TOKI GEHIAGO ALAVES ETA TAU TALDEEN JARRAITZAILEENTZAT

  • Eraikinak handitu eta berritu dituzte. Mendizorrozan 20.000 ikusle sar daitezke eta Araba Pabilioian, 9.000. Arabako kirolaren ardatz diren bi eraikinen lanak 3.000 milioi pezeta inguru kostatu dira. Gasteizek du EAEn kirolari gehien biltzen dituen kirol sarea du.

2017ko azaroaren 28an
Iragan urtarriletik Tau Baskoniak eraikin eraberritu eta handiago batean entrenatu eta jokatzen du. Araba pabeiloia, egun Araba Arena izenez ezagutua, txikia geratu zen talde gasteiztarrak dituen jarraitzaile guztiak bere baitan hartzeko. Lanak joan den urteko ekainean hasi eta sei hilabete geroago bukatu zituzten. Bi fasetan egin dira: lehenengoan, ekainetik urriak bitartera, pabeiloia itxita egon zen eta bigarrenean ordea, lanek eta partiduek bat egin behar izan zuten.
Lanik esanguratsuena eta konplexuena pabeiloiaren kupula altxatzea izan da. Lehen lurretik 7`5 metrora zegoen eta egun berriz, 19ra. Honi esker, tokia irabazi du eraikinak eta 4.404 lagunentzako harmaila berria egin dute. Guztira Araban orain, 9.008 saskibaloi jarraitzaile sar daitezke partidu bakoitzeko.
Kupularen azpian tabernak, dendak, bulegoak, jantokiak eta gelak egokitu dituzte. Kupulari hormigoizko hamabi zutabek eusten diote eta bakoitzak 30 tonako pisua jasotzen du.
Araba pabeiloiko lanek 1.200 pezetako kostua izan dute. Finantzaketa Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak hartu dute bere gain, bakoitzak 600 milioi pezeta jarri dituelarik.
Eraikinaren beraren lanekin batera, ingurunea ere urbanizatu dute. Lan hauek Udalak proiektatu eta kontratatu ditu.


Lehen mailako futbol zelaia

Alavesek iaz berreskuratu zuen azken 42 urteetan lortzerik izan ez duen lehen maila eta honekin bat eginez, Mendizorroza futbol zelaiaren handitze eta eraberritze lanei ekin zieten. Talde gasteiztarrak ez zuen 98-99 Ligako lehenengo partidua instalazio eraberrituan jokatzerik izan eta zelai berria irailaren 14an estreinatu zuen Zaragozaren aurkako partiduarekin.
Lanak iragan urteko ekainean hasi zituzten eta nahiz eta burutzeko 100 eguneko epea izan, bukaturik gabe daude eta gainera, egunotan geldirik daude.
Baina, lanik garrantzitsuenak eginak daude, hau da, tribuna printzipal berria egin dute, 5.561 lagunentzako ahalmena duena. Alboetan ere bi harmaila egin dituzte. Belarra aldatu dute eta butakak jarri dituzte eserleku guztietan.
Harmaila berriak lau solairu ditu: lehenengoa joko kanpoaren maila berberean dago, honen gainean solairuen artekoa dago eta gainean lehendabiziko solairua da, aurrepalkoa eta pertsona garrantzitsuentzako aretoa dituena. Azkenik, bigarren solairua dago. Oro, Mendizorrozan egun 20.000 ikus-entzule sar daitezke.
Futbol zelaira sartu eta irteteko ate ezberdinak daude. Sartzekoak sistema elektronikoen bitartez kontrolatuak egongo dira. Elbarriek ertaineko solairura sartzerik izango dute aldapa bati esker.
Egiteke dauden lanak bideozaintza eta instalazioan sartzeko kontrol sistemak ezartzea dira. Mendizorrozako jabea den Gasteizko Udaleko arduradunen hitzetan lan hauei heldu den ekainean ekingo zaie. Udaleko teknikoek era berean, azken proiektuan dihardute, hau da, Tribuna Nagusiaren azpialdeak, aldagelak, parkina eta palkuen eraikipena lantzen dituena.
Alavesen futbol zelaiak azken hilabeteotan pairatu dituen lanak inauguratu zutenetik, 1924an egin diren garrantzitsuenak izan dira. 1.200 milioi pezetako aurrekontua zuen baina azkenean kostua altuagoa izan da. Finantzaketa Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udalaren esku egon da hiru erakundeen artean lorturiko akordioari esker

Udal kirol instalakuntzek 90.000 Bazkide baino gehiago dituzte
Gasteizko udal instalakuntzak dira, Euskal Autonomi Erkidego osoan, kirolari-kopururik handiena biltzen dituztenak.Egun, 93.000 bazkidetik gora ditu udal kirol sareak eta beraz, gasteiztarren erdiek inguruk, kirol instalakuntzak erabiltzen ditu.
Hiriak dituen 30 kirol-gune inguruk, horietako asko kiroldegiak, eta eskaintzen duen instalakuntzen aniztasunak estatu osoan kirolerako eta prestakuntza fisikorako ongien hornitutako hirien arten kokatzen dute Gasteiz. 10.000 bat lagun baliatzen dira egunero, bataz beste, aipatu azpiegitura horretaz. Gasteiztarren %60 inguru kirol-gune pribatu edo publiko baten kide edo bazkide da.
Udal kirol-sarea hirian zehar barreiaturiko azpiegitura handia da. Zenbait zentro aipatze aldera hurrengoak ditu Arabako hiriburuak: estali gabeko bi igerileku handi, Gamarra eta Mendizorroza, hiru igerileku estaliak, hamabi polikiroldegi, sei frontoi estaliak eta beste bederatzi estali gabekoak, hamahiru futbol zelai, tenis zelai kopuru berbera, atletismorako bi pista, halterofilia areto bi eta elbarritu fisikoentzako egokituriko areto bat, beste askoren artean.
Kirol sare hori osatzeko hogei urte baino gehiago behar izan dira. Egitura guztia Udaleko Kirol Sailaren menpean dago eta honek hiru arlo jorratzen ditu: kirola, arlo teknikoa eta medikuntza arloa. Lehenengoari dagokionez Kirol sailak zenbait ekintza burutzen ditu: ikastaroak, lehiaketak... Arlo teknikoan, Udalaren zerbitzu hori instalakuntzen mantenuaz, administrazioaz eta garbiketaz arduratzen da. Medikuntza arloan, udal zentro guztien botikinaren eta errehabilitazioaren ardura du. Gasteizek duen kirol azpiegitura hori dela medio zenbait sari irabazi ditu, esaterako, 1994an jasotako Placa de Plata al Mérito Deportivo deritzona


Azkenak
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Eguneraketa berriak daude