ZEIN ETB NAHI DUGU?


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
1.- Ezinbestekoa al da EITB-ko zuzendari berria euskalduna izatea? Ala nahikoa ote litzaioke euskal kultura eta bitartekoa ongi ezagutzea?
2.- Orientabide modura, zer kenduko zenuke eta zer jarri ETB-ko programaziotik?
RAMON ETXEZARRETA
PSE-ko Kultura-zinegotzia Donostian
1.- Egoki ikusten dut euskalduna izatea; arrazoi funtzionalengatik hasita aproposa da; utz dezagun horretan.
2.- Lehenbizi ETB-ren bokazio publikoa azpimarratu nahi nuke; izan ere, programazioa ez dator horrekin bat. Ni ez nago batere konforme orain egiten denarekin, sasi-kultura eta «eusko makarenismo» hori lotsagarria baita. Euskaldun alfabetatu eta gutxienezko kultura bat dugunoi zer demontre eskaintzen digu ETB-k? Ez du inolako ekarpenik egiten. Jaio zenean bazuen bokazio hori, orain berriz, atzeraka ari dira. Pentsatu beharko genuke zehazki ze elementu berri sartu, baina orain agertzen denetik seguru dena kenduko nukeela. Bere eginkizun nagusia euskal kulturaren irudi jasoago bat ematea izan behar luke, kulturaren zentzurik kultoenean, alegia. Beste gauza bat asmatzea litzateke, baina ez dira ezta saiatu ere egiten.

BEGOÑA DEL TESO
Zine kritikaria
1.- Noski euskaraz jakin behar duela, bestela beste edozein telebistako zuzendari izango litzateke. Kexu agertzen baldin bagara epaitegi batek esan duelako frontoi bat garbitzeko ez dela beharrezkoa euskalduna izatea, ba, kexu agertu behar genuke EITB-ko zuzendaria euskalduna ez balitz.
2.- Derrigorrezkoa da «Goenkale» behingoz kentzea. Ezagutzen ditugu aktoreak, haien amodio eta heriotzak; baina nahikoa da, eskerrik beroenekin, joan daitezela pikutara! Bestalde, ETB ikusten nagoela, beti iruditzen zait txapela jantzita dudala. Beraz, betiko matraka, trikitixa eta bertsolariak kenduko nituzke. Jarri? Ba, justu kontrakoa; euskal kulturaren beste ezaugarri batzuk, egungo jende ausartaren ekimenak, artista plastiko edo koreografo berrien lanak, hitz mestizoak, edota txapela eramateko modu berriak, zergatik ez? Futbol gutxiago ez, oso gustukoa dut eta.

ANDONI IMAZ
Athletic-eko jokalaria
1.- Euskal Herri mailan delako nik baietz esanko nuke. Kargurako proposatu badute euskal kultura eta medioa ederki ezagutzen dituelako izango da. Baina nire ustez, euskaraz ondo jakin behar luke, bestela beti galdetzen ibiliko litzateke. Ez litzaidake zuzena irudituko euskaldunek erdaraz aritu behar izatea berak ez dakielako.
2.- Azken bolada honetan, lesioa dela eta, dexente ari naiz telebista ikusten, «zapping» egiteaz nazka nazka eginda. ETB-n «Teleberri» eta filmak dira gustuen ikusten ditudanak; baita «Boulevard» saioa ere, ba, halako eztabaida gehiago sartuko nituzke nik; baita film hobe gehiago euskaraz ere. Kentzekotan, akaso pilota partida gehiegi dagoela esango nuke, baina jendeak eskatzen duelako emango dute hainbeste. Ah, eta ez ditzatela trikiti saioak kendu, gustatzen zaizkit eta!

ASISKO URMENETA
Marrazkilaria
1.- Bai, nahitaez euskalduna izan behar du. Hori «noskitzat» hartzen dut nik. Bitartekoa ere ongi ezagutu behar luke, bai euskal kultura, bai bere lana; ez da aski alderdikoa den hautagai euskalduna izendatzea. Hala ere, zein ahalmena, zein irudimena duen eta zein taldetaz inguratzen den funtsezkoak izanen dira bere jardunean.
2.- Kolonizatuaren konplexu hori kenduko nioke. Konplexu guttiago duen telebista bat ikusi nahi nuke, bidaiatuagoa dena, irekiagoa, munduan egiten den telebistari so dagoena; ematen baitu euskal gizarteari baino ez diola erreparatzen, arras hertsia, harantzago begiratzea pekatu balitz bezala. Folklorea ongi dago, baina bere neurrian. Beharbada, gure amendako programazio egokia da ETB-koa, baina gu zapping egitera gonbidatzen gaituzte. Hori hitzez hitz hartuz gero, jakina, parrillaren hiru laurdenak desagertaraziko nituzke, ETB-2 osoa eta «Goenkale» barne. Bestetik, Maialen Iriarte eta Estepan «prime time»n jarriko nituzke.

KONTXU ODRIOZOLA
«Goenkale»ko Maria Luisa
1.- Bai, premiazkoa da bene benetan. Ondo dago telebista gaiekin jantzita egotea, zerk funtzionatzen duen ezagutzea. Baina horretaz aparte, gure telebista ez dago gauzak erakusteko bakarrik, alfabetatzeko ere balio du. Orduan, zuzendariak euskaraz ez baleki eredu txarra litzateke, hizkuntza ikasten ari den jende mordoarentzat.
2.- Lehenik eta behin programak hainbeste errepikatzea galaraziko nuke. Kalitate, sormen gehiago behar da, ez bakarrik satelitea Ameriketara iristea eta kitto. Badakit adin-mota guztientzako moduko telebista egin behar dela, baina ez dezagun eduki zahar jendea egun osoa bertsoak ikusten eta umeak marrazki bizidunekin. Nahiz eta jakin audientziak agintzen duela, agian ez lukete dinamika horretan sartu behar. Irudimen gehiago, faborez! Esaterako, ETB-k inoiz bultzatu al du antzerkia? Ezer gutxi. Telebistara sartu eta aireportu batean zaudela ematen du. Interesatzen zaie hoztasun hori mantentzea.

KEPA JUNKERA
Trikitilaria
1.- Ni ez naiz egokiena hori esateko, oraindik ikasten ari bainaiz. Badakit garrantzizkoena zuzendariak bitartekoa ezagutzea dela, baina nire iritziz euskalduna izan behar luke, euskal hiztunenganako errespetu seinale delako. Nik nire musika egiteko euskara ezinbesteko ez badut ere, EITB-ko zuzendari batentzat berriz, komunikatzeko tresna baliotsua da, mundua ulertzeko beste modua baita euskara.
2.- Ez dut ia betarik telebista ikusteko. ETB begiratzen dudanean ordea, musika eta kultura saioak faltan botatzen ditut. Konplexua da entretenimendu medio bat denon gustukoa izatea, baina nik komertzial den guztia kenduko nuke, txutxumutxu saioetatik hasita. Helburu kulturala duten programak ere oso mediatizatuta daude. Bestalde, salatu nahi dut telebistan ematen diren trikitixa jaialdi askotan doinu bat jotzean ez dutela ipintzen egilea nor den, nirea edo beste edozeinena izan. Zentzu horretan gaizki tratatua sentitzen naiz


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude