MCC-K 2004. URTERARTEKO LAN ILDOAK MARKATUKO DITU

  • enpresa taldeak, hilaren 26an egingo du Gasteizen bere VII. Biltzarra. Bertan, besteak beste,2001-2004 epealdirako Korporazioaren lan ildo berriak eztabaidatuko dira.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
MCCk maiatzaren 26an egingo du Gasteizen bere VII. Biltzarra, garai berrietara egokitzeko eta 2001-2004 epealdirako bere estrategia antolatzeko asmoz. 650 ordezkari izango dira bertan beren lankideen ordezkari gisa eskuhartuko dutenak. Biltzarraren funtsezko eztabaidagaia Kontseilu Nagusiak «MCCren enpresa jokabidea 2001-2004» izenez aurkezten duen ponentzia izango da. Testu hori, bere garaian, Biltzarraren osokoaren partaide diren kooperatiba guztietara banatu zen, aztertu, eztabaidatu eta emendakinak aurkez zitzaten. Beraz, 2001-2004 epealdira begirako enpresa jokabidearen plangintza aurretik egina dute kooperatibistek. Orain, VII. Biltzarrak emendakinak eztabaidatu eta dagozkion ondorioak aterako ditu.


PONENTZIAREN EDUKIA.

«Trabajo y Unión»ek (T.U. Lankide) dioenez, Biltzarraren onarpenerako aurkezten den ponentziak zera proposatzen du: «

MCCren egitekoa berfinkatzea, ezaugarri sintetiko eta sinpleagoetan oinarrituta, baina 1991n onartutako ezaugarrien funtsa aldatu gabe; gugan esanguratsuenak diren baloreetan sakontzea; egungo oinarrizko helburuen baliagarritasuna defendatzea, hurrengo plangintzaren bide berrietan; eta Jardunbide Nagusien bidez jarduerarako jarraipide nagusiak zehaztea, etorkizuneko lehiakortasun erronkari eman behar diogun erantzuna emateko
».
MCCren balore korporatibo esanguratsuenak, orain artean, ondorengo hauek izan dira: elkarlana, elkarren arteko proiektu baten jabe eta partaide gisa; partaidetza, kudeaketan dugun konpromisoaren adierazgarri; gizartearekiko konpromisoa, aberastasunaren banaketa solidario gisa ulertua; eta berrikuntza, etengabe berritzeko jarreraren adierazgarri.
Oinarrizko helburuak, kudeaketan aurrera egitea eta ahaleginak biltzea lirateke. Indarrean dauden bost helburu nagusiek 2004. urtera bitarteko plangintzan iraun dezaten nahi dute. Hauek dira, T.U.ren arabera: «

Bezeroa pozik uztea; errentagarritasuna, gure enpresen garapena sendotzeko; nazioarteratzea, munduko merkataritzaren liberalizazio geroz eta handiagoari erantzuteko; garapena, lanpostu gehiago sortzeko, pertsonaren garapena bultzatzeko eta bezeroen premiak betetzeko dugun konpromisoa betez; gizartearekiko inplikazioa, partaidetza konprometituan eta ondo egindako lanean oinarritzen den antolamenduaren adierazgarri
».
1984an eratu zenetik gaur arte, MCC-k sei biltzar kooperatibo egin ditu. 1984ko abenduaren 19an Arrasaten izan zen Biltzar Eratzailea eta 637 lagun bildu ziren. Biltzar Kooperatiboa formalki ekinean jartzea erabaki zuten, eta baita Taldeen Kontseilua eratu eta Behin-behineko Batzorde Iraunkorra izendatzea ere. Lehenengo Biltzarra 1987ko urriaren 2an eta 3an egin zen. Biltzar horretan Esperientzien oinarrizko irizpideak zehaztu ziren; Elkartearen Kapitalaren Tratamenduari buruzko lehen arautegia egin zen; eta Talde Kooperatiboko ordainketarako gehieneko muga 6. mailaraino zabaltzea onetsi zen, beste gauzen artean.
II. Biltzarra 1989ko abenduaren 1 eta 2an izan zen eta han eratu zen FEPI (Kooperatiben arteko Heziketa eta Sustapenerako Fondoa). Besteak beste, talde kooperatiboan lanpostuak sortzeko oinarriak ere onetsi ziren. III. Biltzarra 1991ko abenduaren 19 eta 20an egin zen eta, bertan, antolamendu proiektu berria onetsi zen, bi jarraipidetan oinarriturik: zuzendaritza estrategikoaren batasuna eta sektorekako antolamendua.
IV. Biltzarra 1993ko uztailaren 15ean burutu zen eta, bertan, besteak beste, MCCk 1993tik 1996ra bitartean izango zuen enpresa politika onetsi zen. V. Biltzarra 1994ko uztailaren 21ean egin zen eta, besteak beste, sektore talde bakoitzak Biltzarraren Osokoan ordezkari bat izan zezan onetsi zen, baita MCCn Enplegua kudeatzeko Oinarriak eta Irizpideak ere. Azkenik, VI. Biltzarra 1995eko otsailaren 24an izan zen, eta Biltzarraren Osokoan kooperatiben ordezkari gisa 370 lagun beharrean, 650 partaide izatea erabaki zen. Harrezkero, Biltzarraren Osokoa gutxienez lau urtean behin biltzen da

Bost kooperatibistatatik hiruk euskaraz hitz egiten du

Bost kooperatibistatatik ia hiruk nahiko ondo hitz egiten du euskaraz. Taldeka, euskararen ezagutza Talde Industrialean dago zabalduena (% 63k) eta Banaketa Taldean, berriz, % 40ak hitz egiten du. Hori da Siadecok MCCko langileen artean egindako inkestak ematen duen datu adierazgarrietako bat.
Beste hizkuntzei dagokienez, hamarretik bat besterik ez da ondo moldatzen ingelesez, eta % 5ak baino ez du ondo hitz egiten frantsesez. Kooperatibisten % 58ak ez daki ez ingelesik eta ez frantsesik. Gazteek beteranoek baino hizkuntzen ezagutza zabalagoa dute.
Inkesta honen beste datu interesgarri batek argitzen duenez, gazteak dira ondoen prestaturik daudenak. Horrela, 40 urtetik beherako kooperatibistek beren «

esperientzia urritasuna
» ikasketa mailako prestakuntza hobeago batez osatzen dute. % 27ak erdi edo goi mailako ikasketak ditu, eta 40 urtetik gorakoen artean, berriz, % 11ak.
Finantza edo Ikerketa Taldeko kooperatibistak beren ikasketa maila handiagatik nabarmentzen dira (% 29ak goi mailako ikasketak ditu); Talde Industrialean ikasketa profesionalak dituzten langileak nabarmentzen dira (% 28) eta Banaketarako Taldean bigarren mailako ikasketak dituztenak

Lanean aintzat hartzen diren alderdiak

Ondoko orrialdean azaltzen diren datuez gain, Siadecok egin inkestatik beste zenbait datu ere nabarmen daiteke. Esaterako, kooperatibista gehienak Hego Euskal Herrian jaioak dira, % 16 bakarrik da etorkina. Hirutik bi Gipuzkoan bizi dira % 70ak bertan kokaturiko kooperatibetan egiten du lan. Hirutik bi gizonezkoak dira eta langileriaren batez besteko adina 40 urtekoa da. Lautik hiru ezkonduak dira eta batez besteko lan antzinatasuna 19 urte ingurukoa da.
Kooperatibisten laurden batek kooperatibaren jarduerari buruz oso ondo informatuta dagoela uste du, oso ontzat ematen du laneko giroa eta oso pozik dago bere lan jarduerarekin. Honen harira, aintzat hartzen dituzten alderdi nagusiak hauek dira: lanpostu finko bat edukitzea eta laneko giroa edo «

enpresako giro soziala
».
TU aldizkariko editorialgileei ez zaie oharkabean pasa inkestan ageri diren «

hausnartu beharreko
» hainbat jarrera. Beraien ustez, «

lanean aintzat hartzen diren alderdiak
» arreta handiz aztertzea merezi du. Horrela, lan ziurtasuna, laneko giroa eta somatzen den giro baikorra, lanpostu bakoitzari atxikitzen zaizkion egitekoak eta ordainsariak dira motibazio goretsienak, inkestan esku hartu dutenen % 78ak bat egiten baitu horretan. Aldiz, % 10,4ari bakarrik gertatzen zaio bereziki erakargarri kooperatiba batean lan egitea, eta % 3,3 bakarrik dira poz berezi bat sentitzen dutenak MCCko partaide izateagatik.
TU aldizkariko editorialgileei hau kontraesana iruditzen zaie, «

harrigarria gertatzen baita, batetik, adierazpen horiek egitea eta, bestetik, % 53ak beren kooperatibarekin `nahiko atxikirik' eta % 23,8ak `oso atxikirik' dagoela aitortzea
». «

Itxura batean behintzat –
editorialak dioenez

–, kooperatibistek ez dute hasiera batean adinako bulkada etikoa sentitzen, eta euren positibismoa, bizitzarako eredu indibidual eta praktikoa bezala, somatzen da. Hori harrigarria da eta kontraesan bat ere badela esan daiteke, zeren MCC sortuz buru ematen zaion kooperatibismo antolatu eta indartsuan baitaude egungo lanaren segurtasuna eta lan giro atsegingarri hori lortzeko aukeraren oinarriak; hori gabe egun ez legoke ezer
»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude