BAZTER EZEZAGUNEN BILA MENDIAN IHESI

  • Agirresarobe mendizaleak, aurki kalean izango den «Ihesi» liburuan. Paisajeak, izadiak, ariketa fisikoak eta kulturak bat egiten dute bere lehen liburu honetan.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela urte pare bat (ARGIA koloretan ateratzen hasi zenean) hasi zen ARGIAn kolaboratzen Añorgako mendizale eta ingeniari hau. Bi urtez astero eta gero hilean behin ibilaldi bat proposatu du Euskal Herrian zehar. Mendi zokoetan barrena hasi zen, bidezidor eta erreka ezkutuak ezagutarazi nahian. Hilean behin kolaboratzen hasi den honetan, bere ibilbideetan espezializatu egin dela esan genezake; orain inguruko kobazuloetan sartzen da, batzuetan aurrehistoriako gizakiak margotutako animaliei buruz idazteko eta beste batzuetan, besterik gabe, zuloan sartzean ilunpeak eta isiltasunak sentiarazten duen egoneza adierazteko.
Guztira 70 artikulu inguru idatzi ditu aldizkarian eta horietatik 50 aukeratu ditu «Ihesi» libururako. Kaleratzear den liburua ordea, ez da aldizkariko ibilaldien bilduma hutsa. Artikulu guztiak banan-bana irakurri ditu Asier Agirresarobe egileak eta aukera egin ondoren bertxukunketa lana hasi du. Ibilbidea burutu zuenetik denbora asko igaro dela-eta, bidea berriz egin nahi izan du batzuetan, bide berriren batetik heldu dio ibilaldiari besteetan. Mendira berriro abiatzeaz gain, artikulu guztiak goitik behera begiratu ditu. Pasadizo berriak sartu, idazketa errepasatu (berak lehenengo eta ARGIAko erredakzioko lantaldeak gero). Testuez gain, liburuaren ilustrazioei garrantzi berezia eman zaie. Argazki asko eta asko berriro atera dituzte. Negu aldean, sarritan, eguraldiak ez du asko laguntzen eta euri jasek, elurrak eta batez ere, lainoak paisaje zoragarriak izorratzen ditu. 300 orriko liburu honetan 500 argazki inguru daude, egileak berak, Garoa Unanuek eta Aitzol Goikoetxeak eginak. Azken hau izan da liburuaren diseinuaz eta maketazioaz arduratu dena.


GURE IRAGANA ETA ETORKIZUNA.

Hitzaurrean Felix Iñurrategik dioen bezala; «poz handi batek bete gaitu, gure herriko bideetan beste modu batean ibili daitekeela erakustearen ahaleginak, alegia». Mendi ezezagunek magia dutela eta egileak ibilbidea deskubrimendu bihurtu duela dio goi mailako mendizaleak. Agirresarobek ez ditu helburutzat hartu mendi tontorrak, gailurra egitea ez da bere ustez mendian ibilaldi bat egitearen arrazoia. Iñurrategiren iritziz, «atzoko eta gaurko euskaldunek bere lurrean utzi duten arrastoa ibilaldi baten aitzakitan ezagutu dezakete; edo bestela, gure herriaren iragana eta etorkizuna hankei eragin eta arnasa hartuz barneratu». Ez baita kirol hutsa. Udan izerdia bapo bota eta neguan iparreko haizeak barruak izozteaz gain, arbasoen sinesmenak, lanbideak eta ohiturak ikas daitezke, arreta pixka bat jarriz gero, bederen.
Bizkaiko 4 ibilaldi, Gipuzkoako beste 8, Arabako 10, Nafarroako 19 eta Iparraldeko 9 proposamen eskaintzen dira liburu honetan. Mapa, argazki eta sarrera baten ondoren, ibilbidearen deskribapen txikia, luzerak, distantziak, urtaro egokienak eta beste zenbait ohar dihoaz: inguruan zer dagoen ikusteko, baselizak, trikuharriak, zaharkitutako eraikinak... Baina hori guztia jendearekin hitz eginez jakindako istorioekin hornitu du Agirresarobek, irakurketa atseginagoa egitearren. Mendi bideetan geldiuneak egiteko aitzakiak beti aurkitu ditu egileak. Batzuetan paisajeak berak eskatzen zuen geratu eta begiratzea, besteetan berriketan aritzeko amorratzen zegoen artzaina topatzen zuten artaldearen atzetik; eta bidea galduta baserriren batera hurbildu beharra ere izan zuten mendizaleek. Geldialdi horiek guztiek bere tokia dute liburu honetan, artzainek, baserritarrek zein paisajeek, bai baitute zeresanik.
Hala ere norberak deskubrimenduak egiteko aukera zabalik utzi nahi izan du, beharrezko argibideak bakarrik emanez, ibilbidea zehatz-mehatz deskribatu gabe. Idazleak aurkibidean dioen bezala, «urratsez urrats, izerdi eta zalantza ugariren ondorio gisa, mendizaleak berak, patxadaz aurki ditzan saiatu gara. Honela, bestela ez, gozatzen baita gehien». Alde honetatik esan behar da liburu hau ez dela datu teknikoz jositako horietako bat. Beharbada Luis Pedro Peña Santiago zenak idazten zituenen antza handiagoa du, Miguel Angulok edo Imanol Goikoetxeak idazten dituztenekin baino. Mendia gozatzea helburu, mendizaleari irudimena eta orientazio gaitasuna lantzeko aukera ematen dute artikuluek. Goragotik ezin bada, beheraxeagotik heltzen zaio bideari eta bidean baseliza bat edo baserri eroriren bat topatuz gero, geldialditxoa egin eta lasai aztertu bazterrak, Felix Iñurrategik dioen bezala, «euskaldunek utzi dituzten arrastoren bat» ager daiteke-eta.


PARAJE ETA GAILUR EZEZAGUNAK.

Ibilbideak aukeratzeko garaian ohiko bideetatik aldendu da egilea. Betiko gailur ezagunak alde batera utzi eta paraje desberdinak proposatu nahi izan dizkigu, leku berriak ezagutu nahi dituen mendizalearengan pentsatuz. Besteak beste, Itxina, azalean agertzen den Urkita, Kapildui, Zoratxipi, Lizardoia eta Errozate proposatzen ditu, lurralde bakoitzeko bana adibide gisa aipatzearren. Gehienetan abiapuntu eta amaiera bera dute ibilbideek, baina igoera eta jaitsierako bide desberdinak erabiliz, horrela bazter eta zoko gehiago ezagutzeko. Beste kasu batzuetan puntu desberdinak aukeratu dira abiatzeko eta bukatzeko, zeharkaldia proposatzen duelako. Helburua ez da beti gailur bat, ezta bakarra ere, harpea edo baseliza izan daiteke batzuetan. Alde horretatik ere berezia izango da ARGIAren argitalpen hau.
Naturaren aldeko apustua egin nahi du baita ere egileak. Paisajea, kultura, izadia, ariketa fisikoa eta arbaso-arrastoen aurkikuntza uztartzearekin batera, gure mendiek pairatzen duten «aurrerapena» izeneko «gaixotasunaz» ohartzea nahiko luke Asier Agirresarobek.
Esan berri dugun moduan, Agirresaroberen egitekoa ez da izan ibilbideak itsu-itsuan zehaztea, historiak, ingurugiroak eta mendi zuloetako berriketa lasaiek toki berezia izan dute. Artikuluak egiteko mendi ibilaldiei buruzko liburuak idazten esperientzia handia dutenak izan ditu erreferentzia añorgarrak. Euskaraz sortutako material gutxi erabili du lanerako, euskarazko mendiko liburu gehienak itzulpenak baitira.


«IHESI»REN AURREKARIAK.

Hizkuntza albo batera utzita, ibilaldiak azaltzeko formula desberdinak aukeratu ditu, gero, bereak osatzeko. Egilearen gustukoen artean daude: Imanol Goikoetxearen «Montañas de Gipuzkoa», «Guías prácticas Aralar», eta «Gailurrak eta Goi lurrak 9». Miguel Angulok ere makina bat argitaratu ditu: «Rutas y paseos por Iparralde», «Irati. 100 paseos y excursiones», «Guía del Pirineo vasco», «Pirineoak. 1000 igoera I, II eta III», «Euskal Herriko inguru gordeak», «Euskal Herriko mendiak» eta «Gure mendietako bide ezezagunak». Ziur ibilaldiek kutsu berezia jaso dutela Luis Pedro Peña Santiagoren liburuei esker: «Montañas del País Vasco», «Euskal Herriko 100 gailur eta 1000 txoko» edo «El Pirineo Vasco»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude