Aratz, munduko mendirik altuena

Araia, Aparrenako hiriburua, Altzaniako mendien magalean zabaltzen da, arront gorki populatua. Bertatik hiru Donejaue-bidetik bat iragiten zen, Sandratiko galtzara jarraitu ondoren, aste honetan proposatzen dizuegun mendi irteeran zeharkatuko dugun ibilbide bera eginez nonbait. Erdi Aroko erromesek biziki txarki pasatu omen zuten Aratz mendi garbalaren zeharkaldian eta ospe txar hura garaiko idatzietan jaso zen "munduko mendirik altuena" bezala aipatu baitzuten.
Mende batzuk lehenago, erromatarrek bazter hauetan bizi zireneko zantzuak utzi zituzten, gaur egun Araiako elizako hormetan atxikirik agertzen diren erromatar hilarriak hain zuzen. Oharra: Elizaren atzean dagoen okindegian mendizale despistatuek ogia erosi ahalko dute goizean goiz.
Kale nagusia jarraituz, herritik aterako gara eta Zalduondorako bidea ezkerrean utzi ondoren, Ajuria lantegi hondaturaino eramango gaituen bidea hartuko dugu. Ajuriako lantegian metal industria lantzen zen eta haren pabilioien aurriak hondamen-itxuraz agertzen badira ere, Araian industria arloaren garrantzia erakusten dute.
Errepidearen bihurgune batean, kartel eta seinaleen ondoan, ibilgailua utz dezakegu. Ibilbideari ekinez, baserri baten albotik pasatuko gara. Amini bat aurrerago ur-andelako hodi zabalak iragan ondoren, Ziraunzako iturbururako bidea jarraitzeko erreka aldera jaitsiko gara. Ziraunza errekak, Araia pasa eta Amezaga ibaiarekin elkartu ondoren, Ilarduia herrixkaren aldean Arakil ibaia osatzen du.
Orain gauden inguru hauetan erromatarren hilarriak kausitu ziren hain zuzen, erreka eta uraren gurtza adieraziko balute bezala.
Zubia iragan eta erreka denbora guztian menperatuz Ziraunzako iturburura hurbilduz joango gara. Egurrez atondutako bidea jarraituko dugu,

nacedero
dioen seinalearen norabidea hartuz. Iturburura hurrantzen ari garela nabarituko dugu uraren zalaparta entzutean; iturburuaren aurretik doan urjauzia da. Momentu batean erreka kararrizko pareta eskergan desagertuko da... edo hobeto esanda, pareta itzeletik sortuko da iturria, metro eskas barru erreka ederra bilakatuko dena.
Iturburutik, harrizko horma eskuineko bidezidorretik saihestuko dugu. Bideak basoan barna eramango gaitu, zenbait pista gurutzatuz, beti igoz, galtzara antzeko bidearekin topo egin arte. Honek Allarteko lepora hurbilduko gaitu eta bertatik, Aratz alderako igoera bortitza hasiko dugu, Imeleku ezkerretik zeharkatuz hasieran eta Aratzeko patarrari ekinez jarraian.
Aratzek, bere izenari ohore eginez, ikusmira garbia eskaintzen digu Lautada, Urbasa edo Gipuzkoa aldera, Aizkorri anaia bezala begiratzen duela, Sandratiko kobazuloak soilik banandurik.
Jaitsiera hasiko dugu Aratz-Zelai aldera, Sandratiko bidea hasieran jarraituz baina berehala hura eskuinean utziz, Azkosaroi alderakoa hartzeko.
Azkosaroiko zelaiaren bazterrean bertako borda eta eskorta eskerga begiztatuko ditugu. Azkosaroiko bordak aterpea eskainiko digu basakak mendian harrapatuz gero, alde bat irekita baitauka bertan sua egiteko parada eskainiz ere.
Azkosaroitik aurrerako bidea, Aratz mendebaldeko isurialdea pagoen artean zeharkatzen duen txango lasai bezain erraza bilakatuko da. Leunki jaisten, Iparriturrian zintzurra freskatu ondoren, Morutegiko gaztelu aldera hurranduko gara. Haitzaren gainean upaturik eta labarrari desafio eginez, bertigoa sentiarazten digu. Kondairek diotenez, mairuek eraiki omen zuten; hortik datorkio Morutegi izena. Baina seguruena da Nafarroako erregeren batek altxatu bide zuela erresumako mugak zaintzeko.
Morutegitik, San Migel haitza inguratuz eta "bagoneten aldapatik" jaitsi ondoren, hasierako puntura iritsiko gara.
Etxerako bidean, Araia zeharkatzean, burua gibelera itzuliz Aratz mendiari agurra egingo diogu, agian "munduko mendirik altuenean" izandu garela pentsatzen dugun bitartean

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude