"EUSKAL DEPARTAMENDUAREN INGURUAN ARINKERIA ASKO DAGO"


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Z

ure curriculumean ageri denez, kargu eta ardura askotxoko politikaria zara. Nezakal munduan sortua, eta bertan ere berebiziko ardura duzuna. UDFko partaide zara aldi berean...
Nik kristau-demokratatzat jotzen dut ene burua. Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasuneko (UDF) kidea naiz, alderdi honek ekonomiari lehentasuna ematen baitio, betiere giza dimentsioari kasu eginez. Gainontzeko alderdiek baino gehiago bilatzen du humanismoa nik uste. Ezkerrak bilatzen badu ere, gureak ekonomiako merkatu libre eta irekian eta gizabanakoaren defentsa egiten du. Ezaugarri hauek kristau erroetan aurkitzen dira.

Francois Bayrou, Alain Lamassoure... UDF batasunak Europa berriaren etorkizunean esperantza handiak jarriak ditu. Untzi berean zoaz zu ere?
Bistan da. Europako Parlamenturako Francois Bayrouren zerrendari sostengua ekartzen diot arrazoi sinple batengatik: lurralde honetako herritarrak hauta ditzan Europari dagozkion aferez soilik, eta ez frantses politikari buruzko aferez. UDFk Europari buruz duen ideia azaldu nahi du eta beren bozen berezitasuna entzunarazi, kristau-demokraziaren ildoan doan boza. Kristau-demokraziak betidanik defenditu du Europaren ideia, bere sorrerarik; ez da azken urteotako nahiera, historiak urratzera bultza gaituen ildoa da.

Euskal Herrira etorriaz. Orain pare bat urte, Bidaxune herriaren jatorriari buruzko eztabaida bat protagonizatu zenuen Iparraldeko prentsan. Bidaxune herriaren euskalduntasuna zalantzan jarri zenuen. Zergatik? Euskalduntzat (basque) edo gaskoitzat jotzen duzu zure burua?
Euskalduna batez ere. Modu bizi-bizian erreakzionatu nuen euskaraz erakutsiko zen gela bat ezartzearen aurka; ene komuneko eskola publikoan hain justu. Garai hartan esan nuen –eta ez dut justifikatu beharrik egun– euskararen irakaskuntza ez zela funtsez eginiko eskaera bat. Ongi ezagutzen dut zein zen gibelasmo hura. Hizkuntz guttitu bat ezin da garatua izan eskolan erakutsiz soilik ene ustez. Euskara bere inguru naturalean eta errealitate lokalarekin naturalki garatuko den ingurune batean erakutsi beharra dago. Hori ez da Bidaxuneko kasua, ene ustez.

Zergatik ez da Bidaxuneko kasua?
Aturri ibaiaren magalera dauden beste herri batzukin batera, Bidaxune Euskal Herriaren barnealdean dagoen herri diferente bat da, eta bere berezitasuna errespetatu behar da. Ene familia Bidaxuneko familia zaharrenetariko bat da. Euskal erroak ditut, eta gaskoiak ere bai. Badaude anitz hala ere, euskal erroak eta kontzientzia batere ez dutenak. Debatea mantendu zuten irakasle eta historialari haiek ez dira ene herrian bizi. Nik diferentziaren eskubidea errebindikatzen dut. Gure eskualde honetan errealitate ezberdinak daude, eta ohartzen naiz, ezberdinatasuna ez dela beti errespetatua izan pertsona horiengandik.

Bidaxune Euskal Herria bada ere, euskara erakutsi al izanen da etorkizunean, edo ez?
Guraso multzo handi batek, gehiengo batek, desiratzen badu euskarazko gela elebidunak irekitzea, bistan da, nik ongi hartuko dut ekimena. Prest nago eskaera berrikusteko. Elkarrekin bizitzea bilatzen dut. Aurreko eskaera, ene konbikzioa da, ez zegoen ongi funtsaturik.

Hitz egin dezagun Aturri inguruaren lurraldeaz, iraganaz eta etorkizunaz...
Aturri inguruko lurraldea, eskualdea, berezia da. Departamenduak sortu zirenean, Aturrri ibaia mugarritzat hartua izan zen. Landak eskualdearekiko muga bat altxatu zen; kulturaren garapenaren aurkako neurri bat funtsean. Pays de l'Adour edo Aturri herrialdean, Aturri ibaiaren ezker eta eskuinaldean, kultura, ohiturak, eta garapen ekonomikoak antzekoak dira. Herrialde honetan bi kultura bateratzen dira. Gaskoia kultur okzitanoaren barnean dago, lurralde zabala. Herrialde oso irekia eta tolerantea da, eta izaera hau ene herrian atxikia izan dadila nahi dut.

Ipar Euskal Herriko antolaketa eta garapenerako Eskema garatzen ari zarete. Aturri herrialdeko herriek eskema honen barruan ikusten al dute beren burua?
Lurralde honetan biltzen diren herriak eta komunak beren burua ikusten dute Euskal Herrian eta Landetan. Gainera, Baionatik are hurbilago diren herrietako bizilagunak are euskal herritarrak sentitzen dira; hori da eboluzio eta joera eta horretara moldatu behar dugu. Baiona hiriaren garapena Aturri ibaiaren eskuinaldeko herriekin eginen dela konbentzituta nago. Aukera aunitz zabalik da alde horretatik. Lur eremu zabala baita bertan, enpresak ezartzeko errazago, etxebizitza planak garatzeko merkeago. Nik bederen argi ikusten dut, Baionak lurralde horrekin bizitza komuna garatu behar du.

Eraman dadila aurrera, beraz. Zerk oztopatzen du?
Aturri herrialdearen garapena Ipar Euskal Herriaren garapenaren batera egin behar da, eta gainera gakoa ere badela uste dut. Ordea, bertako biztanleek ez dute `Euskal Herriarrentzako departamendu bat' delako debatea ulertzen.

Zuk ere ez?
Ez. Euskal departamendua, euskal identitate kulturalaren aldeko neurri administratibo eta politiko bat baita. Neurri kulturalak eta identitatekoak arazo administratibo eta politikoekin nahasten ditugu, eta ez da zuzena.

Jakina da ez zarela Euskal Departamenduaren aldekoa...
Ez naiz aldekoa, ideia horren aurka naiz. Departamendu honek ez baititu gure arazoak soluzionatuko, aitzitik, uste dut arazoak are korapilatuko dituela. Pertsonalki, eta hau ez da kontu politikoa, nire baitan zatiketa bat bezala biziko nuke Euskal Departamenduaren sorrera. Politiko gisa, berriz, egungo departamenduaren aurrekontua eta eskuduntzak ezaguturik, ez dut uste Euskal Herriak dituen arazoak soluzionatuko dituenik. Oraingo Kontseilu Nagusian ez dira hizkuntza, irakaskuntza edota azpiegiturak arautzen. Estatuak eta erregioak arautzen dute ekimen hauen kudeaketa. Hartaz, nik Ipar Euskal Herriaren garapena Europako erregioen garapenaren ildotik ikusten dut.

Departamendu propio baten ideia gero eta atxikimendu gehiago bereganatzen ari da, ordea. Udalerri gero eta gehiago alde paratzen ari da.
Ez da guztiz egia. Donibane Lohitzune nahiz Baionako Herriko Etxeak udal batzarretik kanpo espresatu dira. Herri handietako udal bozka horiek, ohiko batzar ofizialetatik kanpo burutu dira. Hautetsi askok ez du benetako engaiamendu bere gain hartu boz hori ematean. Boz horrek ez du balio, ene irudiko ez du hautetsien benetako sostengua ekartzen. Berriz diotsut, ene ustez, instituzio hori desfasatuta dago.

6.000 manifestari bildu ziren Baionan eta 10.000 bilduko duen manifestazio bat izan daiteke urte bukaeran...
Egia da aurreratze nabaria dagoela. Baina hori ez da aski esateko hemengo herritarrek Euskal Departamendu bat nahi dutela. 10.000 biztanle baino gehiago bizi gara Ipar Euskal Herrian. Baliteke egunen batean Euskal Departamendu bat egitea, eta hala bada, nik berarekin bizi nahit dut. Baina Euskal Departamenduaren aferan arinkeria gehiegi dago, eta ez du deus onik ekarriko.

Zergatik diozu arinkeria asko dagoela?
Lehen aipaturiko Eskema ekimenaren barnean, eremu, sail eta alor guztietako pertsona, herritar nahiz profesionalak ari gara lanean. Ezagutzen ditugunean gizarte honen barne bizitza eta elkarteen funtzionamendua, eta azken urteotan zer-nolako ardura eta erantzukizuna hartzen ari garen, erregioa, estatua eta Europarekiko, eta ikusten duzularik zein erraz planteiatzen den Euskal Departamenduaren afera, zein fite nahi den egin, bada, arinkeria eta arrisku handia dagoela diot.

Hautetsien Kontseiluaren presidentea zara, eta Lurralde Eskemaren baitan Hizkuntz Kontseilua sortzeko bidea zabaldu duzunetariko bat. Elkarte zenbaitek ez du berezko instituzio horren kudeaketa Euskal Kultur Erakundearen (EKE) esku uztea ontzat jo. Zein da zure iritzia?
Elkarteen lana berebizikotzat jotzen dut, eta aurka azaldu diren elkarte hauek oso garrantzitsuak dira. Badut uste eta inpresioa haatik, ezen soluziobide gisako bat aurkitzen dugunean, muturreko jokamoldeak dituzten zenbaitzuk gogaituak sentitzen direla. Hizkuntz Kontseiluaren txostena erabat geratuta zegoen, lur jota. Nik hartu nuen ardura, eztabaidatu, ahalbideak bilatzen entseatu, zeintzuk izan behar diren bere eskudantzak aztertu, eta handi-handika ados jarri ginen. Tamaina honetako plangintza bat ez da inprobisatzen egun batetik bestera. Erregioaren eskuduntzen markoan eraiki behar badugu Kontseilua, estatu eta erregioarekin batera negoziatu behar da bere antolaketa, egitura bat muntatu, eta juridikoki bere lekua hatzeman ere bai. Erregioko Kontseiluaren egutegi eta aurrekontuari lotu behar zaie, Erregioak dituen eskudantza eta beharretara egokitu behar dugu gure txostena. Soizu! EKErekin batera zabaldu dugun bide honen aurka azaldu izan banintz, elkarte horiek alde azalduko lirateke, ziur baietz!

Frantses Estatuak sinatu du Europako Hizkuntz Gutxituen ituna, baina zuhurtzia handiz? Noizko euskararen ofizialtasuna?
Nik Europako Ituna sinatzea nahi dut, eta osorik sinatua izan dadin. Itunak jarraikortasun eta eraginkortasuna izan dezan nahi dut, itxurakeriarik gabe eta artikulu guztiak gainera. Euskararen ofizialtasunaren alde nago, eta irakaskuntza estatuaren obligaziotzat jotzen dut. Europako Ituna osorik sinaturik, hori guztia errealitatea izatea espero dut

ATURRIKO EUSKAL GASKOIA
ATURRIKO EUSKAL GASKOIA
1954an sortu zen Bidaxunen, euskal kultura eta kultur gaskoia biltzen diren Aturriko lurraldean. Ezkondua eta bi seme-alaben aita. Laborari semea da, laborantzan aritua, eta Lur-Berri nekazal kooperatibako presidentea. Force Democrate (FD) alderdiaren kidea da, UDF batasunaren barruan biltzen diren alderdi kristaudemokrateetako bat. Europaren ideiaren aldeko frantses euskal-gaskoia.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude