BILIOI ERDI PEZETA

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Juan Jose Hidalgo.
Union Deportiva Salamanca.

Gizon honek 200.000 milioi pezeta (8.000 milioi libera) fakturatzen ditu bere negozioei esker. Globalia izeneko taldearen jabea da eta bere menpe ditu Air Europa, Viajes Halcón eta Travelplan aerolineak. Futbol taldeak 2.592 milioi pezetako aurrekontua izan zuen 98-99 denboraldian. Taldean % 30eko partaidetza du lehendakariak.


Manuel Ruiz de Lopera.
Real Betis Balompie.

Incecosa, Farusa eta Tegasa enpresak ditu eta Cadena Cope eta Gestevisionen (Tele 5) kokatuta dauden eraikinak bereak dira. Aipatu enpresek 50.000 milioi pezeta fakturatzen dute eta ekipoaren aurtengo aurrekontua 4.000 milioi pezetakoa da. Taldeko kapitalaren % 80aren jabe da.


Alfonso Solans.
Real Zaragoza.

Bere negozioen artean Picolin koltxoien salmenta nabari da. Sunlay, Iberebro, Mac Aviation eta Seiviriver enpresak ere bere esku ditu. 40.000 milioi pezeta fakturatzen dituzte enpresa hauek. Bestalde, Real Zaragozak 3.525 milioi pezetako aurrekontua du aurten. Solansek taldean % 80ko partaidetza du.


Guillermo Reynés.
Real Mallorca.

Estudio de Arquitectura y Urbanismo Guillermo Reynés enpresaren jabeak 25.000 milioi pezeta fakturatzen ditu, baina arkitektoak Real Mallorcan ez du akzio bat bera ere. Elkartearen % 99 Antonio Asensiorena da eta taldearen aurrekontua berriz, 3.500 milioi pezetakoa.


Jesus Gil y Gil.
At. de Madrid.

Merkataritza erregistroan ehundik gora enpresetan agertzen da bere izena. Enpresa garrantzitzuena Club Financiero Inmobiliario da. Enpresek 20.000 milioi pezeta fakturatzen dute. Taldeko akzioen % 96 bereak ditu eta aurrekontua 6.000 milioi pezetakoa da aurten.


Jose Luis Nuñez.
F.C Barcelona.

200 enpresatik gora ditu ligako presidente adinekoenak eta bere enpresa taldeak Grupo Nuñez y Navarro izena du. Bi semeak jarri ditu negozioa gidatzeko eta bera futbol taldearen zereginetan aritzen da ia egun osoz. Negozioek 20.000 milio pezetako fakturazioa dute eta futbol taldeak berriz 14.921 milioi pezetako aurrekontua du.


Lorenzo Sanz.
Real Madrid.

Taldearen aurrekontua 18.000 milioi pezetakoa da, ligako handiena. Futbol taldea Elkarte Anonimoa ez denez, Sanzek ez du partaidetzarik elkartean. Lurren salerosketan aritzen da ordea, eta 12.100 milioi pezetako fakturazioa du. Hauek dira enpresetako batzuk: Nuada, Lamazal, Sanz Duran, Numan, Barada...


Miguel Angel Diaz.
R. Santander.

Futbol taldeko kapitalaren % 3 du soilik. Bere sendiaren akzioekin % 53 osatzen du hala ere. Grupo Sadisa, Canteras Y Derivados eta Santiago Diaz dira bere enpresa nagusiak. Eraikuntza enpresak dira gehienak. Horiei esker, 10.000 milioi pezeta fakturatzen ditu eta futbol elkartearen aurrekontua 2.500 milioi pezetakoa da.


Daniel Sanchez.
R.C.D. Espanyol.

Enpresa garrantzitsuenari esker (Distribuciones Villasar), Txiletik datozen txirla enlatatuen % 70 kontrolatzen du Espainian. Daniel Sanchez, Conservas Carnota eta Pesquera Messamar enpresen jabe ere bada. Guztiek 8.000 milioi pezeta fakturatzen dute. Futbol elkartean berriz, % 1eko partaidetza du eta aurtengo aurrekontua 3.400 milioi pezetakoa da.


Jose Maria Arrate.
Athletic de Bilbao.

Urazca, Arrate Hermanos, Bodegas Arrate eta Bodegas Araco enpresak kontrolatzen ditu Arratek. 1.300 milioi pezeta fakturatzen ditu eta aurtengo Athleticen aurrekontuak berriz, erraz gainditu du kopuru hori: 6.000 milioi pezeta.


Luis Uranga.
Real Sociedad.

Graveras de Salamanca, Savite, Prez-88, Briset eta Gorbay enpresen jabe da eta ezagunenak Salamanca eta Extremaduran hazten dituen zerri iberikoak dira. Iaz 4.500 zerri saldu zituen eta 1.000 milioi pezeta fakturatu zituen. Futbol elkartean berriz, % 0,05eko partaidetza du. Elkartearen aurrekontua 3.800 milioi pezetakoa da.


Gonzalo Anton.
Deportivo Alaves.

1.000 milioi pezeta fakturatzen ditu Viña Villabuena, Restaurante Zaldiaran, Restaurante Neguri, Promociones Morgoitio eta Estudios Gasteizi esker. Elkartean % 85eko partaidetza du eta taldearen aurrekontua 1.900 milioi pezetakoa da.


Jose Javier Perez.
Tenerife C.F.

Labop enpresaren jabe da eta irlan zehar marka honetako optikak ditu barreiatuta. 500 milioi pezetako fakturazioa du eta futbol elkarteak berriz, 4.820 milioi pezetako aurrekontua du aurten. Elkarteko kapitalaren % 0,02aren jabe da.


Pedro Nieto.
C.F. Extremadura.

150 milioi pezeta fakturatzen ditu Bodegas Pedro Nieto enpresak. Ardogintzan ari den gizon hau harro dago ligako lehendakaririk pobreena izateagatik. Extremadurak 1.200 milioi pezetako aurrekontua du eta Nietok kapitalaren % 20.


Augusto Cesar Lendoiro.
A Coruñako Deportivo.

A Coruñako Foru Aldundian bulegoa izatetik at, ez dago berari buruzko inolako daturik. Lendoirok negoziorik ez duela adierazten du eta futbol elkarteko kapitalean nolako partaidetza duen ere ez da argitara eman


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude