"BAKARRIK ARITZEAK ASKO HURBILTZEN ZAITU PUBLIKORA"


2021eko uztailaren 20an
Z

ure ibilbide luzeari so, ematen du bakarrizketetan aditu bilakatu zarela; aktore batentzat urrezko proba delako, akaso?
Nahiz eta jendeak kontrakoa uste duen, nik ez nuke esango bakarrizketa taldean aritzea baino zailagoa denik. Egia da zure errrekurtso guztiak baliatu behar dituzula, mugitu, entonatu, ahotsa eta keinuak konbinatu, erritmoarekin jolastu. Baina, hiru bakarrizketa egin ondoren, «Ni eta nire sudurra», «Kontrabajua» eta orain «Izarretako bitakora», esan dezaket ez dudala nire buruari ezer demostratzeko egiten; baizik eta ikusleak ahalegin hori asko baloratzen duelako. Baina ez miresmen zentzuan, hara ze ondo egiten duen! Berebiziko hurbiltasuna eskaintzen diolako. Ikuslearekiko gertutasunak berma ematen dizu, baina jakina, horretarako testuak oso ona behar du izan.

Esan ohi da antzerkian publikoak dena plano orokor batean ikusten duela. Antzezpen on batek ordea, publikoa probokatu egin behar du bere «zoom»a erabili dezan, hau da, buruan kamera bat balu bezala. Bakarrizketa batean nola hartzen duzue hori kontuan?
«Izarretako bitakora»n arazo bat eduki dugu. Jatorriz, ikuslea antzeztokian integratu dugu, eszenografiaren baitan; ez dago laugarren horma hori edo plano orokorrik. Arriaga eta Bilbo Rock-eko gela balioanizdunetan aritu gara, espazioa moldatu ahal duzulako. Programatzen hastean ordea, konturatu gara Euskal Herrian antzoki klasikoak direla nagusi; beraz, antzokirako zertxobait egokitu egin behar izan dugu. Nonahi egingarria bada ere, hasierako asmoa aldatu egin zaigu. Moldaketa batzuk egin behar izan ditugu, zuk aipatzen duzun jendearen zoom hori piztea ezinbestekoa baita oholtza gainean. Ekintza gehiago sartu dira, argiak indartu. Dena den, publikoarengana ere jaisten naiz.

Estreinatu zenetik, 1988an, «Kontrabajua» antzezlanak 350 emanalditik gora izan ditu; ez da batere makala, kontuan izanik euskaraz bakarrik eman duzuela.
«Kontrabajua»ren hiru egokitzapen ikusi ditut. Bertsio bakoitzean eszenaratzea zeharo ezberdina izan da. «El Brujo» egiten duenak ez du gurearekin zerikusirik. Gurea, publiko artean egiten dugulako deigarriena iruditzen zait. Formato txikikoa dela, merkea eta mugitzeko erraza, kontrabajua eta biok baino ez gaude eta. Oraindik eskaerak jasotzeak kristoren poza ematen dit. Aste honetan bertan Donibane-Garazin daukat emanaldia.

Maskaradaren lan gehienak egokitzapenak dira; horra hor Süskinden «Kontrabajua», Skarmetaren «Nerudaren postaria», Lemen «Izarretako bitakora», zergatik hori?
Harrera ona izango baduzu, oso zaila da testu onak bilatzea, programatzaile eta ikusleek zer nahi duten jakitea. Zein publikori zuzendu nahi gatzaizkion, euskaraz egiten dugula ahaztu gabe. Testu batzuk ezer gutxi aldatu baditugu ere, Alfonso Sastreren, «Ernesto izatearen garrantzia» edo Dario Forena kasu, gehienetan egokitu baino gehiago sortu egin ditugu.

Hori aipatu duzula, «Izarretako bitakora» egiteko egokitu duzuen Stanislaw Lemen idazlana ez da berez teatratala. Nola heldu diozue horri?
Ba, egia esanda, testuaren mamia mantendu arren, sortze lana izan da erabat, % 70 guk geuk asmatua baita. Lehenik, ardatza zein izango zen erabaki genuen. Bakarrizketa izan behar zuela argi zegoen, baina publikoa eszenografian sartuz. Gero kontakizunak aukeratu eta berridatzi, ozenki irakurri, inprobisatu, proposamen piloa zakarrontzira bota... harik eta astiro astiro antzezlana osatu genuen arte.

Beraz, azalduiguzu zein den «Izarretako bitakora» honen funtsa.
Ion Tichy pilotuaren izarretako bidaiak kontatzen dira. Nahiz eta espaziontzi bateko pilotua izan, mezulari, ikerlari, taxista, kamioizale lanak egiten ditu. Bere bidaietan, adimen forma bitxiekin harremanetan jarriko da. Esaterako, urruneko nebulosa batean etsita dauden misiolarien bila joan beharko da. Azken finean, zientzia fikzioa erabiliz, gure sasi ezagutzaren inguruko gogoeta izan nahi du. Ze erreakzio izango ote dugu gorputz itxura zeharo ezberdina duten izakiak ikusita? Zer jarrera hartu bestelako pentsamoldeekin irekiago eta malguagoak izateko? Umorea baino gehiago, ironiaz gainezka dago lana. Hemengo erakundeekin ere sartzen gara. Efektu bereziak sartu ordez, xinpletasunera jo dugu. Hain zuzen, klabeak ongi markatuz gero, jendea buru-belarri murgiltzen da istorioan.

Lehen, euskaraz bakarrik antzezten zenuten; orain berriz, hain «puristak» izateari utzi eta gazteleraz ere hasi zarete.
Arrazoi praktikoak izan dira; gazteleraz aritzea ezinbestekoa baita kanpoan ezagutu gaitzaten, bestela ez zara inor. «Nerudaren postaria»rekin Madrila joan gara lehenengo aldiz, kostata, aktore ezezagunak garelako, baina hurrengorako badakite. Erraza da subentzioa lortzearren euskaraz pare bat emanaldi egin eta kitto. Gu kontrakoa garela esango nuke. «Izarretako bitakora» euskaraz estreinatu eta bost hilabetera emango dugu Iruñeko Planetarium-ean. Hasieran «ez dugu gazteleraz egingo» esaten genuen. Baina, Balmasedatik deitzen badigute, zer demontre? Gaur egun gainera, publikoaren «ordezkaria» programatzailea denez, bere esku uzten da hori. Gertatu izan zaigu nahikoa herri euskaldun batean gaztelerazko emanaldia egitea. Askotan ez dakizu zelan jokatu.

Txalo, Sobradun, Tanttaka eta zuek Madril eta Bartzelonan nabarmentzen ari zarete. Zeren ondorioa da euskal antzerki taldeen arrakasta?
Kalitatezko gauzak egiten ditugulako izango da. Katalanen atzetik gu gatoz, besteak oso urruti daude. Katalunia aldean harrituta daude gurekin. Nik uste urte askoren emaitza dela. Bestalde, ezin da ahaztu profesional modura ari ziren talde franko (Karraka, Belea) desagertu egin direla, egitura urria delako, beti subentzioen menpe. Batzuetan kaltegarria izan litekeen arren, administrazioaren dirua behar da; beste kontua da zelan ematen den, laguntza behin eginda dagoela, publikoaren araberakoa... Errentagarritasuna aurkitu behar zaio, oso ondo neurtu behar da. Nire ustez antzokien sare bat osatu behar da, diruz hornitu, nahiz eta lanak defizitarioak izan.

Hemengo aktore batek gorriak ikusi behar al ditu antzezpenetik bizitzeko?
Bai eta ez. Talde batek ez bezala, aktore batek posible du antzezpenetik bizitzea, baldin eta moral, adore eta umore galanta badauka. Hori bai, arriskatu egin behar du. Ez zaio nahikoa antzezlan batean jardutea; handik eta hemendik ibili, telebista eta bikoizketan aritu, eta abar.

Gaien tratamenduari gagozkiola, zure irudiko zergatik ez dago Els Joglars euskaldunik? Ausardia faltagatik, edo izaera kontua da?
Katalunian oso saltzaile onak izateaz gain, sortzaile apartak dira. Eskari handia dago publiko aldetik, gainera. Konparazioa egin, Manresan izan berri gara eta txunditua etorri naiz, zer nolako garrantzia daukan antzerkiak haien kulturan! Jendea musu-truk aritzen da lanean. Horrela noski, talde amateur gehiago sortzen dira; azken batean Els joglars, La Fura, Els Comediants izeberraren tontorra baino ez dira; antzerki talde kritikoak, estetikoak, aurrerakoiak arlo guztietan. Manresan «Nerudaren postaria» antzeztean ikusi dugu jendearen inplikazioa. Postari modura mozorrotu eta bizikleta hartuta, kalez kale joan ziren obraren paskinak botatzen. Goizean goiz jendea iladan zela sarrera eskuratzeko, ondoko okindegi batera sartu, boiloak erosi eta kafetxo batekin iladako jendeari banatu zizkioten.

Telebista eta multimedia ikuskizunen zurrunbiloan bueltaka gaudela, zure ustez zein da antzerkiaren betekizuna? Kontsumo ekoizpen zirikatzaile izatea, akaso?
Bere esparrua gordeko badu, antzerkiak betiko funtzioa betetzen segitu behar du, hau da, emozioak ikusleari helarazi, zirikatzaile izan, asaldatu, oilo-ipurdia jarri; emanaldia bukatuta, jendearen oroimenean geratuko den zerbait emango dion artea. Eta oharkabean pasatzen zaizkigun abantailak ere baditu, zuzenean dela, gertua, aktorearen izerdia ikusi eta usain dezakezu, horrek ere bere ordaina dauka.

Telebista eta antzerkian aritzearen zirrarak ezagututa, bietako zein iruditzen zaizu zailagoa aktorearentzat?
Niri behintzat, telebista askoz zailagoa egiten zait, amarru hutsa delako. Zinea edo telebistan gezurretan ari zara, lanak izaten dituzu egiten ari zarena sinesteko. Zure antzezpena osagai bat baino ez da; non dagoen argia, sekuentzia ilunegi dagoela, ez dela entzuten, mikroa ikusi dela, kamerak kale egin duela. Moztu egiten da une oro. Niretzat, hori kaltegarria da aktorearentzako. Antzerkian ez bezala, momentukoa ez da ia estimatzen; ez duzu publikoa begira. Inor ez da hunkitzen egiten duzunarekin; hori gerorako uzten da.

Datorren urtean 25 urte beteko dira Gabriel Aresti hil zela. Bere miresle sutsuak izanik, zerbait egin behar al duzue hortaz?
Bere ohorez zerbait egitea eskatu digute, eta dagoeneko hasiak gara proiektu xume batekin. Bere testu eta olerkiak oinarri hartuta, muntaia txikia izango da, edozein tokitan taularatzeko modukoa

Emaidazue sudur luze bat eta antzokia beteko dizuet» esan omen zuen Epaminondas-ek, Atenaseko Anfiteatroaren Kontserjeak, «Edipo Errege»ren estreno unibertsalaren porrot unibertsalagoaren ondoren, Sofocles gaixoak bizarraren uleetatik desesperazioz tiratu eta zergatik ez nintzen aritmetikara dedikatu! ohikatzen zuen bitartean.
Orduan ez zioten kasu handirik egin eta Kleopatra politikara dedikatu zen, bere sudur magnetikoak mundua aldatuko zuela esan baitzion Erromako patrizio alu batek. Mundua aldatu zen, bai, baina txarrerako. Zirujia plastikoa aurreratuago egon izan balitz, gaur ez genuke teleberrietan hainbeste zoritxarreko berririk ikusiko. Mende asko geroago frantsesek aintzat hartu zuten teorema erdi ahaztu hura, eta Zirano de Bergeracen sudur poetikoa asmatu zuten. Bere itzalak Europa osoa estali zuen harik eta italiarrek Pinotxoren sudur gezurtia patentatu arte. Geroztik ganorazko gauza gutxi gertatu da Teatro mundialaren historian Mikelen sudur picasianoraino. Eta ohorea euskaldunoi dagokigu. Nik bilobei harrotasunez kontatu ahalko diet berarekin hainbat teatro lanetan, bere sudurraren itzalpean, antzeztu izana: «Gaztibeltzaren Karabinak», «Marxkarada», «Monstruo Sakratuak»...
Baina Potroski handiak esan zuenez, aktore baten kategoria, dentifriko edo desodorante batena bezala, distantzia laburretan frogatzen da, eta horrela lortu ditu Mikelek ospea eta fama. Ni eta nire sudurra hasieran, «Kontrabaxua» geroago...
Teatrorako galdua zegoela uste genuen, azken urteotan ostalaritzari emanak baitzizkion haren sudur majikoaren dohaiak. Baina horrelako pituitaria bat ezin zen alferrik galdu, eta gure pozerako, berriro plazaratu zaigu, astronautaz jantzita. Mikel euskal teatroaren Ave Fenixa da, Espainiako teatroarena Lope de Vega izan zen bezala. Beharbada, baten bati gehiegizkoa irudituko zaio konparaketa hau, eta neurri batean arrazoi du. Izan ere, nor zen Lope de Vega hori?

ALFONSO SASTRE
«Dramaturgo handia, bere ideologiari tinko eutsi dion gizona»

HELENA PIMIENTA
«Hasieran obrak onak egin zituen, baina orain formula apur bat berritu behar luke»

CARLOS PANERA
«Zuzendari borobila, bere bertute eta akatsen gainetik, obra bat bere osotasunean antzematen dakiena»

GABRIEL ARESTI
«Ezagutu ez banuen ere, maitatu egiten dut bere irudia, lana eta bizia. Oso gertukoa egiten zait»

RAMON BAREA
«Artista bat, aktore eta zuzendari gisa. Langile porrokatua, Euskal antzerki eta zinearen arima»

NURIA ESPERT
«Aktore magnetikoa da, baina duen "diva" jarrera hori gehiegizkoa da»

AITOR MAZO
«Munduko txiste kontalaririk onena; lagun mina eta aktore puska»

DARIO FO
«Egungo dramaturgorik onena, aktore eta idazle txundigarria»

ELS JOGLARS
«Nahiz eta haien fobia batzuekin nekatuta egon, beren sormenagatik mirestu egiten ditut»

EL BRUJO
«Histrionikoegia izan arren, seigarren zentzu bat dauka jendearen arreta une oro mantentzeko»


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude