ETXEBIDE, ETXEBIZITZA ZERBITZU AITZINDARIA


2017ko azaroaren 28an
Zerbitzu mota honetan Etxebide Europa mailan aitzindaria izan baldin bada, ordurarte hiritarrek erakunde ezberdinetan egin beharreko paperlan asko arintzea lortu duelako izan da, beti ere baliabide tekniko zein kudeaketa eraginkorrei esker. Adibide esanguratsu moduan: Etxebidek zuzenean eskatzen dio dagokion Foru Ogasun, Udal eta Jabetza-erregistroari hiritarrari lortzeko zail egiten zaion informazioa. Administrazio-bideratze txiki baina neketsu gehienak saihesten ditu hiritarrak horrela. Urtebete eskasean jaso diren 100.000 telefono deiak zerbitzu honek sortarazi duen interesaren erakusgarri dira.
Zer da baina Etxebide? Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak EAEko hiritarron zerbitzura jarritako etxebizitzari buruzko komunikazio bide berria da Etxebide. Bertako telefono zenbakia 902 42 44 44 da eta zenbaki horren bidez, interesatu guztiek etxebizitzaren gaiaren gaineko aholku eta laguntza lor dezakete.


Zein zerbitzu eskaintzen ditu Etxebidek?

Alde batetik, Etxebizitza Sailak sustatzen dituen pisu guztietarako zuzeneko atzipena, hau da, bai salgai baita alokatzeko daudenak ere. Bestetik, Etxebizitza Sailak eskaintzen dituen dirulaguntzen tramitazioa egiten da, etxebizitzen erosketa, alokatzea eta konponketa erraztu ahal izateko.
Etxebidek oso lankidetza sare handia du, kasu bakoitzak beharrezkoa duen aholkularitza eta norbanako laguntza ahalbidetzeko. Interesatuak etxean jaso ahal izango ditu informazio eta formulario guztiak. Pertsona bakoitzak aholkuak eta laguntza emango dizkion pertsona hautatzen du, dagokion Lurralde Ordezkaritzan edo banketxe laguntzaileren batean hitzordua eskatuz. Dokumentazioa non aurkeztu ere norberak erabakitzen du (ordezkaritzaren batean edo Etxebizitza Sailak dauzkan edozein 200 arreta puntutan).
Pertsona batek, etxebizitza eskatzaile gisa, alta hartzen duen momentutik, halaxe izaten jarraituko du harik eta etxebizitza bat lortu edota baja borondatez hartu arte. Bere eskaria indarrean dagoen bitartean, etxebizitza esleipen guztietan hartuko du parte automatikoki, esleipen horietako baldintzak betez gero, jakina.
Sailak bere promozioei buruzko eta intereseko edozein berritasuni buruzko informazio zehatza bidaliko dizu etxera. Era berean, etengabeko aholkularitza hartzen arituko da interesatua prozesuaren urrats bakoitzean.
Norbaitek laguntza-eskaria bideratuz gero, informazio eta aholku zehatz guztiez gain, egindako eskariaren egoeraren berri jakin ahal izango du Etxebideren bitartez


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude