BI BILIOI PEZETATIK GORA XAHUTU DITUZTE HIL BATEAN


2021eko uztailaren 21ean
NATOk Serbiaren aurka abiatutako gerra lotsagarriak pertsona ugariren heriotza eragin du, milaka familia deseginik, milaka errefuxiatu, herri suntsitu, eraikuntza publiko eta militar txikitu. Benetan beldurgarria da, eta garrantzitsuena izanik ere, ezinezkoa gertatzen da ikuspegi ekonomikotik giza-galera neurtzea. Gu, gerra honek dagoeneko eragin duen kostu ekonomikoaren ahalik eta laburpen hurbilena egiten saiatuko gara. Kostu ekonomikoaz hitz egitean, erabiltzen ari diren arma eta materialak ezezik, gerrako biktimei laguntzeko beharko den laguntza hartuko dugu kontuan. Gure gizartea eta zibilizazioa lotsarazteko, gerra batek eragiten duen negozioa nabarmendu nahi dugu.
Laburbilduz, esan genezake, Jugoslaviaren aurkako NATOren gerra, hilabete bakar batean, gutxi gorabehera bi bilioi eta erdiko kostura hurbil daitekeela, eta horietatik bilioi erdi bat baino dezentez gehiago arma edo gastu militarren «kontsumoari» dagokiola. Beraz, egunean 20.000 milioi pezeta baino gehiago xahutu da gastu militarretan. Gainerako kopurua giza-laguntzari dagokio.


INDUSTRIA MILITARRA GORANTZA.

Atlantikoaren alde bietako armen enpresek mauka ederra dute Jugoslaviaren aurka NATOk abiatutako gerrarekin. Nazioarte mailako inbertitzaileek urteko pagotxa izan dute eta izaten jarraitzen dute. Armamentuzko enpresen akzioek –bereziki misil, urpekuntzi eta tankeei dagokienez– gora egin dute gerra hasi ondorengo hilabetean. Inbertitzaile horiek dira igoera horren errudun, akzio horien erosketari ekin baitiote. Negozioa primeran ari zaie ateratzen. Enpresek beren stockak gutxitu ditzakete, baita euskal sektore pribatuak ere, une honetan industria militarra, «gerra hotz» egoerak edota gerra-gatazka eskasiak eraginda, motel baitzebilen.
Nahiz eta Ipar Amerikako arma fabrikatzaileek egungo gerra egoerari garrantzia kendu nahi dioten eta errentagarri gertatzeko gerrak asko luzatu beharko lukeela esan, egia esan, sektore horretako hainbat enpresaren akzioak goruntz doaz Wal Streeteko Burtsan. Kruzeroko misilak egiten dituen Raytheon-en kotizazioak, gerraren lehen egunetik laugarren astera, % 11,6 egin zuen gora. Urpekuntziak eta tankeak egiten dituen General Dynamics-en balioak ere gora egin du krisia hasi zenetik (% 13).
Misilek, airetiko erasoek, hegazkinen galerek, laguntzarako tropek eta giza laguntzarako ekintzek, orain arte, 156.425 milioi pezetako gastua eragin diete NATOko aliatuei. Hori zen apirilaren 9an «The Guardian» egunkari britainiarrak egiten zuen kalkulua, gerrako 17. egunean. Hilabete igaro ondoren, kopuru hori 500.000 milioi pezetatik gorakoa da. Kruzeroko misil bakoitzak 163 milioi pezeta balio du. F-117A hegazkin ikustezin bakoitzak 7.425 milioi pezeta balio du. Gerra hasi eta bi astera horietako bat galdu zen. Laser bidez gidatzen diren lehergailu bakoitzak 17 milioi pezeta balio du, tankeen aurkako misil bakoitzak 16 milioi pezeta. Munizioak eta hegazkinek hegan egiteko behar duten erregaiak, egun bakoitzeko, 1.650 milioi pezetako kostua du.
B-2 superhegazkin ikustezinek 2 milioi pezeta inguru gastatzen dute hegaldiaren ordu bakoitzeko, eta horietako 400.000 pezeta inguru errekinetan. Erasoaren lehen 30 orduetan bakarrik, bi B-2k 100 milioi pezeta inguruko kostua izan dute. Eta, dagoeneko, 200 ordutik gora egin dituzte. Tornado hegazkinek 6.400 milioi pezeta balio dute eta orduko 4 milioi pezeta gastatzen dute. Harrier bakoitzak 4.320 milioi pezeta balio du eta 4 milioi pezeta gastatzen du orduko. Urpekuntzi nuklear bakoitzak 120.000 milioi pezeta balio du. «Apatxe» helikoptero bakoitzak 2.160 milioi pezetako balioa du, Fragata bakoitzak 48.000 milioi pezetakoa. Awacs E3 A hegazkinek ia 12 milioi pezeta kontsumitzen dute orduko. Aireko zisterna hegazkinek orduko 4 milioi pezeta gastatzen dituzte. Gerran dabiltzan NATOko soldaduek hilean 2.160 milioi pezetako gastua eragiten dute; aliatuek Macedonian dituzten 12.000 pertsonek beste 7.500 milioi pezetako gastua.
Nolanahi ere, gastu militarrak gorabehera guztiaren zati bat besterik ez dira. Elikadura arloko laguntzarako Nazio Batuen Programak adierazitakoaren arabera, Balkanetako 650.000 errefuxiaturi hiru hilabetez jaten emateko 36.000 milioi pezeta behar dira. Hori, garraioa, babesguneak eta osasun laguntza kontuan izan gabe. Eta gero, berriro beren herrira itzuli beharra etorriko da. Lehman Brothers izeneko EEBBetako inbertsioetarako bankuaren azterketa batek kalkulatzen duenaren arabera, pertsonei laguntzeko gastuak bi bilioi pezeta ingurukoak (1,8 bilioi pezetakoak) izan daitezke, hori, gerrak hilabete iraun izan balu. Hilabete hori eta gehiago igaro da dagoeneko. Kostu hori bi gastu iturri batuz sortzen da: batetik, bizilekuz aldatu diren bi milioi kosovar ingururi kokagune berri bat ematetik –lau pertsonako familia bati kokagune berri bat eskaintzeak hiru milioi pezeta inguruko gastua eragiten duela kalkulatu dute– eta, bestetik, gutxienez urtebetean eman beharko zaien laguntza –milioi bat pezeta–.
Ipar Amerikako bankuko ekonomilariek onartzen dute kalkulu horietan hainbat gorabehera ez direla kontuan hartzen. Eta era honetako galderak egiten dituzte: «

Nolako kostua izango dute errepideak, eraikuntza publikoak edo telekomunikazio ekipamenduak berritzeak? Nola finantzatuko dira berreraikuntza programak? Garbi dago Kosovori lagundu beharko diogula, baina Serbia ere ezingo dugu ahaztu. Gainera –
diote

– ez dugu kontuan hartu lurrez esku hartzearen aukera. Irakeko gerran lurreko tropen esku hartzeak 3,7 eta 4,5 bilioi pezeta arteko gastua eragin zuen, sei hilabete eta urtebete arteko epealdian...
».
Azkenik, bake akordio bat sinatzeak ere bere gastua ekarriko luke. EEBBen planaren arabera, horrek NATOko 4.000 pertsona inguru Kosovora bidaltzea ekarriko luke, eta honek urtean 330.000 milioi pezeta inguruko gastua eragingo luke.


NOLA BANATU GASTUAK.

Aurrez aipatutako gastu horiek banatzeko arau garbirik ez dago. Adibide gisa 1991ko Golkoko Gerra jar dezakegu. Bertako gastuen (15 bilioi pezeta) % 60 EEBBek hartu zuten bere gain, baina militarki esku hartu ez zuten herrialdeek, Kuwait, Saudi Arabia, Alemania eta Japoniak esaterako, gastu horren % 90ean kolaboratu zuten. Gainerakoa, esku hartu zuten herrialdeen gain geratu zen, Espainia eta Erresuma Batuaren gain esaterako.
Nazioarte mailako behatzaileek diotenez, antzeko zerbait gerta daiteke gatazka honetan ere, hau da, EEBBek esku hartzearen zati nagusia finantzatzea eta gainerako herrialdeek zati proportzional bat ordaintzea. Baina kontuen garbitasuna ez dago batere argi. Zenbat jaurtigai botatzen diren jakitea zaila baldin bada, pertsonei dagokien kostua guztiz neurtezina da. Hala eta guztiz ere, izen handiko «Financial Times» ekonomi egunkariak dioenez, gerraren gastuari erraz egiten diote aurre partaide diren herrialdeek

Armen esportazioa gora, telebistari esker

Amerikako industria militarra pozarren dabil, azken urteetako gastu militarren murrizketaren ondoren, bai baitirudi Etxe Zuria eta Kongresua ados daudela defentsa nazionalari aurrekontuaren batez besteko handiago bat ematearekin. Gauzak ondo bidean, Defentsa Departamentuaren kontratu berri gehiago espero dute. «

Gure sektorearen aurreikuspenak nabarmen handitu dira, gaur egun Washingtonen gure indar armatuak sendotzeari buruz dagoen eztabaidaren ondorioz
», adierazi du Industria Aeroespazialen Elkarteko Alexis Allenek. Bere ustez, Jugoslaviaren aurkako gerrak «

luzaroan jarraitzen badu, izakinak eskuratu beharko dira berriro –hau da, misil gehiago, hegazkin gehiago, lehergailu gehiago...– eta hori onuragarria litzateke guretzat
».
Sektoreko bozeramaile berak dionez, gainera, Jusgoslaviaren aurkako gerran erabiltzen den armamentuaz telebistaren bidez mundu guztira iristen den dohaineko publizitate iraunkorrari esker, kanporako salmenten gorakada etor daiteke. 15 bilioi pezetako kostua izan zuen 1991ko Golko gerraren ondoren, EEBBetako defentsa industriak atzerriko herrialdeen eskari zaparrada ikaragarria izan zuen. Nolanahi ere, Jugoslaviaren aurkako erasoaren ondoren ez dute uste hainbesterainokoa izango denik. EEBBetako defentsa industrian hirugarren den Lockheed Martin enpresako bozeramailea ere bat dator uste horrekin: «

Zeharkako eragin bat egon daiteke, baina ez dut uste inork pentsa dezakeenik Golko gerraren ondorengo egoera berriro eman daitekeenik
». Atzerriko herrialdeak dira industria honen merkaturik errentagarriena egun. Iaz sektoreak bere historiako superavit komertzialik handiena izan zuen, 41.000 milioi dolarrekoa

Gu, "lehergailuok", negozio handi bat gara

J

ugoslavian erortzen ari diren lehergailuek, lehertu eta jendea hiltzeaz gainera, hitz egiterik balute, aitortuko al lukete egia?
- Bonba andereok, Ongiaren tresna hilgarriak al zarete?
- Errespetu gehiago jaun hori. Gu negozio handi bat gara
.
Honela amaitzen zen Eduardo Galeano ospe handiko idazle uruguaiarrak apirilaren 18an Madrileko egunkari batean, «Lehergailuen aitorpena» izenburupean, argitaratu zuen artikulu luzea. Galeanok zioen «

gerra hau, gerra guztiak bezalaxe, armen erakustaldia eta salmenta bultzatzeko erakusleiho erraldoia bihurtu da. F-117k jarraitzen du hegazkinen arteko izar nagusia izaten, bere ibilaldi suntsitzaileari 1989 amaieran, panamarrak hilez, ekin ziolarik. Estropezu bat edozeinek egiten du bere bizitzan, eta publizitate lan guztiak ez dira arrakastatsu gertatzen: hegazkin horietako bat, ustez ikustezina, ikusi eta eraitsia gertatu zen. Gorabehera horrek 45 milioi dolarreko kostua izan zuen iparramerikar zergapekoentzat, barruan zeramatzan armen balioa kontuan hartu gabe. Gerra honek, gerra guztiek bezala, gastu militarrak bidezkotzeko balio du. Mendebaldeko indar nagusi guztiek, kolkoa bete arma, bezeroak eta etsaiak behar dituzte
».
«

Urte hasieran, Iraken aurkako bigarren gerra amaitu zenean
–gaineratzen du–,

Pentagonoko generalek zera ohartarazi zuten: `Misilen stocka murrizten ari da'. Bat batean, Clinton lehendakariak gerrako aurrekontua 12.000 milioi dolarretan handituko zuela iragarri zuen. Horrek aurrekontu federalaren %15 esan nahi du, eta, zergatik jakin gabe, Defentsarako Aurrekontua izena darama. Clinton milioi eta erdi soldadu duen nazio bateko lehendakari da, zergatik jakin gabe hiltzeko prest dauden soldaduak, hain zuzen ere
».
Idazle uruguaiarrak dio, gainera, «

Kongresu iparramerikarrak (armen) inkorporazio berriak onar ditzan, Lockheed Corporationek eta beste heriotzaren industriek legezko eskupekoekin koipeztatzen dituzte legegileak. Duela gutxi, eskandalu handi bat gertatu zen Britainia Handian. Jakitera eman zen unibertsitate ospetsuenek, karitatezko institutu errukiorrenek eta eritetxe nagusiek beren langileen pentsio fondoak armen industrian inbertitzen zituztela. Arduradunek adierazi zutenez, beraiek etekin handiena ematen zieten enpresetan inbertitzen zuten, eta horiek armen industriako enpresak dira. Glasgowko Unibertsitateko bozeramaile batek hitzez hitz esan zuen: `Ez dugu moralaren araberako bereizketarik egiten. Gure ardura inbertsioak errentagarriak izatea da, ez etikoak izatea'
». Galeanok hasierako esaldiarekin amaitzen du artikulua


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude