EUSKAL DANTZA TRADIZIONALAK: MUGA ALA ZUBI?

Herri baten izaera kulturalaren adierazgarri eta bereizgarri omen da herri horretako dantza tradizionala. Bada gure dantzaren ezaugarriak beste inon errepikatzen ez direla, dantza propioa

kutsatu
gabe mantentzen dela pentsatzen duenik. Ikuskizun soila izan daiteke beste batzurentzat. Bada nekazal inguruko ohitura fosilizatu eta

folkloriko
bezala gutxietsi eta oraindik gutxiesten duenik ere. Ez dirudi, ordea, Mikel Aranburu, Emilio Xabier Dueñas, Jose Antonio Quijera, Jesus Ramos eta Kepa Fernandez de Larrinoa ikuspuntu hauekin bat datozenik. Azken honen zuzendaritzapean, bostek saiakera bana egin dute, bakoitzak Euskal Herriko mugetako dantza mota bat aztertuz, eta emaitza Pamiela argitaletxeak argitaratu du berriki, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta laguntzaz, eta «Fronteras y puentes culturales. Danza tradicional e identidad social» («Mugak eta kultur zubiak. Dantza tradizionala eta nortasun soziala») izenburupean.
Zonalde eta dantza desberdina, ikuspuntu desberdin batetik, aztertu du ikerlari horietako bakoitzak eta liburu berean jasoak izan arren, independenteak dira bost saiakerak. Hain zuzen, ikuspuntu aniztasun horretan datza lanaren aberastasuna. Baina metodologian eta kontzeptuetan bat egin dute bostek eta lan guztiek ahalbidetu dute, azkenean, ondorio bateratuetara iristea.


FOLKLOREA ETA KULTURA.

Liburuaren egileek arreta berezia eskaini diete kontzeptuei. Dantza folklorearen barruan sartu ohi da usu eta iraganean ikerlariek ez diote euren lanean folklorearen azterketari tarte handia eskaini. Kepa Fernandez de Larrinoak liburuaren sarreran salatzen duenez, gainera, folkloreari arreta eskaini zaionean, berau gutxiesteko izan da sarri. Hirian kultura egiten omen zen eta nekazal guneetan, berriz, folklorea. Hirian sormen landua, baserrian landu gabeko errepikapen hutsala.
Zorionez, badirudi azken urteotan dantza tradizionalaren eta oro har folklorearen azterketak ikerlarien errekonozimendu eta interesa bereganatu duela. Onespen honek badu seguruenik zerikusirik azken urteotan ematen ari den nekazal guneetara itzultzeko joerarekin.
Izan ere, 40ko eta 50eko hamarkadatan, euskal nekazal guneetako biztanleria hiriburuetara joan zenean, dantza tradizionalak behera egin zuen nabarmen –baita haren prestigioak ere–. Baina, garai hartako iritzien aurka eta Jesus Ramosen esanetan, «

dantza tradizionala ez da bere baitan sormenik ez duen fosil bat. Hirietara hurbiltzen den nekazal guneetako biztanleek euren kultura bertara eramaten dute, modu honetan, hiria ikuspuntu desberdinak batu eta nahasten diren gune bilakatuz
». Azken urteotako nekazal giroetara itzultzeko joerak, kultura tradizionalaren eta, beraz, dantzaren berreskurapena bultzatu du.


DANTZA ZENTZU ZABALEAN.

Dantza tradizionalaren azterketak bere bilakaera izan du azken mendean. Munduko dantza desberdinak aztertzeko orduan bide desberdinak jarriatu izan dituzte ikerlariek. 70eko hamarkada bitarte, batzuk dantza genero folklorikoen artean sailkatzen jardun zuten, beste batzuk genero bakan bezala hautatu zuten bere bilakaeraren azterketarako, baziren dantzen ustezko esanahietan murgildu zirenak ere. Baina Malinowski eta Boasen lanek dantza prozesu sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalekin batera aztertzeko aukera zabaldu zuten 70eko hamarkada horretan. Dena den, bi egile aitzindari hauen bidea, gerora gutxik jarraitu du.
Euskal Herriko dantzen inguruko lanetan ere, dantza bere horretan aztertzeko korrontea nagusitu da oraino. Bilketa, deskribapen edota sailkapen lanak izan dira gehienak, edota aintzinako pentsamoldekiko eta esanahi ezkutuekiko harremanak aurkitzeko lanak. «Fronteras y puentes culturales»en bost egileek, ordea, beste helburu batek bultzaturik jardun dute: modu enpirikoan, geografia, historia eta kulturaren arteko harremanak zeintzuk diren erakustea, hortik abiatuta, dantza tradizionala identitate sozialaren sortzaile bezala aztertzeko.
Beste modu batera esanda, dantza tradizional jakin batek zein harreman du herri, probintzia, autonomia edo nazio baten nortasun kulturalarekin?


EUSKAL HERRIKO MUGAK.

Galdera horri erantzuteko bost ikerlariak Euskal Herriko bost erpinetara zabaldu ziren. Mikel Aranburu hegoaldera hurbildu zen, Ablitasko makil-dantzari so egiteko. Emilio Xabier Dueñasek mendebaldera jo zuen, Bizkaia eta Santanderren arteko mugako dantzen bila. Kepa Fernandez de Larrinoak, iparrekialdeko mugan, Zuberoako Maskarada aztertu du. Jose Antonio Quijerak, Arabatik hegoaldera, Ebro Garaian kokatu du bere lana. Azkenik, Jesus Ramos guztien erdian geratu da, Iruñean, barne mugan. Toki bakoitzeko dantza alderdi antropologiko eta etnografikotik aztertu dute ondoren, inguruko herrialdeetako dantza ohiturekin dituzten harremanak, ezaugarri komunak eta ezberdintasunak agerian utziz.
Zergatik hautatu dituzte mugako dantzak azterketarako? Zonalde bateko dantza jakin batek bertako izaera sozio-kulturalarekin harreman zuzena balu, mugak dantza jakin horren etena izan beharko luke. Eta, dirudienez, liburuan aztergai izan diren bost puntutan bederen, ez da horrelako etenik. Aztertutako dantza motek banaketa politiko guztiak gainditzen dituzte. Dantza hauen hedapena ez dator bat ez Espainia frankistaren mugekin, ez egungo banaketa politiko autonomikoarekin, ez hizkuntz maparekin ezta abertzaleen mugekin ere. Horregatik, identitate sozio-kulturalaren eta dantzaren arteko erlazioa finkatzea zaila dela onartzen dute.
Bost egileek esaten dutena, finean zera da: oker dago makil-dantza bere herrian soilik egiten dela pentsatzen duen Ablitasko biztanlea, euskal dantzek beste inongo dantzekin zerikusirik eta harremanik ez dutela uste duen euskalduna oker dagoen bezalaxe.
Alde batetik, lehenago aipaturiko nekazal gune eta hiriguneen arteko harremanen ondoriotzat har daiteke dantzen homogeneizazioa. Oro har, hedapen eta homogeneizazio kulturularen garaiak bizi ditugula ezin ahaztu.
Dena den, ikerlari hauen ustez, homogeneizazio hori ez da soilik egungo fenomenoa eta dantza tradizionalaren azterketa erabili dute hori erakusteko. Bost saiakerek erakusten dute herrixka, bailara edota herrialdeak ez direla iraganean itxita, isolatuta egon; alderantziz, nolabaiteko korridore kulturalak sortuz joan dira bateko eta besteko dantzen ezaugarriak, eta orokorrean ezaugarri kulturalak, han eta hemen hedatuz eta nahastuz.
Are gehiago, egileen esanetan, homogeneizazioak eurek aztertutako esparrua gainditzen du eta Euskal Herriko eta Andaluziako dantzetan antzeko ezaugarriak topa daitezkela diote. Hots, homogeneizazioak Penintsula osoa hartu du, Portugal barne.


BEREIZTEN GAITUENA.

Dantzak ez al gaitu, orduan, herri bezala bereizten? Dantza ezin al dugu izaera kultural bereziaren ezaugarritzat hartu? Kepa Fernandez de Larrinoaren aburuz «Euskal Herriko kulturaz hitz egiten denean, isolatzen gaituenaz hitz egiteko ohitura dago. Kasu honetan, Euskal Herriko dantza bera bakarrik ikusi beharrean, beste herrietara begira ikertu dugu, auzokideekin dituen harremanak aztertu ditugu, besteengandik bereizten gaituena ulertzeko metodo gisa
». Lan honen helburua ez da, hortaz, Euskal Herrian egiten diren dantza tradizionalak gure kultur nortasunaren ezaugarri direla ukatzea. Homogeneizazioa aipatzean, eragin esparrua esan nahi da, eta ez berdintasun erabatekoa. Baina, maiz gure kultur ohiturak eta, hauen barruan, gure dantzak munduan bakarrak, inolako eraginik gabekoak eta inongo dantzekin konparaezinak direla sinesteko joera agerian geratzen da, gaiaren inguruko ikerketen emaitzak lausotuz.
«

Dantza herri guztietan existitzen den kultur adierazpen bat da, eta herri bakoitzak jakin izan du dantza hori bereganatzen
» dio Fernandez de Larrinoak. Eta Euskal Herriak dantza ohitura batzuk bereganatu ditu, beste herri batzuek beste ohitura batzuk jaso dituzten bezalaxe. Bereganatze prozesu hori bizirik dago gainera, eta etengabe alboan dituen herrialdeen dantza ohituren eragina datorkio, euskal ohiturek kanpoan eragiten duten bezalaxe. Modu honetan, Bizkaia eta Santanderrek bat egiten dute dantzan, San Ferminetan Erribera eta Mendialdea nahasten dira, Errioxako ohiturek Araba bustitzen dute hegoaldean, Ablitasko makil-dantzak ez ditu ezaugarriak soilik iraganetik hartzen...
Mugako dantzak aztertu ditu ikerlari boskoteak, mugak, kasu honetan, zubi direla erakusteko

Bost dantza, bost ikerlari eta saiakera bana
Koreografo Berrien hirugarren erakustaldiaren aurkezpenarekin batera egin zen «Fronteras y puentes culturales. Danza tradicional e identidad social» liburuaren aurkezpena. Izan ere, bi egitasmook Eusko Jaurlaritzak dantza bultzatzeko abian jarritako «Dantzara» programaren barruan daude. Programa honek euskal dantzen inguruko ikerketa ezberdinak bultzatu nahi ditu eta horretarako argitalpen trilogia bat burutzen ari da; «Invitacion al estudio de la Danza Tradicional en el Pais Vasco» lehen liburuaren ondoren, hau da bigarrena. Bost ikerlarik parte hartu dute bertan, bakoitzak Euskal Herriko muga inguruko dantza baten inguruan saiakera osatu duelarik. Bost lanak independenteak dira, baina metodologia beretsua erabiliz ondorio orokorretara iristea ahalbidetu dute. Egileen artean Kepa Fernandez de Larrinoa dago, lanaren bultzatzailea eta sarrera burutu duena

Ablitasko makil-dantza
Mikel Aranburu Euskal Herriko Txistulari Elkarteko lehendakaria hegoaldeko mugara hurbildu da, Ablitasko makil-dantza aztertzera.
Errosarioko Ama Birjinari eskaini ohi zaion dantza berriki berreskuratu dute bertakoek. Makil-dantza honen ezaugarriak azaltzeaz gain, Aranburuk, adibide honen bidez, tradizioa berreskuratzean tradizio horrek jasan ditzakeen berrikuntza mekanismoak ditu aztergai, baita izaera kolektiboaren indartzean tradizio hauek duten eragina ere

Lanestosako festa eta dantzak
Bizkaiko mendebaldeko mugara joan zaigu «Dantzariak» aldizkariko erredakzioko kide den Emilio Xabier Dueñas bere azterketa burutzeko. Lanestosa herriko zein Bizkaiko mugaz bestaldeko, hots, Santander ekialdeko dantzak ikertu ditu, bi zonaldeetan konpartitzen diren dantza tradizionalen antolaketa, hedapena eta ezaugarriak eskaintzeko.
Dantzaren esparrura mugatu gabe, musika eta oro har festen inguruko informazio ugari bildu du Dueñasek liburuaren bigarren atal honetan

Zuberoako Maskaradak
Iparrekialdeko muga, Zuberoa beraz, hautatu du Kepa Fernandez de Larrinoa EHUko Antropologia irakasleak bere ikerketarako.
Maskaradaren ezaugarri, egitura, hedapen eta interpretazio desberdinen azterketa bitarteko, egileak dantza, festa eta gizartearen arteko harremanak zeintzuk diren zehazten ditu. Bere saiakeraren lehen zatian Ferandez de Larrinoak gehienbat dantzaren barne egiturari erreparatzen dion bitartean, bigarren zatian alderdi geografikoak aztertzen ditu batez ere

Dantza eta kultur izaera Errioxan
Ebro Garaiko muga gainditu eta Errioxako dantzen inguruan dihardu Jose Antonio Quijera Eusko Ikaskuntzako folklore saileko lehendakariak liburuaren laugarren saiakeran. Bertako dantzaren musika, hitz, koreografia, mito eta ereduen ezaugarriak xehe azaltzeaz gain, aldaketa sozialek dantzan duten eragina ere aztertu du Quijerak bere lanean.
Horren guztiaren bitartez, Errioxan egiten diren dantzek bertako izaera kulturalaren erakusgarri ote direnentz hausnartzen du ikerlariak

Iraganeko San Ferminak
Gainontzeko egileek egungo lekuko etnografikoei begira jardun duten bitartean, Jesus Ramos ikerlariak XVII eta XVIII. mendetako dokumentaziora jo du. Eta besteak Euskal Herriko kanpoko mugetara hurbildu diren bitartean, azken honek barne muga batean kokatu du bere ikerlana, Erribera eta Mendialdearen arteko mugan, Iruñean.
San Ferminetako dantzetan bederen, barne muga hori, muga baino bi errealitateen arteko zubi izan zela azaldu du Ramosek bere atalean


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude