MOSTAR-EKO ZUBIAN


2021eko uztailaren 19an
Gero eta galdera zailagoak egiten dizkigute haurrek. Handitzen ari direlako ote da bakarrik? Ala erantzun batzuk baliorik gabe geratu eta galdera berrientzako arraposturik gabe gaudelako ere bai? Zer esan telebistak Balkanetatik ebatsita erakusten dizkigun irudi ikaragarrien aurrean? Zer egin asmatu dut (miseriaren eta basakeriaren exibizionismo lotsagabeari begiak isteko telebista katez aldatu) baina esplikazioak ditut falta.
Zoriontsuak dira Balkanetakoarentzako esplikazioa dutenak. Gaiztoa eta erruduna fijo nor den erabaki dutenak. Ikusi gabe sinesteko gai direnak. Konpontzeko gai ez gara, konponbidea ez baina irtenbidea (beti aurkituko dute irtenbidea, heriotz gehiago edo gutxiagorekin, agian bihar okerrago egoteko baina gutxienik oraingotik irten) erabakiko duten mahaitik urrun gaude, informazioa pasatzen den hodietara iristeko modurik ez dugu... a!, baina badakigu erruduna nor den.

HIRU
igandez segidan Frantziako telebista publikoetako batean Balkanetako egoerari buruzko erreportaje ikusgarria eskaini dute. «Jugoslavia: Europako nazio baten suizidioa». BBC-k ekoiztutako aldizkari ikusentzunezko antologikoa: horko dokumentazio lana, horko protagonista garrantzitsu guztien bertsioak biltzeko modua, horko sintesi ahalmena... Talentua; eta dirua.
Tito mariskalaren ondorengo trantsizio urteak ikustea izugarria da. Milosevicen igoera bezala, une hartan telebistek (bertakoek, noski) eman zituzten irudietan bilduta, eta orduko protagonisten gaurko balorazioekin. Harrigarria Esloveniaren independentziara iristeko modua, gero gertatu direnak ikusita (eta oso ulergarria, guztien artean entenditzen errezenetakoa seguruenik). Argigarria Kroaziako prozesua. Beldurgarria Bosniako gerraren etorrera geldiezina.
Sarajevoko parlamentuan ikusi dugu (artean Bosnia Jugoslavia zenean) Karadzic sikiatra publikoki eta hotzean adierazten: «Jakin behar duzue Bosnia Jugoslaviatik bereizten bada ez zaretela musulman bakar bat bizirik geratuko». Parlamentuan, trajez jantzita eta aspaldi. Gasteizen ari balira bezala.
Horra geopolitikak ez dakit noiztik (gure inguruko jakitunak eztabaidan ari dira iraganaz, baina etorkizunik nekez diote inori argituko) odolustera kondenatutako herri bat. Bekatu bat egin al dut «herri bat» ipinita? Asterixen komiki zaharretan (ala Tintinenetan ote zen) obra zein hizkuntzatara itzulia dagoen ipintzen zuen lehen orrian, eta aspaldi hartan «serbokroata» zioen. Hizkuntza bera, idazkera ezberdinez.
Europaren erdian, horrelako jende eta herri puzzle batek eboluzionatu bazezakeen Suizaren eredu aldera, zergatik dago kondenatuta Libano bihurtzera? Zein ilargi indartsuk mugitzen du odolezko marea geldiezin hau? Eta benetako ekaitza lehertu denean, nor gara gu eta zer egiteko gauza?

GERRA
iritsi zaigu eta 1914-18ko gerraren aurrean banengo bezala sentitzen naiz. Hain gauza diferenteak izanik? Bai, bada.
Benetako mugimendu erraldoiak ari dira gertatzen eta non gaude gu, hasteko, euskaldunok? Batzuek Chiraci begira eta besteok Aznarri. Egia da Iparraldeko gazteek ez dutela frontera joan behar bizia uztera. Eta beste mila diferentzia. Baina orduan ere baziren mugimendu bakezaleak, indartsu ziren mugimendu ezkertiarrak, konplexutasun aberats bat bazuen Europak: nolakoak ziren Europako gizarteak gerrara sartu zirenean eta nola irten ziren gainetik sarraskiaren gurpila kupidagabeak bazterrak zanpatu zituenean? Eta Europako biztanleak?
Herri bezala eta mugimendu politiko moduan sakoneko mugimendu handi horietan eragin gutxi dugula badakigu. Ez dakiguna da herri bezala osatzeko egiten ari garen ahaleginetan eta gure mugimenduek herritarren artean duten pertzepzioan zein eragin izango duten holako fenomeno sakon eta zamatsuek. Azken finean: NATO goitik behera birsortu dute, eta ez gara enteratu ere egin.
Pertsona bezala... Etxamendi-Larralderen «Aitatxi» kanta dezakegu familian, berriro. «Aitatxiri nion lehen galdegin/ zer zen gertatu Euskadin/ Zagolarikan artzain Iratin/ gerlara joan baitzuten behin/ Erran zerautan: Nik ez diakiat/ nongoak ziren/ nongoak ziren/ joan nautenak gerlara/ Euskal Herrian bainintzen artzain isil bat/ zendako nauten/ zendako nauten/ ereman harat/ Verdun alderat/ gizon hiltzerat!».
Verdun ez zegoen 1916an gaur Pristina den baino urrutiago garaztar batentzako. Geopolitikaren 1914-18ko broma hura aipatzen dute Iparraldeko abertzaleek Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren desnazionalizatzearen urrats funtsezko bezala. Orduan bezala, gu («zu ta ni ta bestea») gaude gerraren aurrean


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude