HITZAK ETA ORDAINAK


2021eko uztailaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hitz-hiltzaile, itzurtzaile, hitz-urtzaile... izendatu izan ditugu jatorrizko hizkuntzatik bigarren batera hitzak ekartzen ahalegintzen diren lumaren langile sufrituak. Ez Arduralaritzarekikoak egiteko bakarrik, sormenerako ere ipar ditugu, eta gero idazle puntaeneko gehiagori entzungo diegu itzulpengintza eta itzultzaileen lana dela literatur-hizkuntza tajutzeko aurrerapenen iturburu.
Bertsolariok ere mehategia aurkitu dugu egungo euskararen egoerak eta jatorrizko gaztelerako hitz euskaldunduek bat egiten duten leizean. Orain hamabost urte ezinezko zena umorebide bihurtu zaigu. Orduan «errenta aitorpenik» ez zen egiten, «errenta deklarazioa» baizik. Egun, «errenta aitorpena» zer den edonork daki. «Deklaratu», «deklarazio» eta gainerako ahaide ordea, euskal usadioan oso txertaturiko hitzak dira. Horregatik, bi hitzen askotariko adieren konbinaketak eginez, eta errenta aitorpenaz ari garelarik, esan genezake bertsolari batek plazaz plaza dabilela emakumeen atzetik egiten dituela ahaleginak eta «deklarazio pila egiten duela eta aitorpenikan baterez». Edo lantegiz lantegi lan bila dabilen gazte batek bere arrangura azal dezake esanaz «esperientziarik ez dut baina eskarmentua bai». Edo KORRIKAri begira bidertzean dagoenak esan dezake «ez dut testigu soil izan nahi eta emaidazue lekukoa».
Paradoxa oro da danbatekoa entzulearen belarrietara. Eta erdaratik datozen hitzen lehengo eta oraingo adierak eta pareko euskarazkoarenak konbinatuz beti lortzen da paradoxa efektu hori eta entzulearen asebetea. Besterik da geu asebetetzen gaituen, hizkuntzen arteko diglosia inon baino gorriago nabarmentzen baita horrelakoetan. Ala ez? Har dezagun diglosikoa ez den adibide bat eta jolas beretsua egin dezagun paradoxaren bila. Zenbat eta zenbat uso bota dituen erronka jotzen ari den ehiztari bati kanta genezaioke «kontatzen badakiela baina zenbatzen ez». Esperientziaz diot, eskarmentuz alegia, entzuleari harrapagaitzago gertatzen zaiola jolasa bi terminoak euskarazkoak direnean. Tamalez.
Huskeriak dira horiek ordea egun eta kalean ikus daitezkeen beste zenbait itzulpen konturen aldean. Hitzak inon indarrik badu publizitatean du indarra. Edo behar luke. Askotan topatzen ditugu bi hizkuntzetan ere esanindarra duten esaldi eta esloganak. ATZEGIk egin berri duen kanpainakoak dira gazteleraz nahiz euskaraz egokiak, samurrak eta eraginkorrak. «NO SABES LO QUE SIENTO, NO SABES CUANTO LO SIENTO» jarri dute batetik eta «EZ DAKIZU ZER SENTITZEN DUDAN; LASTIMA, SENTITZEN DUT» bestera. Ongi da. «BEGIEK SALATZEN NAUTE NI; ZU BEGIRADAK» izan zitekeen tankerakoa. Denek ez dute hainbestean asmatzen ordea. Ludopatiaren aurkako kanpaina bateko paskinetan, gaztelerazko «A qué juegas?» pipertsuari «Zu zertan jolasten zara» desegokiarekin eman diote ordaina. Jokoa ez dela jolasa jartzearekin aski zuten.
Itzulpengintzaren patua da nonbait bidean beti zerbait galtzearena. Ez beti beti ordea. Jose Maria Cabodevillaren «La jirafa tiene ideas muy elevadas» liburu mamitsuan irakurri dut pasadizo hau. Jauregiko zerbitzarietako batek bere sekulako antza zuela eta Erregeak ezagutu egin nahi izan omen zuen. Galdetu omen zion aspaldi batean bere ama ez al zen Jauregian lanean aritu. Ezetz erantzun zion zerbitzariak. «Pero mi padre si!» erantsi omen zion ezezkoari. Egokiagoa da kasu honetan euskarazko parekoa. «Baina gure aita bai!»


Azkenak
2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Beste epai euskarafobo bat: Bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?

Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Eguneraketa berriak daude