MENDE OSO BAT AUTOREEN OGASUNA BIDERATZEN

  • aurki Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE). Bere lana guztien guztiz gustukoa eta erraza izan ez arren, gaur egun nork ez du bere abestia erregistratzen? Elkarte honen nondik norakoak jakin nahi izan ditugu, nola funtzionatzen duen eta zer lan egiten duen.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Artista sortzaileak gizartean daukan funtzioa ez du askok oso argi. Egilea produktu artistikoa merkantzia bihurtu beharrean dago, sorkuntza lana etekin bilakatu nahi badu. Sorkuntza eta diruaren mundua nahasten direnean, arteak neurri batean bere purutasuna arriskutan jartzen du, bere sorkuntza intimoa merkatuaren eskariaren legearen arabera baldintzatzen badu.
Kultur produktu baten asmatzaileak bere ofiziotik jan nahi badu arotz batek bere altzarietatik bezala, beharrezko ditu egile eskubideak, eskubide horiek errespetatuak izan daitezen, eta berak sortutako zera erabiltzen eta gozatzen duenak ordain dezan. Musikari dagokionez, sorkuntza horren hamaika erreprodukzio egiten da eszenatokietan, irrati-telebistatan, tabernatan edota kopia pribatuen bidez.
Baina finantzen hizkuntza arrotz zaio sortzaileari, eta kanta baten egileak edo letragileak ezin du ibili bere obra norbaitek ordainik eman gabe egiten ote duen kontrolatzen. Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) lan hori egiten du, eta bakarra da zeregin horretan, datorren ekainaren 16an ehun urtez. Bere betebeharra eta helburu lehena zera da: egile eskubideak batzea, kobratzea, eskubide horiek identifikatu eta banatzeko. Garrantzitsuena kopuruz musika da, baina ikusentzunezkoak eta antzerki sortzaile gehienak ere ezinbestean berehala apuntatzen dira SGAEn.


Portzentaien lengoaia

Bulego handi eta txukuna dauka SGAEk Bilbon, ondo funtzionatzen duen enpresa baita. Marketing lengoaia erabiltzen duen enpresa da, «

instituzio liderra
» eta «

450 profesional zuretzat lanean dituena
». Hiru miloi obren eskubideak kudeatzen ditu, eta 1998an 31.429 miloi pezeta (1.257 milioi libera) banatu zituen autoreen artean. EAEn 1.800 bazkide du eta 550 Nafarroan, horietarik % 30 inguru musikariak. Diru kopuru handiak maneiatzen ditu: iaz ia 2.000 miloi pezeta kobratu zituen EAEn (97an baino % 21 gehiago), eta 405 Nafarroan.
Jabego intelektualari buruzko legea eskutan, «domicilio estrictamente doméstico» delakoan gertatzen ez den erreprodukzio oro kobratzen du Autoreen Elkarteak: kontzertuengatik, tabernen musika aparatu eta telebistagatik, komertzioei daukaten aparailuagatik, telebista kateetatik, disketxeetatik, zineetatik edota ezkontzatako orkestek jotzen duten pieza bakoitzarengatik ere kobratzen da.
Lan zatarra da,

egileen poliziarena
. Kobratzeko, egitura administratibo dexentea behar du, esan bezala: Hegoaldeko lau hiriburuetan bulegoak ditu, eta bulegoetako langileez gain beste 15 pertsona ditu EAEn lurralde zehatz bakoitzean zer mugitzen den kontrolatzeko, 24 orduak kalean kontrolatu eta kobratzen.
Asmoa leku bakoitzean une bakoitzean jarri den musika kontrolatzea da. Kontzertuetan hori kontrolatzea erraza da, ordezkaria abeslariarengana doa, eta orrialde batetan apuntatzen du taldeak zer joko duen: tituluak eta egileak. 1998an 753 antzerki emanaldi eta 2.388 kontzertu kontrolatu zituen SGAEk EAEn bakarrik, eta bakoitzaren takilaren % 10 eskuratzen du. Elkartearen lanak ordaintzeko, horren % 17 erabiltzen da, eta beste % 83 egileei dagokie.


Hamaika tarifa eta itun ezberdin dago

Tabernek 2.600 pezeta ordaintzen diote SGAEri hilabetean musika aparailuak edukitzeagatik. Telebista bategatik, berriz, 1.800 pezeta. Kaset, bideo edo CD birjinak erostean, prezioan sartuta daude hortik sortuko den kopia pribatuarekiko egile eskubideak, jendeak uste duenaz bestela, ez baita ilegala kopia pribatuak egitea, zinta erostean hori ordaindu duzulako. Kaset hori diskoteka batetan jarri nahi baduzu, ordea, beste kopuru bat adostu behar da SGAErekin.

Proyecto Araña
, adibidez, egileen babeserako SGAEk sortutako informatika programa bat da, interneten dabiltzan obrak ere (musika, ikusentzunezkoak...) kontrolatu ahal izateko. Kobraketa egitea nahiko erraza omen da, zailagoa da diruaren banaketa egitea gero. Kontzertuetan, 10 abesti jotzen badira, abesti bakoitzaren letra eta musikaren egileek adostutako tarifaren zati bana kobratuko dute batez besteko baten arabera.
Komunikabideetan erreproduzitzen dena asko kontrolatzen da. EAEn ETB grabatzeaz arduratzen dira eguneko 24 orduz, eta Madrilen telebista estatal guztiak, zer jartzen den zehaztu eta hori kobratzeko.
Tabernetan, adibidez, ezinezkoa da jartzen diren musika guztiak jakitea, beraz, errepertorio hori identifikatzeko, sondeoak egiten dituzten enpresekin egiten du lan SGAEk. Salmentak ikusita, irratian gehien zer entzuten den jakinda, diskotekatan zer jartzen den apuntatuta, ikerketa bat egiten dute eta leku batzuetan kobratzen denaren errepartoa egiten dute. EAEn sondeo bereziak egiten dira; Espainiako beste lurraldeetan entzuten den musikaren oso ezberdina da.
Diru kopuru handiena gehien erreproduzitu eta entzuten den musikaren jabeak jasoko du beraz. Egile

txiki
bat sondeoetan agertzea askoz zailagoa da, egile baten musika soilik hiru tabernatan entzuten bada oso zaila baita hori sondeoetan agertzea. Eta sondeo horien arabera egiten dira ordainketen zati handiak, baina oso zaila da beste sistema bat sortzea; ezinezkoa da publikoki erreproduzitzen den guztia identifikatzea.
Edozein ogasunekin gertatzen den bezala, egileen ogasunean ere iruzurgileak edota planto egiten dutenak badaude. Ba omen daude SGAEren aurrean salmenta kopuruak faltsutzen dituzten argitaletxeak, kasu. EITBk, berriz, FORTAko beste telebista kate autonomiko gehienekin batera, SGAEri publizitate bidezko diru-sarreren araberako dirutza ematea erabaki zuen, instituzioetatik jasotzen dutena sartu gabe eta, beraz, kopuruak asko murriztuz. Kasua epaitegian dago epaiaren zain, baina zenbait sententzia SGAEren aldeko atera dira jada.


Autoreen abantaila eta kezkak

Gauza ezberdinak dira musika taldea eta egilea. Taldeak katxet bat kobra dezake kontzertu bat egiteagatik, baina horrez gain egileak daude, eta izan daiteke taldeko bat, edo bi, edo denak, edo taldekoa ez den norbait (letragileen kasuan batez ere). Eta hori taldearen kontratatzaileak aparte ordaindu behar du, eszenatokia edo musika ekipoaren alokairua ordaindu behar duen bezalaxe.
SGAEko bazkide egitea oso erraza da: izena eman (2.500 pezetako kuota bakarra ordainduz) eta hortik aurrera sortzen den guztia erregistratzea, SGAEk egilea identifikatzeko, eta obra horiengatik bildutako dirua berari eman ahal izateko. Hegoaldeko egoitza nagusia Bilboko Gran Viaren 29an duen arren, Donostia, Gasteiz eta Iruñean ere bulegoak ditu.
Abesti baten erregistroa egiteko partitura eta letra entregatzen dira, eta egile biek adosten dute bakoitzak zein ehuneko jasoko duen. Maiz gertatzen da musikari bat zinta batekin agertzea eta bere abestia partituran idazten ez jakitea, baina zerbitzu hori erraztu egingo dio Elkarteak. Plagio kasuak ez dira oso maiz gertatzen, baina edozein obra mota lehenbailehen erregistratzea gomendatzen du SGAEk, gertatu izan baita norbait iristea bere obra erregistratzera eta inguruko lagun (edo lagun ohi) batek obra bera lehenago bere izenean erregistratu izana.
Aipatu guztiaz gain, SGAEk bere bazkideen promoziorako hainbat egitasmo burutzen du: bekak, ikastaroak, kontzertuak, zinemaldiak, disko aurkezpenak... Legez, atzerriko autoreen eskubideetatik kobratzen denaren kopuru bat kultur promoziora eman behar zaio. SGAE inguruko Fundación Autor-ek kudeatzen ditu ekitaldiok. Iaz, adibidez, euskal musikaren aste oso bat antolatu zuen SGAEk Madrilen, hainbat kontzertu arrakastatsu antolatuz: Jabier Muguruza, JC Perez, Gari, Etsaiak, Gari, Betagarri, Alaitz eta Maider, King Mafrundi, Hiru Truku...
Espainiar instituzioa izaki, Euskadiko ordezkaritzak Euskal Autonomi Elkartea harrapatzen du soilik, eta Nafarroa Aragoi eta Errioxarekin batera dago. Askotan hitz egin da SGAE ez den beste enpresarik sortzeaz, adibidez Euskal Herri mailan, baina ez da hain erraza. SGAEk 130 atzerriko egile elkarteekin hitzarmenak ditu, musikarien atzerriko kasuak konpontzeko. Mundu guztiko autoreen errepertorioa kudeatzen da. SGAEk Hego Amerika eta Kuban ere funtzionatzen du. Mundu osoko laugarren Egile Elkartea da administrazio kostuetan, eta teknikoki lehena edo bigarrena.
Sondeo eta sistema honen guztiaren bitartez azkenean artista salduenen kantuen sortzaileei ordaintzen zaie diru gehiena, sondeoek masifikatzera jotzen baitute definizioz, baina ez dago besterik. Sormenezko obra batek ematen duen

guzti
deskribaezin horren ordaina da diruaren lengoaian, beste edozein merkantzia bezala, hau da, kuantitatiboki. Kontu horiek kualitatiboki egitea bestelako kontua litzateke, are zailago eta arriskutsuagoa oraindik.
Bestalde, egilea sortzaile huts izatetik bizi ahal izango balitz..., baina egunerokoan merkatal munduan mugitu beharra besterik geratzen ez zaionez...


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude