EUROPA NATO-REN LUR ERASOARI BEGIRA

  • egin dute, Rambouilleten alde desberdinetako elkarrizketak hasi zirenetik NATOk erasoei ekin zien arte. Ondorengo lerroetan kronologia horren laburpen bat eskaintzen da.

2021eko uztailaren 19an
Nouvel Observateurreko Zuzendari Jean Daniel-ek Balkanetan bizi den egoeraz editorializatzeko «Gerra txarra, borroka zuzena» esaldia erabiltzen du. Ondo iruditzen zaio erasoen bidez Milosevicen «ge nozidio politika» saihestu nahi izatea. Txarto iruditzen zaio, aldiz, munduan era honetako gatazken aurrean erabiltzen den «bi neurriko ezpata», zeinaren arabera batzuetan parte hartzen den eta beste batzuetan ez. Horrez gain, bere ustez, Milosevicen politikaren ondorioz gertatzen ari den kosovar-albaniarren ihesean ezin da errefuxiatuez hitz egin, «desplazamentuaz» baizik.
Martxoak 24, asteazkena, 20.00ak.
«Gonzalez» eta «Philippine Sea» itsasontzi estatubatuarrek eta «Splendid» urpekariak Serbia, Kosovo eta Montenegrora zuzendutako Tomahawk misilak jaurtitzeari ekin zioten. Aldi berean NATOko 79 hegazkinek aire hartu eta erasora abiatu ziren. 1945az geroztik ez da tamainako erasorik bizi izan Europan. Helburua, Milosevic Jugoslaviako lehendakariak Kosovorako NATOk proposatutako plana onartzea.
Martxoak 24. Belgrad.
Goizean goizetik irratiak iragartzen ari ziren bonbaketaren aurrean izan beharreko jarrera: argiak itzaltzea, babes guneetara abiatzea eta izuan ez erortzea. Ez zirudien herritarrek kasu handirik egiten zietenik oharrei. 20.30etan, ordea, hiriaren kanpoaldeko leherketa hotsak barreiatu ziren hirian eta zeruratzen ziren ke arrastoak ere agerikoak ziren. Serbiarrek, bategite krudela, 1941eko martxoan Hitlerren bonbaketak dituzte gogoan zenbait ekitaldiren bidez egunotan. Gertakizun historikoen oroimena dakarren propaganda agerikoa da. (Mendebaldeko komunikabideen hizkuntz erabilera agerikoa da «propaganda» berbarekin. Milosevicek propaganda erabiliko du, zalantza barik, horrelako egoera baten ohikoa den legez, baina bitxia da agintari serbiarrek `propaganda' erabiltzen duten bitartean mendebaldeko komunikabideek Balkanetako gerrari buruz «informatu» egiten dute. Golkoko gerran ohikoa izan zen Mendebaldeko komunikabideetan, «beste aldekoaren propaganda eta gure informazioa»).
Otsailak 6. Rambouillet.
Mehatxu egitea beharrezkoa izan da berba egiteko, baina azkenean gatazkaren partehartzaile guztiak daude Rambouilleteko gazteluko konferentzian: serbiarrak, kosovar-albaniarrak, bitartekariak, amerikarrak, errusiarrak... guztiak frantsez eta ingelesen zuzendaritzapean. Bosniako gerrari Daytonen (EEBB) eman zitzaion amaiera, oraingoan ordea, Frantzian: oraingoan Europaren ordua da. Frantziar eta ingelesek bi proposamen nagusi egin zituzten, bata politikoa (`Autonomia zabala' Kosovorentzat) eta bestea militarra (bake prozesua bermatuko duten NATOko 30.000 soldadu barreiatzea).
Otsailak 11, Belgrad.
Milosevicek mundura zabaldu nahi zuen Kosovon albaniar jatorrikoak ez direla % 90, esaten den gisa, % 60 baizik eta gainerakoak beste gutxiengo batzuetako etniak direla. Oreka demografiko berri hori, geroago indarrez inposatuko du Milosevicek. Negoziazioetan serbiarrek `autonomia zabala'rena onartzen dute baina NATOko militarrik Kosovon ez. Kosovarrek erreferendum bat nahi zuten baina ez zuten erdietsi; hala ere, akordioa onartzea besterik ez zuten, jakin bazekitelako bestela ez zela NATOren bonbaketarik egongo. Guztiak etxera abiatu ziren, martxoaren 15ean berriz Parisen elkartzeko konpromisoarekin. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariatu Nagusiak (UNHCR) martxoaren 1 eta 2an 3.000 kosovar-albaniar Macedoniako mugara iritsi zirela jakinarazi zuen. Serbiarrek eragindako lehenbiziko jende mugimendu garrantzitsuetakoa zen. Alarma gorria pizteko ordua zen baina NATOko agintariek ez zuten ondoriorik atera. Serviarrek, halaber, Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundearen (OSCE) soegile guztiei Kosovotik ateratzeko agindua eman zieten.
Martxoak 15, Paris.
Kosovarrek plana onartzen dutela iragartzen dute, Milan Milutinovic Serbiako lehendakariak plana beraientzat onartezina dela dio: «Ezin gaituzte bonben mehatxupean plana onartzera behartu».
Martxoak 18.
Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniako atzerri eta defentsa ministroak bildu ziren. Bileraren ondorioa gerra zen eta biharamunean negoziazioen apurketa iragarri zuten frantses eta ingelesek.
Martxoak 23.
Javier Solana NATOko idazkari nagusiak erasoen bideak argi berdea zuela azaldu zuen prentsaurrean. Aurretik Bill Clintonek erasorako Kongresuaren baimena lortu zuen. Zera aipatu zion kongresista batek: «Zurekin nago, Lehendakari jauna, baina nire hautesle gehienek ez dakite Kosovo mapan non dagoen ere».
Martxoak 24.
Solanak argi berdea piztu zuenetik dena prest zegoen erasorako baina eguraldi txarrak erasoa 24 ordu atzerarazi zuen, hegazkinendako gaua ziurragoa da eta hori kontuan hartzen da NATOren «zero hildako» gerra honetan.
Baina NATOk pentsatu ez zuena gertatu zen. Erasoen aurrean, serbiarrek kosovar-albaniarren garbiketa etnikoari ekin zioten, aldi berean ehundaka mila biztanle Kosovotik egotziz, batez ere emakumezkoak, umeak eta zaharrak. NATOren baitan zirrara sortzen duen irtenbidea gero eta garbiago dago: lurreko partehartzea ezinbestekoa da.
Aipatutako ondorio hori da Backmman «Nouvel Observateur»eko kazetariak ateratzen duen ondorioa kronologia honen laburpenaren amaieran. Bitartean, gerra jokoak aurrera darrai eraso, errefuxiatu eta hildakoen artean. NATOk bonbaketekin jarraitzen du eta lur erasoari ekin aurretik ondo baino hobeto pentsatu beharko du ondorioetan. Edozelan ere, Iraken egin zen legez, erabaki hori hartu aurretik lehenbizi indar serbiarrak birrintzen saiatuko da.
Ez da samurra iragarpenik egitea baina NATOko soldaduak ez dira edonola sartuko Jugoslaviako lurretan. Dena den, Slobodan Milosevicek amore eman ezik, NATOk bide horri heldu beharko dio. Mila arrazonamendu egin daiteke eraso honen inguruan baina EEBBen logikak erabateko indarra du NATOn eta gerra honetan; besteak beste bere erabateko nagusitasuna erakustera sartu denak ez du amore emango Milosevic menderatu arte edo Rambouilleteko akordioak indarrean jarri arte. Ikusi besterik ez Iraken zer gertatu den eta zer gertatzen ari den Golkoko Gerra izan zenetik ia hamar urtera. Horrez gain, NATOren lehenbiziko partehartzea ere ezin da garaipen argitzat hartuko ez den zerbaitetan bukatu


Azkenak
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude