarekin euskal hiriburuetan emandako saioak dira honen adibiderik gertuena) edo kiroldegi bat (Mikel Laboak Euskadiko Orkestrarekin Donostiako Musika Hamabostaldian) aukeratzen da, interprete multzo handiak hala behar duelako.
Rock talde arrunten zirkuitua oso anitza da eta modu askotako lekuak ezagutzen dituzte bere emanaldietan. Urte askotan frontoietan jo behar izan dute taldeek, eguraldiaren aldetik segurtasuna eskaintzen zuten toki bakarrak. «

Euskal soinua deitzen dugun hori erraietan sartuta daukagu, baina egoera tamalez ez da asko aldatu
», adierazi digu Serrano promotorako Josunek. Etxe honek era guztietako aretotan egiten du lan: hiriburuetako antzokiak, kiroldegiak, plazak, areto txikiak eta frontoiak, noski. Alor honetan gaur egungo joera nagusiez galdetuta, zenbait abeslarik (Juan Carlos Perez, Gari) giro barnekoiagoa bilatzen dutela erantzun digute, soinu aldetik kalitate handiagoa lortu nahian.
Neurri txikiko aretoak jarri dira modan azkenaldian. Soraluzeko Gaztelupe taberna aipatu behar da hemen. Zigilu bat sortzeaz gain (Gaztelupeko Hotsak), emanaldi ugari antolatzen du eta zirkuitu antzekoa sortu du beste taberna batzuekin (Bilboko Kafe Antzokia, Bergarako Pol Pol) lurralde eta estilo desberdinetako musika taldeei aukera emateko.


Kultur Errota errotu nahian

Honen antzeko eskaintzari ekin dio Euskara Elkarte eta Herri Aldizkarien Topaguneak Kultur Errota izeneko ekinbidearekin. Formato txikiko ikuskizunak (ez bakarrik kontzertuak, antzerkia, pailazoak, erromeriak ere bai) eskaintzen ditu hainbat herritako taberna eta aretotan, euskara hutsez, noski. Euskara elkarteen babesean funtzionatzen duten hiru taberna badira Euskal Herrian (Bilboko Kafe Antzokia, Durangoko Berbaro eta Lasarteko Jalgi) baina guztira 25 talde daude sartuta Errotan eta gainontzeko herrietan taberna, kultur etxe edo beste lokal txikietara jotzen dute antolatzaileek.
Aipatutako hiru areto horiek emanaldiak eskaintzeko ondo egokituta daude soinu eta argi aldetik. Horrelako gehiago sortzea ona litzateke, baina inbertsio handia eskatzen du eta autofinantziaketa helburutzat dutenez, zaila izango da. Azaroan hasi zen proiektu honek 200 emanaldi eskainiko ditu ekaina bitarte, negu parteko kultur zirkuitua baita. «

Hurrengo denboraldirako Errota errotzea nahi genuke, beste herri gehiagotara zabaltzea, proiektua egonkortzea
» dio «Urru»k, ekinbide honen koordinatzaileak. Artista eta ikuslearen arteko harreman zuzena bilatzen dute ekitaldi hauek, gune handiek sortzen duten hoztasunarekin bukatzearren. Bere prezioa dezente jaisten duten musikari ezagunekin batera (Joxan Goikoetxea, Joseba Tapia, Mikel Urdangarin), proiektu honek musikari gazteagoei kontzertu batzuk emateko eskaintzen dieten aukera azpimarratu behar da bereziki, Imanol Ubeda Bide Ertzean taldeko partaidearen iritziz.
Zenbait udalek ere eszenatoki edo gune intimo hauek bilatzen dituzte. Iaz adibidez, Andoain, Hernani eta Tolosako udalek «Musikaren txokoa» izeneko zirkuitu txikia antolatu zuten.


Gaztetxeak, rockaren tenpluak

Gazte asanbladak eta gaztetxeak izan dira euskal rockaren sostengu nagusienak. Oraindik ere kontzertu ugari antolatzen da leku hauetan eta, batzuk aipatzearren, Deustuko gazte lokala, Elorrio, Larrabetzu, Gasteiz (oso egitarau ona eskaintzen du hilabetero), Andoain, Alegia, Azkoitiko Mataderoa, Altsasu, Etxarri-Aranatz edota Iruñea aipatuko genituzke. Atzerritik etorritako taldeen babeslekuak izaten dira askotan.
Alegiako Gaztetxeak adibidez 11 urte bete zituen abenduan eta urtero kontzertu sorta ederra eskaintzen du, herriko jai alternatiboak antolatzeaz gain. Parisen duten lagun baten bidez edo Arrasate, Hernani, Andoain eta Ibarrako gaztetxeen bidez lortzen dituzte bira egiten ari diren taldeak. Eszenatokia ondo prestatuta dute argi eta soinu aldetik eta 400-500 pertsonentzako lekua badago. Talde ezagunak ekartzen dituztenean, sarrera merke batekin taldeari ordaintzeko eta musika ekipoaren erdia ordaintzeko moldatzen dira. Beste erdia paratutako tabernatik ateratzen dute. Baina kontu hauek ez dira beti ondo ateratzen eta jaietatik gordeta duten kutxara jo behar izaten dute batzutan, batez ere talde ezezagun edo berriekin.
Kasu oso bereziak ere badaude Euskal Herrian. Badira oso eskaintza desberdina duten hiru areto: Iruñeko Artsaia, Gasteizen Betagarri taldekoek daramatena eta Irungo Tunk!. Areto hauetan ez dira bakarrik kontzertuak eskaintzen. Horretaz aparte, musika taldeei entseatzeko aukera ematen zaie, horrela rock talde gehienen arazorik handienetakoari erantzuna emanez.


Atzerritarrak ez dira falta

Matxitxa enpresa Bilboko Kafe Antzokia eta Bilborock, Bergarako Jam, Iruñeko Artsaia, Lasarteko Zulo, Gasteizko Elefante Blanco, Trintxerpeko Mogambo eta Irungo Tunk! aretoetan aritzen da batez ere. Neurri desberdinetako aretoak dira, handienak Bergarakoa eta Gasteizkoa izanik, 1.200 eta 1.000 pertsonarentzat, hurrenez hurren. Enpresa honetako arduradun Angel Floresek dioenez, lehen taldeek edozein tokitan jotzen zuten, baina behin maila bat lortuz gero bere eskakizunak handiagoak dira, baita aretoari buruzkoak ere. Atzerritik etortzen diren talde ospetsuek bizpahiru kontzertu ematen dituztenean, horietako bat Euskal Herrian izaten da, adibidez Jam aretoan. «

Azken hiru urteotan asko hobetu da egoera. Hiri handiez gain, badira oso maila oneko beste areto batzuk. Gainera argia eta soinua jarrita izaten dute eta oso ondo egokituta daude
» dio Floresek.
Hala ere, oraindik askotan frontoietara jo behar izaten dutela onartzen du, talde berrien kasuan batez ere. Gainera, antolatzaileak herriko taldeak direnean, errazagoa da frontoia erabiltzeko udalaren baimena lortzea.
Merkatuak markatu egiten duela dio Matxitxakoak, salmenten arabera areto handi edo txikiagoetara jotzen baita. Hala ere, gauza akustikoetarako joera dagoela onartzen du. «

Bakarlari batzuk (Mikel Markez, Anje Duhalde) neguan bakarka aritzen dira, nahiz eta udan talde batean aritu. Horrela kultur etxeetan-eta emanaldiak lortzeko aukera gehiago baitauzkate
», adierazi digu.
Azkenik, herriko jaietan antolatzen diren kontzertu solteak, herrietako kultur taldeek antolatzen dituztenak, tarteka eratzen diren zikloak, kultur etxeetakoak eta abar aipatu behar dira Euskal Herriko kontzertuen ikuspegi azkar honetan.
Buruan gelditzen zaigun beste zalantza da eraikitzen ari diren kultur zentro erraldoietan (Guggenheim, Euskalduna, Kursaal) euskal musikak bere lekua izango duen ala ez. Orain arte behintzat musika klasikoak izan du bere txanda, baina rocka eta beste musika berriak entzuteko aukera izango al dugu? Hori izan daiteke azpiegitura berri hauen erronketako bat. Gure erakundeek gazte musika eta herri musika laguntzeko aukera ezinhobea izan daiteke


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude