DISKO ETA DISKETXEETATIK OSTERA BAT EGINEZ

  • Skalariak, Koma, Suan Blai, Fermin Muguruza, Etsaiak, EH Sukarra, Garage H, Kukumiku,Txo, Alaitz eta Maider, Etzakit eta beste hainbat talde disko berriarekin dator. Sei disketxehautatu ditugu eta, lan berriez gain, euren lan egiteko moduaz galdetu diegu.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Urteak igaro ahala, talde edota bakarlari berriak sortzen ari dira Euskal Herrian. Doinu batzuk zaharkiturik gelditu diren heinean, musika estiloak eraberrituz joan dira, eta azken puntako doinuak entzun ditzakegu nonahi. Hori bai, betiko euskal altxorrak atzean utzi gabe. Honen guztiaren lekuko, entzuleez gain, disketxe eta grabazio etxeak dira. Batzuk besteak baino ezagunagoak, Euskal Herrian 35 inguru daude. Zerrenda luze honetatik aukeraketa bat egin eta sei hautatu ditugu, esku artean dituzten lanekin batera, bakoitzak duen funtzionatzeko era azalduz.

AZTARNA
Gainontzeko disketxeekin alderatuz gero, lan egiteko darabilen filosofia eta formatoagatik bereizten den disketxea da Aztarna. Ez du musika komertzial bezala ezagutzen dugunarekin lan egiten, bere lan ildoa bestelakoa da. «

Aztarnan lanean gabiltzanak musikariak gara eta ondorioz musikarien aldeko ikuspegiaz aritzen gara
», azaltzen du Joxean Goikoetxea bertako arduradunak. Halaber, musikari bat aukeratzerakoan ez dute irizpide ekonomikorik jarraitzen, lanak izan dezakeen interes artistikoa baizik.
Hernaniko disketxe hau «Aurten bai» kultur fundazioaren barruan dago eta euskal musikarekin soilik egiten du lan. Bertako arduradunen arabera, disketxearen xedea «

Euskal Herriko taldeekin lanean jardun eta egitasmo bereziak aurrera eramatea
» da batik bat.
Disketxe txikia da, ez du estudio finkorik, ezta aurrekontu handirik ere. Bestalde, produkzioa martxan jartzeaz eta promozioaz beraiek arduratzen dira. Aztarnak formato berezia erabiltzen du: CDa eta CD-ROMa disko berean biltzen dituen «CD extra» deritzona. Tankera honetako CDak lau hizkuntza ezberdinetan –euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez– taldearen berri ematen dio erabiltzaileari. «

Formato hau erabiltzeak izugarrizko aurrerapausua suposatu du, honi esker Alboka bezalako euskal taldeak kanpoan ezagutarazi baitira
», adierazten du Joxean Goikoetxeak.
CD extra formatoan aurki ditzakegu Aztarnak orain arte kaleratutako 5 lanak. Aurrera begira, bi egitasmo dituzte eskuartean: Iñaki Salvadorrekin bata eta Bingen Mendizabalekin bestea.

GOR
Nafarroako disketxe honek batez ere Euskal Herriko rockarekin egiten du lan eta noizbehinka kanpoko taldeekin. «

Ez gaude itxita, baina hemengo harrobiarekin aski dugu bertakoei aurrera irteten laguntzeko
» azaltzen du Blanca Izkue GOReko arduradunak.
Iruñeko disketxe honek ez dauka estudiorik, baina beraiengana jotzen duten musikarien % 90ari beraiek bilatzen diote grabatzeko tokia. Honela, gutxi batzuk dira beraien kabuz grabatu eta soilik promozio lanak egiteko hurbiltzen zaizkien taldeak.
Salmentei dagokienez, GOR disketxean La Polla eta Koma bezalako heavy-metal taldeak izan dira indar gehien izan dutenak azkenaldi honetan. Izkueren esanetan, «

hizkuntzak zoritxarrez asko mugatzen du talde batek izan dezakeen indarra, eta euskaraz abesten duten taldeek oraindik kanpora irteteko orduan oztopoak dituzte
». GOReko arduradunak azaldutakoaren arabera, horren froga litzateke, kasurako, Koma taldeak kanpoan jotzeko erraztasun gehiago izatea, OST bezalako talde euskaldun batek baino, nahiz eta biek antzerako musika jo.
GOR disketxeak, berrikuntzen artean, lan hauek aurkeztu ditu: hasteko, El Drogas datorkigu Barricada mitikoarekin zerikusirik ez daukan «La venganza de la abuela»rekin. Bestalde, Skalariaken bigarren lana dugu, «Klub Ska» deritzona. Disketxekoen arabera, bigarren lan honetan indartsu datoz eta zuzenean ikusteko oso dibertigarriak dira. Ondoren, Komaren «El catador de vinagre», betiko estilo ironikoarekin jarraituz eta aurreko diskoan baino soinu kalitate hobeaz. Bukatzeko, orain grabatzen ari diren bi talde: ekainerako Hemendik Aten bigarren lana izango da kalean, eta udazkenerako Berri Txarrakena.

IZ
Sortu zenetik (duela 25 bat urte) 420 talde inguru pasatu dira Donostiako disketxe honetatik. Euskal Herriko taldeekin aritzen da gehien bat eta kanpoan ezagutarazten ditu. IZ disketxekoek diote euskaraz abestutako rockak indarra galdu duela. «

Kanpotik batez ere euskal instrumentuak jotzen dituzten taldeak eskatzen dizkigute
», azaltzen du Jama Larreburu disketxeko arduradunak. Hau dela eta, honen irtenbidea ez dago hizkuntza aldaketa baten, baizik eta estiloa berritzean. «

Berdin gertatzen da pasa den urtean hainbeste arrakasta izan zuen triki-pop estiloarekin edota berbena taldeekin
» dio Larreburuk. Hasiera baten arrakasta izan duen estiloarekin luzaro jarraitzea «

oso arriskutsua da taldearentzat, erre egiten baita
».
IZak produkzio fase guztiak betetzen ditu eta estudio bat dauka. Salmenta orokorrean azken 6 urtetan behera egin du. Talde anitz irteten ari da eta bestalde diskoen pirateria edo kopiaketa kontrolaezina da. IZtik egoera hau salatzen dute «

honek kalte egiten baitie bai disketxe eta baita musikariei ere
».
Azken lanei dagokienez, honakoak daude jadanik kalean: Suan Blai talde berriaren maxi-singlea, pop, reggae eta rock estiloko 4 abestirekin; «Lau teilatu» kantuaren bertsio bat, Afrika eta Amerikako doinuak bildu dituen Billabona Eresargi Txiki abesbatza; eta Gasteizko Kontrairo.

ESAN OZENKI
Iruneko disketxe honek Euskal Herriko euskal taldeekin egiten du lan eta bere baitan kanpoko taldeak argitaratu edo editatzeaz arduratzen den Gora Herriak zigilua du. Esan Ozenkikoen ustez «

hizkuntzak ez du mugarik suposatzen kanpora begira eta honen adibide argia Negun Gorriak taldea da
». Bertako arduradun den Iñigo Martinezek dio «

adierazgarria
» dela euskaraz abesten duen talde honek Euskal Herritik kanpo urtean 30.000 ale saldu izana.
Udara bitartean honako lanak irtengo dira: Etsaiaken «Askatasun taupada», betiko metal-punk estiloan jarraituz; EH Sukarraren bosgarren lana, «Sua urtzean» izena duena eta rock-ska ildotik dihoana; estilo berritzailean eta zuzeneko ikuskizunean oinarritzen den 2 Kate taldearen «Birziklatu». Fermin Muguruzaren «Brigadistak Sound System» lehen bakarkako lana ere kalean da. Talde askoren kolaborazioarekin burutu du, eta reggaetik abiatuz musika estilo ezberdinak jorratzen ditu. Euskal Herritik kanpo bi lan aipagarri ditu Esan Ozenkik: Garaje H talde kubatarraren «Al duro y sin guante», eguneroko bizitza islatzen duten letra latzekin; eta Motives frantziarrak, iraultza kantuen bertsioekin.
Esan Ozenkiren beste berezitasun bat taldeekin lan egiteko era da. Iñigo Martinezen esanetan, «

bizia izatea
» eskatzen diote taldeari. Bestalde, disko bakoitzaren salneurriaren batez besteko bat (% 10 kasurako) eman beharrean, lan bakoitzaren kontabilitatea eraman eta erdibana egiten dituzte etekinak musikariekin.

AGORILA
Baionan kokatua dagoen disketxe hau iparraldeko produkzioaz arduratzen da batik bat. Ez du estudiorik baina promozioa darama. Batez ere bertako musika tradizonala eta rocka jorratzen ditu. Dominique Lopepe bertako arduradunak azaldutakoaren arabera, «

urteak igaro ahala musika tradizionala indarra galtzen joan da
», baina estilo hori jorratzen duen jendea badago oraindik. Honen adibide da, besteak beste, Zuberoako Mixel Etxekopar, Mixel Arrotze eta Maggi Oihenart kantarien «Lurralde zilarra» azken lana. Halaber, rock taldeak ere indar handiz ari dira iparraldean: kalean daude Kukumiku, Txo, Zapo Zain taldeen azken lanak.

ELKARLANEAN
Donostiako disketxe honek talde euskaldunekin egiten du lan eta herri musikaren esparruan aritzen da, bai Euskal Herrian eta baita kanpoan ere. Elkarlaneaneko arduradunen arabera euskal musikak kanpoan ere oso harrera ona du. «

Euskarak beste hizkuntzek ez duten tinbrea du eta gure desberdintasunei kanpoan etekina atera behar diegu. Pozgarria da Alaitz eta Maider bezalako euskal talde batek non eta Japonian 1.400 disko saltzea
», adierazten du disketxeko arduradun Angel Valdesek. Aipatu bikotea «Inshala» beren azken lana ateratzekotan dira. Bestalde, Etzakit eta Gozategi buru belarri ari dira azken diskoa prestatzen. Valdesen esanetan, jende gazte honi esker trikitixaren mundua inoiz baino «

biziago
» dago. «

Urtean 80tik gora kontzertu eskaintzen dituzte eta hori zerbaitengatik da
» gaineratzen du Elkarlaneaneko arduradunak.
Iparraldetik Eneko Labegerie (Mixel Labegerieren semea) datorkigu «Nazio Berria» diskoarekin. Kalean dago jadanik Gatikako Ur Gabe taldearen lehen diskoa. Bestalde, hilaren bukaeran Epelde trikitilariak Angel Larrañagarekin batera burututako lana izango dugu, baita txalaparta ardatz izango duen Jesus Artzeren azkena ere: «Sakanatik Arbaila ttipira»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude