SARAKO KONTZERTU GAUAK IKASTOLEN ALDEKO BILGUNEAK


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Larrun magalera, 2.000 lagun inguru bizi dira Saran. Orain gutxi arte ia euskaldunak ziren guztiak. Azken hamarkadotan, familiaren bidezko transmisioa galdurik, behera etorri da hiztunen portzentaia. Sarako ikastola 1978an sortu zen Olhain elkartearen sostenguari esker. Elkarte honek bere izena jarri zion Ikastolari. Ordea, herriko haurrek Olhain-en ikasi ondoren, Ikastola 1998an itxi zen. Haur kopuru eskasa izan zen arrazoia. Hurrengo lau urtetan, seme-alabak Ikastolan hezi nahi zituzten gurasoek Senpere, Azkain edota Donibane-Lohizuneko ikastoletara eraman behar izan zituzten. Olhain elkarteak familiak sostengatzen segitu zuen, baita sostengu ekitaldiak antolatu ere aipaturiko Ikastolak laguntze aldera.


IKASTOLAREN BIGARREN AROA.

1991an, Ikastola ireki beharra adierazi zuen guraso talde batek, eta 1992an, sei haurrekin zabaldu zen berriz ere Ama-Ikastola Saran. Harrez gero, haur kopurua emendatu da, eta ikasturte honetan 15 haur eskolatzen ditu. 1994az geroztik, Seaskak Hezkuntz Nazionalarekin sinatu zuen akordioaren arabera kudeatzen da ordea. Olhain ikastolako kideek Hezkuntz Nazionalaren sarean aritzeak dituen abantailak gutxiesten ez badituzte ere, azken bost urteetan Ikastola txikien funtzionamenduan akordio honek dituen eragin ezkorrak agerikoak direla diote. Sarako Ikastola da akordioaren desabantailak jasaten dituenetako bat. Seaskak urte honen bukaeran bernegoziatuko du Frantses Hezkuntz Nazionalarekin duen akordioa. Beren iritziz, oraingo akordioak gastu gehiago dakar berez: kontratu zehatzak, zerbitzurako langileak eta zerga handiagoak. Ikasle kopurua handiago den Ikastoletan, gastu horiek denak aiseago berdindu daitezke, Ikastola txikietan nekez beren hitzetan.


AKORDIO BERRIAREN AIDURU.

Akordioa sinatu zenean, akordioak ekartzen zituen ondorioen arriskuaren jabe egin ziren Saran, eta Olhain Ikastola akordioaren aurka posizionatu zen. Nahiz kontziente diren, oro har Seaskari ekarri dizkion abantailez. Akordioaren baldintzapean bost urte aritu izan dira, eta geroan, Seaskarentzat, baita orobat federakuntza honetako Ikastola tipientzat akordio berriak ahal berriak ekarriko dituela desiratzen dute Sarako ikastolako kideek. Hori geroak errango du alta. Anartean, gastuak eta zorrak pilatuz joan dira, eta horiek estaltzeko sosa bildu beharra daukate ezinbestez. Olhain elkarteak ez du amore ematen, eta herriko Gaztetxearekin batera, berebiziko kontzertua prestatu du apiril honen 30ean. Ostiral gau ederraren mentura espero dute Olhain-ekoek behar duten sosa bildu ahal izateko.


LOS ESPECIALISTAS SARAN.

Los Especialistas taldea Zaragozakoa da. Euskadi Gaztea irratian entzuna baina Euskal Herrian jo izan duena. Olhain-koek kontatu digutenez, oso ondo portatu dira berekin. Ikastolaren arazoa azaldurik, kobratzen duten sosaren erdiz aritzeko prest daude. «El panadero» kantu arrakastatsua jasotzen duen bere azken diskoa aurkeztuko dute Saran. Beraiekin batera, Mungiako PiLT taldeak «Denbora» izeneko beren bigarren diskoa aurkeztuko dute. Talde bizkaitar honek kritika onak jaso omen ditu Espainian izaniko kontzertuetan, eta orain Europan barrena arrakasta erdiestea dute xede. Bukatzeko, Etzakit taldea «Zergatik ez» eta «Gurekin» kantuak eskainiko ditu besteak beste. Kontzertua gaueko 10etan hasiko da, eta 50 libera edo 1.250 pezeta balio du sarrerak.
Kontzertu honetaz gain, azken zortzi urteotan Saran ospatzen den usaiako kontzertua entzuteko parada izanen da Herri Urrats bezperako gauan. Negu Gorriak taldeak eskaini zuen kontzertu historikoa gogoan, gau honen arrakasta atxiki nahi dute Olhain eta Gaztetxekoek. Adin guztietako jendeak bildu aldera, txarangak eta muxiko dantzek karrika girotuko dute arratsalde beretik hasita. Amets Arzallus, Estitxu Arozena, Estitxu Fernandez eta Xabier Silveira arituko dira bertsotan jarraian. Jojo eta Ramuntxo, Arrasateko Ekon taldea, eta Aztlan Undergroud indio-amerikar taldeak eskainiko dute kontzertua eta Ekintza taldeak erromeria


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude