ENPRESARIEN ETEKINEK GORAKA EGIN DUTE, ENPLEGUAK EZ


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hazkunde ekonomikoa ez da nahiko enplegua sortzeko. Ekonomiaren hazkundeak goraka jarrai dezake eta, aldi berean, enpleguak behera egin. Datuak egon hor daude, eta aurreko baieztapenak 1998an enpresariek izandako etekinen datuetatik atera ditugu. Aldameneko orrialdeko laukian daude aipatu datuok.
Langabezia gure ekonomiek beren baitan duten egiturazko arazoa da; hori jakina da, eta orrialdeotan ere horrela bildu izan dugu behin baino gehiagotan. Berori ezabatzea gainera ez da txantxetako lana. Hori bai, posible da gaur egun Euskal herrian dagoen % 17ko langabezi tasa –gazte eta emakumezkoen sektoreetan gorakada izugarria da– asko arintzea. Laneguneko orduen murrizketa eta ordu estren desagerpena ez dira nahiko langabezi tasa erraldoi horiek behera egin dezaten: enplegua sortzea ere ezinbestekoa da, eta horretarako, batez ere borondate politiko handia behar da eta enpresarien etekinen zati handi bat zeregin horretara bideratzea.
Horrela bada, aldameneko laukian ikus dezakegun moduan, Espainian Burtsan diharduten enpresa guztien etekinak batera 3 bilio pezeta (120.000 miliar bat libera) ingurura iritsi ziren 1998an, zehatzak izateko 2,77 bilioi pezeta. Honek esan nahi du iazkoan baino % 12,14 gehiago. Bakarrik finantz erakundeek (bankuak, aurrezki kutxak eta segurantza etxeak) ia bilioi bat pezetako etekina izan zuten (833.000 milioi pezeta) eta elektriken inguruko enpresek bilioi erdi pezetatik gora. Burtsan diharduten enpresek, 1992-1993ko atzerakadaren ondoren 1993-1995eko epean lantaldeetan doiketak egiten jardun zuten eta 1996tik aurrera enplegua sortzeari ekin zioten, nahiz eta oso modu urrian. Enpresa guztiak batera hartuta, % 2,75 hazi da lantaldea, oro har.


ETEKINAK GORA.

Aurtengo lehen hiru hilebeteetako enpresen balantzeari dagokionez, etekinek gorako joera jarraitzen dute. Espainiako banku handienek, esate batera (BSCH, BBV, Argentaria, Popular), 139.415 milioi pezetako etekina izan dute, hau da, iaz sasoi berdinean lortutakoa baino % 20,7 gehiago. Ez dira bakarrak, ostera, aurrezki kutxek ere etekin oparoak izan baitituzte honako lehen hiruhilekoan: 129.487 milioi pezeta, hau da, iazko garai berdinean baino % 11,78. Datuak egon hor daude, beste kontu bat da alde bakoitzak nola interpretatzen dituen. Aberastasun hori banatu behar dela diote sindikatuek eta enpresarien aldetik aberastasun hori jadanik banatzen ari dela

Soldata sozial duinaren alde

Lanorduak murriztea helburu garrantzitsua bada ere, gizarte-soldatak ere garrantzi handia du. 200.000 pertsona inguru dira Hego Euskal Herrian ez lanik, ez bizitzeko bitartekorik ez dutenak. 180.000 EAEkoak eta Nafarroakoak gainontzekoak. Hauek dira soldata sozialaren premian direnak.
Azken hilabeteotan gutun sozialaren aldeko kanpaina sustatu dute gizarte-sektore eta sindikatuek. Gutun sozial hori, hamar milaka sinadurari esker, Gasteiz eta Iruñeko Legebiltzarretara iritsi da eta hasia da dagoeneko lehen emaitzak ematen. Hego Euskal Herriko gobernuek pobrezia eta baztertze sozialari aurre egiteko neurriak hartu dituzte, hileko 51.000 pezeta (2.000 bat libera) baino gehiagoko laguntzak ez badira ere. Oro har, pobrezia gorrian bizi den 50.000 familia dago Hego Euskal Herrian eta diru-laguntza horiek egoera hori arintzea dute helburu. Harturiko neurrien arabera, pertsona bakoitzeko hilero 51.000 pezetako soldata jasotzeko aukera dago, LAGSaren (Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata) % 75, hain zuzen (69.270 pezatatan dago LAGS gaur egun). Oro har, gobernu biek 10.600 milioi pezeta bideratuko dituzte txirotasunari aurre egiteko.
Berdintasun sozialaren eta aberastasuna hainbanatzearen alde ari diren elkarte eta erakundeek eskastzat hartu dute ekimen hau, ez baitatoz gutxieneko soldatak izan beharko lukeen kopuruarekin ados. ELA eta LABeko buru diren Jose Elorrieta eta Rafa Diezek adierazi dutenez, gizarte-soldataren instituzionaltzea bultzatu behar da. Ildo berean, funtsezkoagotzat hartzen dute neurria sortzeko borondatea neurri hori abian jartzearen kostua baino. Hego Euskal Herrian dagoen iruzur fiskal handia ere gogorarazi ziguten, EAEn onarturiko erreforma fiskala dela-eta Ogasun Sailak 40.000 milioi pezeta gutxiago bilduko dituela esanez


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude