KANPOKOAK EUSKAL MERKATUA ESKURATZEKO LEHIAN

  • dituztela ikusten da. Kanpoko kutxen barneratzea 90ko hamarkada hasieran abiatu zen, Caixa de Catalunya eta Caixa Galiciarekin, eta 1995etik hona areagotu egin da prozesua.

2021eko uztailaren 21ean
Ez dira Caixa de Catañunya eta Caixa Galicia 1995etik hona euskal merkatuan aritu diren kanpoko kutxa bakarrak, beste batzuk ere bertaratu dira, Caja Madrid, Bancaja, Caja Duero, Caja Asturias eta Caja Rioja esaterako.
Kanpoko kutxa horiek EAErantz zabaldu dira gehienbat, nahiz eta batzuk Nafarroan ere ari diren. EAEn BBK, Kutxa eta Vital Kutxak 551 bulego badituzte, kanpoko kutxen bulegoak 150etik gora dira guztira. Kopuru horrek gorantz egingo du urte honetan zehar, momentu honetan ditugun datuek baieztatzen diguten moduan. Batzuk partikularren merkatuan ari diren bitartean, besteek enpresa merkatua bereganatu nahi dute.
Caixa de Catalunya –Espainia mailan kutxarik garrantzitsuena bai kreditu eta bai gordailu mailan– euskal merkatuan sartu zen lehena izan zen; 1990ean bertaratu zen. Erakunde honek EAEn 116 bulego ditu dagoeneko. 500etik gora langile ditu eta 10.000 biztanle baino gehiagoko herri guztietan bulegoak ditu gaur egun. Bere hurrengo helburua herri txikiagoetara heltzea da, 170 bulego izatera iritsiz. Erakunde honek baditu Nafarroan ere bulegoak, baina bertan duen garrantzia txikiagoa da.
Caixa Galicia ere –Espainia mailan kredituei dagokienez zazpigarren kutxa eta aurrezki gordailuei dagokienez seigarrena dena– 1990an sartu zen EAEra. Gaur egun bederatzi bulego eta 37 langile ditu EAEn, eta bere helburua bost urtetan zazpi bulego gehiago zabaltzea da.
Caja Madrid bigarren postuan dago Espainia mailan, bai kredituei bai gordailuei begira. 1998an bulego bana zuen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Egun baditu 12 bulego, eta 2002rako 36 izatea du helburu.
Bancaja –kredituei dagokienez laugarren postuan eta aurrezki gordailuetan bosgarrenean dena– 1995ean sartu zen EAEra eta bulego bakarra du. Gehienbat enpresekin lan egiten dute. Caja Duero 1995ean sartu zen EAEn, sukurtsal bakarra du, eta 8 langile. Enpresekin egiten dute lan, eta helburu gisa bere sarea zabaltzeko jada eginda dauden bulegoak erostea da. Caja Asturias 1998an sartu zen eta oraindik bere barneratzea prestatzen ari da. Azkenik, Caja Riojak bere lehen bulegoa zabaldu berri du

Euskadiko Kutxa, Baserritarren Kutxa eta Caja Rural de Navarra, nor bere kabuz
Hego Euskal Herrian, aipatutako aurrezki kutxez gain, badira bere kasa dabiltzan beste hiru aurrezki kutxa ere: Euskadiko Kutxa, bulegoak Hego Euskal Herri osoan dauzkana, Baserritarren Kutxa, Bizkaia eta Araban bereziki, eta Nafarroan Caja Rural de Navarra.
Aurrezki kutxen bategiteari buruzko esamesak ugari dira bai hemen eta bai kanpoan. Espainia osoan zehar hedatuta dagoen Caja Rural kutxek oso egituraketa berezia dute. Hego Euskal Herriaren kasuan, Bizkaia eta Nafarroako Caja Rural kutxek ez dute elkarrekin zerikusirik eta oso merkatu zehatz eta berezia dute. Hori dela-eta, orain arte ez da bien arteko bategite asmorik plazaratu. Baserritarren Kutxari dagokionez, akordio saialdi bat izan zen iaz Crédit Agricole frantsesarekin, baina ekimen horrek ez zuen ekarpenik eman. Baserritarren Kutxak 1.700 milioitik gora pezetako etekin gordina izan zuen 1998an.
Euskadiko Kutxak ere oso egituraketa kooperatibo berezia dauka eta bezero zein helburu propioak izateak ez dio bategite prozesu baten beharrik sortarazten. Euskadiko Kutxak 18.509 milioiko etekin gordina lortu zuen 1998an, % 13,3ko hazkundea aurreko urtearekin alderatuta


Azkenak
2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Eguneraketa berriak daude