BARNE-BATEGITETIK MUGAZ GAINDIKO KONTZENTRAZIORA

  • sortarazi du. 1998a historikoa izan bazen ere, 1999ak bategite berri askorekin ekin zion. Horiek ez dira gainera azkenak izango, prozesua geldiezina izango dela aurreikusten baita.

2021eko uztailaren 20an
Urte berriak Espainiako lehen megabanketxea sortzea ekarri du: BSCH. Ia aldi berean, Frantzian, Societé Générale (SG) eta Paribas banketxeen bategitea iragarri zen. SG Paribas erakunde berria Europako hirugarren bankurik handiena da, eta aktiboz munduko laugarrena. Banku berri honen aktiboak 4,5 bilioi liberakoak dira (679.000 milioi euro). Gertakari hauek biek banketxe bategitearen gaia mahaigaineratu dute, bere lehiakideei gauza bera egiteko bidea irekiz.
Gaur egungo bategiteak Estatu bereko banketxeen artekoak badira ere, akzio trukeak eta atzerriko banketxeekiko aliantzak kontzentrazio transnazionala ari dira prestatzen. Testuinguru horretan, ez da harritzekoa Barclays banketxeko exekutibo goren Martin Taylorrek Ameriketako hiru bategite erraldoiren berri izatean, bere kide europarrei esandakoa: «

elkarlanean jardun ala desagertu
».


Prozesu geldiezina

BBV izan da azken hilabeteotan banketxe sisteman bategite prozesu handia iragarri duena. Hori dela-eta, BS eta BCHren bategitearen ostean, beraiek ere horrelako zerbait egitekotan dira, nahiz eta agian ez duten Botin eta Amusategik bezala jokatuko.
BBV-ko kontseilariorde Pedro Luis Uriartek dioenez, euroa agertzeak eta Estatu arteko mugak desagertzeak barne merkatua hamaika bider handitzea esan nahi du. «

Horren ondorioa, handi ginenok txiki sentituko garenez, kontzentrazioen areagotzea izango da. Bategite, erosketa eta aliantzen ildotik europar finantza sistemaren berregituraketa osoa gertatuko da
».
Espainiako Banketxe Pribatuen Elkarteko lehendakari Jose Luis Leal ere iritzi berekoa da; bere ustetan, datozen urteetan lauzpabost finantza talde handi baino ez dira egongo Europan. Hortik Estatu bereko banketxe eta finantza erakundeen bategitearekin hasi dena kontzentrazio transnazionalean amaituko delako aurreikuspena.
Europako bategite prozesua, analisten hitzetan, Estatu Batuetan duela bost urtetik hona ematen ari denaren antzekoa izango da, baina eragile desberdina izango du. Izan ere, EEBBetan 1994an Estatu desberdinen arteko zabalkundea debekatzen zuen legea baliogabetzea izan zen arrazoia. Europan berriz, Europako Moneta Batasuna.
EEBBetan bategite eragiketa gehienak adiskidantzazkoak izan dira, negoziatuak. Zati txiki bat baino ez da erosketa bidez egin. Aurreikusteko modukoa da Europan gauzak antzekoak izatea. BS eta BCHren bategiteak eta Frantzian sortu berri den SH Paribas banketxeak tesi hori egiaztatzen dute, ez baitago gaur egun horrelako erosketak egiteko adina kapitalik.
Estatu Batuekiko desberdintasuna kontzentraziorako plantila murrizketak dakarren gastuari aurre egin behar izatea da. Izan ere, Europan askoz ere zailagoa eta garestiagoa da langile bat kaleratzea. Hori litzateke, analista batzuen esanetan, Europan banketxe kontzentrazioa astiroago joatearen arrazoietako bat. Baina prozesua geldiezina da jada.
Euskal Herrian prozesu hori duela hamar urte abiatu zen, orduko Banco Bilbao eta Banco Vizcayak BBV sortu zutenean. Aurrezki kutxen kasuan berriz, Euskal Herrian ere izan ziren duela urte batzuk kontzentrazio eragiketak, EAEko lurralde bakoitzeko bi kutxek bat egin zutenean, Bizkaian BBK, Gipuzkoan Kutxa eta Araban Vital kutxa eratuz. Nafarroako bi aurrezki kutxak, NAK eta IUAK, prozesu horretatik at geratu ziren, baina orain lehen pausoak ematen hasi dira.
Ez dirudi, ordea, kontzentrazio prozesua herrialde edo Estatu bakoitzeko muga barruan geratzera doanik. Beraien artean jada bat egin duten banketxeak kontzentrazio transnazionalerantz eramango dituzten aliantza berrien bila ibiliko dira. Litekeena da hori lortuko duen lehen banketxea BBV izatea

BSCH-ren sorrerak BBV bigarren postura darama
Banco Santander Central Hispano banketxe berriak lehen postua eskuratu du Hego Amerikako banketxeen artean, orain arte lehen postu horretan zen BBV bigarren mailara eramanez. BSCH eta BBV dira orain Hego Amerikan atzerriko banketxerik garrantzitsuenak, partaidetza eta kreditu kontrolari begira Citibank eta Boston Bank estatubatuarrak, eta ABN-Amro holandarra atzean utziz.
BCH eta Santanderrek Hegoamerikan dituzten aktiboak 7,5 bilioi pezetakoak dira, eta BBV-renak 10 bilioira iristen dira ia. Nolanahi ere, bertako finantza erakundeen partaidetzari begira, 620.000 milioi pezetara iristen da BSCH berria, BBV-ren inbertsioak 577.000 milioi pezetakoak direlarik.
Banco Santander Central Hispanok erakunde filialen 1.755 bulego eta banketxe elkartekideen beste 2.500 izango ditu. Guztira 50.000tik gora langile izango ditu Txile, Argentina, Uruguai, Paraguai, Brasil, Venezuela, Kolonbia, Peru, Bolibia, Mexiko eta Puerto Ricon banatuak

Megabanketxe berria industri potentzia ere bada
Banco Santander Central Hispano (BSCH) megabanketxe berriak 39 bilioi pezetako aktiboak ditu, 6.400 bulego Espainian eta beste 2.000 Espainiatik kanpo, eta guztira 106.000 langile. Beraz, aktibo bolumenaz Europako hamargarren banketxea da, eta Hego Amerikako lehen finantza taldea.
Banketxe berri honen ezaugarrietatik agian ez da behar adina azpimarratu bere baitan duen industri ahalmena. BSCH Espainiako industri talde handienen artean kokatu behar da, energia, telekomunikazio eta eraikuntza sektoreetan duelarik partaidetza nabarmenena. BSCH berriak kontrolatzen dituen edo hein batean bereak diren enpresen artean honako hauek ditugu: Cepsa (% 8,15), Endesa (% 2,9), Unión Fenosa (% 9,9), Dragados (% 18,9), FCC (% 2,9), Vallehermoso (% 26), Airtel, Campofrío (% 3), Aceites y Proteínas (% 22,3), Acería Compacta de Bizkaia (% 22,3), Técnicas Reunidas (% 37), Zeltia (% 12) eta Aguas de Valencia (% 16,3). Horiek lirateke BCHren industri partaidetza nagusiak. Banco Santanderrek, bere aldetik, honako industri partaidetzak ditu bere esku: Telefónica (% 3), Cableeuropa (% 26,9), Túnel de Soller (% 14,4), Estacionamientos Subterráneos (% 12,1), Industrias Químicas Textiles (% 48,7), Unión Resinera Española (% 18,2), Superdiplo (% 25) eta abar.
Aktibo hauetako gehienak (332.000 milioi pezetatan zenbatuak, 1.995 milioi euro) BCHkoak dira, zeinak 248.653 milioi pezetako industri partaidetzak zituen 1997 amaieran.
Bategite honen ostean aintzakotzat hartzeko beste kontu bat banketxe hauek biek, bat eginda, Espainiako komunikazio alorrean izango duten garrantzia da. Bigarren komunikazio taldea da orain BSCH Espainian, Airtel, Antena 3, UNI2, Retevisión eta Telefónican baititu partaidetzak. Bategitearekin, Antena 3eko lehen akzioduna izango da, eta Banco Santanderrek Telefónica eta UNI2n zituen partaidetzak BCH-k Retevisión eta Airtelen zituenei batzen zaizkie


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude