METROAREN LINEA BERRIA 2006. URTERAKO

  • Iaz, 49 milioi bidaiari inguru izan zituen. Bigarren lineak San Inazio eta Sestaolotuko ditu eta 2006. urtean bukaturik egongo da.

2017ko azaroaren 28an
Bilboko metroak 1995eko azaroaren 11n egin zituen lehen metroak. Martxan jarri zenean, hirialdean egunean 1.150.000 bidaia egiten zen, horietako 500.000 baino ez herri garraioetan eta errepideak gainezka zeuden. Trafikoa eta herri garraioaren kalitatea hobetze aldera metroa abiarazi zuten.
Egun lehen linea martxan dago, Plentzia eta Bolueta lotzen dituena. Linea honetan dauden 27 geltokietatik 24 tren igarotzen dira bost minuturo.
Iaz, 49.102.360 lagunek erabili zuten lurrazpiko trena, aurreko urtean baino 7'3 milioi erabiltzaile gehiagok. Igoera nabarmen hori 1997ko azken seihilabetean zabaldu ziren Kasko Zaharra eta Boluetako geltokiei esker gertatu da.
1999ko berritasunik deigarriena larunbat gauetan jarri duten metro zerbitzua izan da. Urtarrilaren 23tik aurrera gaueko hamaiketatik goizaldeko ordu biak arte metroa dago ordu erditik ordu erdira eta ordu horretatik goizaldeko seiak arte, ordutik ordura.


Autofinantziazio maila oso altua lortu du

Gaueko zerbitzu honek arrakasta handia izan du. Lehenengo bederatzi asteetan 161.000 lagunek erabili zuten zerbitzu hau. Iragan urtean, bidaiari gehien izan zituen eguna, maiatzaren 15a izan zen: 234.413 pertsonak erabili zuen metroa egun hartan. Marka hau oraindik ez da gainditu.
Bilboko lurrazpiko trenaren lehenengo lineak 100.000 milioi pezetako kostua izan du. Metro Bilbaok bere baliabideekin finantzatu zuen iazko aurrekontu osoaren % 91,6 eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 300 milioi pezeta jarri behar izan zituzten, 1997ko diru kopuruaren erdia. Metroak 3.949 milioi pezeta eskuratu zituen iaz diru sarreren bitartez, aurreikusitakoa baino 424 milioi gehiago. Gastuei dagokienez, 4.248 milioi pezetako gastuak izan zituen, aurreikusitakoa baino 273 milioi gutxiago.


Bigarren lineako lanak 2006. urtean martxan

Metroak etorkizunean kilometro gehiago izango ditu zeharkatzeko. San Inazio eta Santurtzi lotuko dituen bigarren lineako obrak abian daude. Linea honek ibaiaren ezkerraldea zeharkatuko du Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzin hamar geltoki izango dituelarik.
Bi fasetan burutuko dute bigarren linea. Lehendabizikoan, San Inaziotik Urbinagarako (Sestaorako) sei kilometroko tramoa egingo da. Metroaren lanak kudeatzen dituen Bizkaiko Garraio Partzuergoko teknikoen hitzetan, linea berria 2001. urtean bukatuta egongo da. Metroa Sestaora heltzeko bi urta falta dira oraindik ere, baina aurtengo lanen artean Santa Teresako tunelaren zulatzea eta Barakaldoko Ansioko geltokiaren eraikuntza dira aipagarrienak.
Bigarren faseak ostera, Urbinaga eta Santurtzi lotuko ditu eta bost kilometro inguruko luzera izango du. Zati honek lau geltoki izango ditu eta 2006. urtean martxan egotea espero dute Garraio Partzuergoko arduradunek.
Bigarren linea honetatik hamar tren unitatek garraiatuko dituzte bidaiariak. Unitate berriak Beasaingo CAF enpresak egingo ditu eta bakoitzean 712 bidaiari sartzen dira. Tren unitate bakoitzak 1.000 milioi pezetako kostua izango du.
Bigarren lineak guztira, 38 milioi pezetako kostua aurreikusita dauka. Kostu osoa Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartu dute beregain erdibana


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude