EAE-K KUTXA BAT IZANGO DU

  • egoera politikoa aintzakotzat hartuz gero, bi euskal kutxaren sorrerarantz goazela esan daiteke. Nafarroakoa eta EAEkoa, azken hau BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren bategitetik sortutakoa.

2021eko uztailaren 19an
Finantza sektoreko bategite oldea Hego Euskal Herriko aurrezki kutxetara ere iritsi da: EAEko hirurek, hau da, BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak, eta Nafarroako biek, hots, Nafarroako Aurrezki Kutxak (NAK) eta Iruñeko Udal Aurrezki Kutxak (IUAK) bat egingo baitute. Gaur egungo egoera politikoa kontuan hartuta, alde batetik EAEko hiru kutxek bat egingo dute, eta Nafarroako biek bestetik. Duela urte batzuk hasi ziren bategitearen beharraz hitz egiten, baina oraino ez da horretarako borondate politikorik izan.
Jakina da aurrezki kutxa sistema, udalak eta foru aldundiak kontrolatzen dituzten alderdi politikoek baldintzatzen dutela. Eta sistema horretan ez da ezertxo ere mugitzen alderdi politikoek aldez aurretik onetsi ezean. Orain, ordea, bada borondate politikorik, eta bada aurrezki kutxen egiturak mugiarazten hasteko garaia. Kasu honetan arazoak erakunde bakoitzeko zuzendaritzan izango dira, bertan baino ez baita plantila murrizketarik burutuko. Kutxa bakoitzeko plantila ez da ia gutxiarazi behar izango, bataren eta besteen bulegoen arteko gainezarpenik ez baitago.


Udal hauteskundeen aurretik prestatu

EAEko kutxen kasuan Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Zenarruzabeitia izan zen bere kargua hartu ondoren «

Gobernuaren konpromisoa kutxek bat egin ahal izateko baldintzak sortzea
» dela jakinarazi zuena. Zenarruzabeitiaren esanetan, «

kutxen bategite prozesuari ekiteko gobernukideen nahia badago. EAJ eta EAren erabaki politikoa da. Aldez aurretiko gogoeta dago alderdi biotan. Azterketa, analisi eta negoziazio prozesu bati hasiera ematen ari gara, baina bertan ez dute Gobernuko alderdiek eta hiru kutxek soilik parte hartuko, beste alderdi politiko eta gizarte eragileak ere bertan izango dira
».
Zein epe izango ditu prozesu horrek? Ez da erraza hori orain zehaztea. Lehendakariordeak berak jakinarazi zuen garrantzi handiko erabakiak direla, «

askotan alderdi edo erakundeen borondate edo erabakiekin zerikusirik ez dutelako. Prozesuaren lastertasuna baldintza dezaketen arazo tekniko eta pertsonalez ari gara
».
Eskuartean ditugun datuek diote ekaineko udal hauteskundeen aurretik onartu ahal izango dela Eusko Legebiltzarrean euskal kutxen gaineko legea. Lege horretan hiru kutxekin batera bategitea teknikoki koordinatuko lukeen egitura baten eraketa aurreikusten da.
Benetako konbergentzia, erakundeen bategitea eta langileen eta negozio esparruen behin-betiko berrantolaketa luzeagoa eta zailagoa izango da, eta litekeena da urte amaiera arte ez gauzatzea. Batzuen ustez datorren urtean emango da benetako bategite osoa.
Goiz da oraindik bategitearen emaitzatik sortuko den kutxa berriak zein izen izango duen jakiteko. Batzuek, ordea, esan dute jada izena «Euskadiko Aurrezki Kutxa» izango dela. Bada bategitea oraindik egin ez izana BBK-ko lehendakari Jose Inazio Berroetaren zalantzei leporatzen dienik ere; EAJ-k bategitearen onurez konbentzitu omen du Berroeta, eta egoitza nagusia Bilbon kokatuko dela ziurtatu omen dio. Berroeta bera izan da aitzitik, lehengo astean bertan, bategitearen alde azaldu dena

Kutxa berria finantza talde boteretsua izango da
BBK, Kutxa eta Vital Kutxak bat egin ostean sortuko den aurrezki kutxa berria finantza talde boteretsua izango da Espainia mailan, eta Madrilen, Bartzelonan eta EAE inguruko probintzietan (Nafarroan salbu) konkurritzeko eta zabaltzeko aukera izango du. Espainiako hirugarren aurrezki kutxa izango da, La Caixa eta Caja Madriden ondoren, eta zazpigarren finantza erakundea, BSCH, BBC, La Caixa, Argentaria, Caja Madrid eta Banco Popularren atzetik.
Kutxa berriak 3,5 bilioi pezetako bezero baliabideak izango lituzke, 1,6 bilioi pezetako kreditu-inbertsioa eta 50.000 milioitik gora pezetako irabaziak. 534 sukurtsaleko bulego sarea lortuko luke, eta guztira 4.407 beharginez osatutako plantila.
Era berean, kutxa berriak industri esparruan izango duen garrantzia ere azpimarratzeko modukoa da, gaur egungo hiru kutxok etorkizun eta errentagarritasun handieneko industrietan partaidetza garrantzitsuak baitituzte

Hasiak dira kutxa berriaren egoitzagatik lehian
EAEko kutxa berria sortzeko oraindik ere pauso asko eman behar diren arren, alderdi eta eskualde interesak agerian geratu dira egoitza nagusia non kokatuko den erabakitzerakoan. Bizkaiko aldun nagusia, Josu Bergara, izan zen bategite prozesua aurten ematearen alde lehen adierazpenak egin zituena, nahiz eta ekaineko hauteskundeen aurretik ezinezkoa izango dela argitu.
«

Ekaina igaro ondoren –
gaineratu zuen

– beharrezko negoziazio politikoa bultzatu beharko litzateke, EAEko hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusien eraketa politikoa erabat ezberdina izan baitaiteke, hala nola sortu zirenetik bertatik kutxekin zerikusia izan duten hiru hiriburuetako udaletakoa
». Bergararen ustez, kutxa berriaren egoitzak Bilbon egon beharko luke, Kutxa eta Vital kutxaren aurrean BBK-k duen pisuagatik.
Gipuzkoako Foru Aldunditik berehala iritsi zitzaion erantzuna. Guillermo Etxenikek, ekonomia aldun sozialistak, bere erabateko ezadostasuna agertu zuen, eta egoitza nagusia Bilbon ezin dela inola ere kokatu adierazi zuen. Donostiaz gain, Etxenikek hiru hiriburuen arteko erdigune moduko bat proposatu zuen, Deba Bailara esaterako. Bere ustez, «

Euskadirako lurralde-berrorekatze politika egokia litzateke erakunde berriaren egoitza nagusia Bizkaia eta Gipuzkoa tartean den Deba Bailaran kokatzea, non Ermua, Eibar eta Arrasate diren herri garrantzitsuenak, Bilbo eta Donostia autobidez ordu erdira geratuko liratekeelarik
».
Txosten hau amaitzerakoan, ez da hiru aurrezki kutxetako lehendakarien adierazpenik izan gai honen inguruan. Seguruenik, azken erabakiak osagarri politikoa izango du, irudi ona eta eraginkortasuna kontuan hartzeaz gain


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Adur Larrea
#2
Urko Apaolaza Avila
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Begi bistan
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude