HITZFLAZIOA


2021eko uztailaren 19an
ARGIArako noizpehinka idazten ditudan artikulutxo hauekin arazo larria daukat:

hitzflazioa
. Nagorek gogorazten dit aldian behin: «

Piter, berriro zure artikuluaren txanda da
». Eta nik beti berdintsu galdetzen diot: «

Zenbateko neurria behar du?
». «

3000 karakter inguru
» (

Karakter
zeinu edo hutsune bakoitzari esaten diote). Baina ez dut inoiz asmatzen. Denetan artikulu luzeak ateratzen zaizkit. ARGIAko lagunen borondate onak barkatzen dit eta batzuetan laburtu egiten dituzte, besteetan oso letra txikiz argitara ematen, edo bi ataletan, bi astetan azaltzen,... Amorrazioa ematen dit, ordea. Beti izan naizelako hitzflazioaren kontrakoa.

HITZFLAZIOA
da, jakingo duzuenez, akats estilistiko nabarmen eta itsusia. Orean legamia gehiegi jartzearen parekoa. Bi maila izaten ditu. Arinena: bi esalditan ondo esan daitekeena, zazpitan ez guztiz zehatz esatea. Larriena: hamaika esaldi luze erabiliz ezer interesgarririk ez komunikatzea.
Hizkuntza eta Literatura irakasle nenbilenean, ikasleak etortzen zitzaizkidan: «

Baina nola da posible? Lau orrialde idatzi dizkizut eta zuk `nahikoa' besterik ez kalifikatu?
» Erantzun berbera izaten nuen beti: «

Eskerrak ez duzun gehiago idatzi»
. Antzekoa gertatu izan zait ekitaldi askoren antolakuntzan suertatu naizenean eta hizlarien partehartzeak gobernatu behar nituenean: «

Hogei segunduz txukun hitz egiteko, gutxienez hogei minutuz pentsatu behar. Hogei minutuz trakets aritzeko, aldiz, nahikoa da hogei segunduz pentsatzea
».
Horixe izaten dut axioma horrelakoetan. Eta nik eratutako ekitaldietan parte hartu dutenek badakite zein punturaino izan naitekeen gogaikarri eta plasta ohar horiek gogorazten. Gehienek, kontseilua hainbestetan errepikatu ondoren, eginkizuna ondo bete duten arren, batzuk nonbait bestela pentsatu izan dute beren kolkorako: «

Hogei segunduko hizketa egiteko ez du ahalegin handirik merezi. Momentuan asmatuko dut
». Eta unea iritsi denean, ez dute ezer mamitsurik esaten asmatu, edo, okerrago, grazirik gabeko txanpa luzea hartu eta egundoko kalakaldiak bota dituzte. Unerik dramatikoena honela etortzen ohi da: behin eta berriz amaitzekotan daudela aipatu, baina errematea jartzen asmatu ez. Hizlaria eta entzuleak, denak aztoratuta geratzen dira.

GAUR
eguneko komunikabideen giroan, hitzflazioa eguneroko bidelaguna dugu. Zergatik? Batzuentzat, hainbeste garenez, hainbeste katramiletan sartuta, inguruan hainbesteko zarata dagoenez,

erredundantzia
handia behar da mezua jendearengana irits dadin. Besteentzat, baina, bestelako arrazoiak hartu behar dira kontuan hain hitzflazio handia ulertzeko. Esaterako, komunikabideen eguneroko lanean hainbeste orri edo denbora betebeharrak justifikatzen duela hitz mordo zozoa. Maltzurrenek diote, bide batez, jendea olga dadin ere baliagarria dela, droga leun baten antzekoa dela. Ke estaltzailearen gisan, benetako arazoak modu zuzenean behar den tokian hitz egiten diren bitartean, masak konformatzeko era egokia dela.
Arrazoi guzti horiek izan daitezke. Baina horiek bakarrik ez. Komunikazioaren zientzilariek aspalditxo aurkikunde hauxe egin zutelako: mezuaren azala eta mamia elkarrekin lotuta daude guztiz. Ez da batzuk xinple-xinple pentsa lezaketenez: apur bat luzeago baina mezu berbera adierazi du. Ez. Nola adierazten kontua, horixe komunikatzen. Hitzak puzten direnean, mezuak ere bai. Baina zerez? Puxikak haizez bezala, bestelako gasez ere bete daitezke. Batzuk sugarriak.

BERRIRO
ere hitzflazioan erori naiz. Nik baino askozaz ederrago eta egokiago idatzi du Juan Kruz Igerabidek «Herrenaren arrastoan» liburuan: «

Pentsatzen den guztia esateak ez du uzten esaten den guztia pentsatzen
». Ikasiko al dut noizbait!


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


Eguneraketa berriak daude