"MADRILEK JARRI DU BETI BAKEAREN PREZIOA"


2021eko uztailaren 27an
Baztan, Ipar eta Hego Euskal Herriaren txoko mitifikatua. Euskaldun amerikanoen eta kontrabandisten lekunea. Zuk ongi ezagutu duzu bazter hau guztia. Kontaiguzu, kontaiguzu...
Funtsean, kontrabandoa eta Ameriketarako emigrazioa bi irudikeria besterik ez ziren izan Baztanendako. Funtsean, gaurko ogia eta biharko gosea izan ziren, bailararen benetako garapen ekonomikoa ordezkatu zutelako. Dirua kanpotik ekarri eta bertan xahutu egiten zen. Etxeak handitu, edertu, baina ez zen bertze deusetan inbertitzen, ekonomia ez zen sendotu alegia. Benetako kontrabandoak 1958 arte iraun zuen, eta pentsa, diru pixko bat egin genuenok bertako arbolak landatzen genituen bitartean Diputazioak pinuan inbertitu zuen.

Elizondoko alkate-juratua edo auzo-alkatea izan zinen, ez alkate. Baztan 15 herri-auzoen udalerria da, Elizondo tarteko...
Elizondok ez du bere udal propiorik. Nafarroako bailaretan, Baztangoa exenplu izugarria da. 1924ean, Primo de Rivera diktadoarearen aldekoek boterea bailara mailan ezarri zuten, eta harrez geroztik herriak bailarako auzoak izatera pasa ziren, herriek ez dute izaera juridiko propiorik.

Zuk izaera horren kontra borrokatu izan duzu...
Elizondok bere udaletxea izatea gutxienekoa litzateke, baldin bailarako udaletxean borondate ona balego. Nik ez dakit zer duen udaleko aulkiak baina denei itsasten zaie ipurdian, denei eh! Elizondon, XIX. mendean, udalerri propioa zegoen, mediku zerbitzua, zergak biltzen ziren. Diktadore hark udal erreforma ezarri zuen ordea, eta halaxe gaude.

Hobe litzateke herri bakoitza independente izatea beraz. Baztandarrak kontent al dira horrela?
Tokian tokiko auzo-alkateak herri ardura hartu gabe aritzen direla iruditzen zait. Herri baikotzak bere nortasuna badu eta oraingo izaera juridikoa doilorra iruditzen zait. Badakizu? Baztandarrarri

zuku-zuku
deitzen zaio, barnerakoia, itxia, azken buruan berea egiten duena alegia. Hemengo botuak oraindik ere lehengo modura eskuratzen dira.

Urlia
ri ematen diot botua, eta berak konfiantza ematen dit arboletik lapurtzeko. Urliak hartara baso osoa lapurtu dezake. Berdin dio, urlia bai sandia izan, edota euskal nazionalista nahiz nabarrista. Hemen mendia erretzen da eta sekula ez da su-emailea harrapatzen, baina baztandarrok badakigu mendia erre duenak ardiak hartara eramaten dituela.

Udalerri demokratikoak osatu aurreko garaian aritu zinen udalbatzan, Aliantza Foral Navarrako Julio Iturralde alkate nagusia zelarik. Orduko jokamoldeak beti ere gogoan-edo?
Pentsa, orduan 25 urte goitikoek baino ez zuten botua ematen ahal Baztanen; areago, familia buruek baino ez. Franco hil ondoren ere Julio Iturraldek horrela segitu nahi zuen. Nik 21 urte zituzten guztiek botu eskubidea izan zezaten borrokatu nuen udal batzarrean. Elizondoko batzarrak onartu zuen, baina bailarako batzar nagusiak atzera bota zuen nire proposamena. Geroxeago, Konstituzioak 18 urte goitikoentzat botu eskubidea ezarri zuen. Pentsa, nirea ere erredikulua izan zen.

Baztandarren izaera aipatu duzu; Baztandarren Biltzarraren bitartez euskalduntasunari atxiki zaio baztandarra bederen...
Beharrik! Ana Maria Marin zinegotziaren ekimenez abiatu zen 1964an Baztandarren Biltzarra. Bere aita Baztango alkate errepublikarra izan zen; 36ean ihes egin zuena. 1975ean ordea, euskaltasunak aitzina egiten zuela, frankistek

Ez dok hamairu
ikusgarria debekatu nahi izan zuten. Ikurriñaren legalizazioarekin ere hamaika kontu bizi izan genituen, eta udaletxean altxatzea lortu bagenuen ere, geroago, Nafarroa erkidego autonomo gisa eratu zenean, ilegala izatera pasa zen. Izugarria da, ilegala izanik ere udaletxean onartu beharra daukate hala ere.

Baztanen nabarristek ikurriña onartzen dute beraz...
Nola edo hala. Gogoan dut, Fernando Aire Xalbador bertsolariaren omenaldia zela, zendu zen egun berean, hitzaldia eman zuela Julio Iturralde alkateak. Euskal Herriko harmarria aitzinean eta ikurriña sorta baten artean. Aurreko astean ordea, Goardia Zibilak egurra banatu zuen ezker-eskuin Elizondon ikurriña zabaltzeagatik.

Punto y Hora
aldizkarian salatu nuen nola jokatzen zuen alkateak muga alde batean eta bertzean.

aipatu duzu. Mirentxu Purroy zuzendaria atxilotua, Bergarako Alkateen mugimendua... Tartekoa izan zinen, ezta?
Elizondoko alkate-juratu berria nintzen, eta nire lehen eginkizuna Mirentxu Purroyren askatasuna eskatzea izan zen. Bergarako lehen batzarrera joan nintzen, eta erran nuen nik ezin nuela Baztango alkate bezala azaldu, Elizondoko alkate-juratua baino ez nintzela. Arrasateko Garai alkateak erran zidan lasai aritzeko, ni nintzela guztien artean demokratena, berauek

generalisinoak
–Francok hots– aukeratuak baiziren.

Nola gogoratzen duzu Bergarako Alkateen mugimendu historikoa?
Alkateen mugimendua Nafarroatik lehertu zuten –gaur egun Udalerrien ekimena hondatu nahi duten bezalaxe–. Jesus Aizpun eta Jaime Ignacio Del Burgok eragin zuten Madrilen udalerrietako alkateen batzarrak hartua zuen abiada zapuzteko. Oiartzun, Hernani, Elgoibar, Arrasate eta Bergarako alkateak Gutierrez Mellado jeneralarekin bildu ziren, eta hark hegoaldeko lau lurralde historikoak autonomi estatu bakarrean sartuko ziren esperantza eman zien. Migel Javier Urmenetari eskaini zion

super-gobernador
izatea. Urmenetak jarri zuen baldintza bakarra izan zen indar armatu zibilen kontrola berak izatea. Aizpun eta Del Burgo nabarristek posibilitate historiko hura zapuztu zuten ordea.

Harakina zara ofizioz, politikan ari izan zara afizioz, eta Nafarroaren historiaren hainbat aferez zazpi liburu idatzi dituzu. Euskal Herria ezin da ulertu Nafarroarik gabe. Eskuindarrek ordea bereari eutsi gogor...
Bai. Nafarroako eskuindarren argudioa da euskal lurraldeak ez direla historian barrena batuak izan. Betiko lelo maltzurra. Nire lanak alde batera utzita, hor dugu Olaizola eta Urzainkiren

La Navarra Marítima
liburu paregabea. Berean erakusten zaigunez, XII. eta XIII. mendetan euskal lurraldeak ez ziren zedarrituak. Nafarroa eta Bizkaia eta Gizpuzkoak, esaterako, nortasun eta izaera komun bat izan dituzte, monarkiaren gorabeheren arabera etenak izan badira ere, sozial, kultural eta zenbaitetan instituzionalki ere, historia batera egin dute.

Alduide, Corazón de Navarra da. Kinto Real deritzan eremuari buruzkoa da liburu hori. Zer izan zen Kinto Real deitu zena?
Alduide edo Aldude herria ez zen existitu XVIII. menderarte. Aldude bailara ere bada, eta Kinto Real bertan dago. Historian Erro, Baztan eta Baigorri bailarek baliatzen zuten artzantzarako, bertatik ere, egurra eta minerala ateratzen zen. Artzainen kabalek edo abereek bertan bazkatzen zuten auskalo noiztik. Nafar erresuma bi estatuok bananduz geroztik, espaniar koroaren justiziak bere lurraldetik kanpo geratu zinentzako «boskarren tributua» deritzana ezarri zuen, horretatik dator

Kinto Real
izena. Petxa edo tributu bat jarri zieten baigorriarrei. 1.440. urtean Erro eta Baztango bizilagunek estatuari auzi bat irabazi zioten. Petxa bakarrik ordaindu behar zuten egurra edo minerala ateratzeko. Abereen hazkunderako ez ordea.

ere idatzi duzu. Zer izan zen hori?
Trenbide hori ez zen eraikitzera heldu, baina trazatua izan zen. Paris eta Madril lotzeko bide laburrena zen. Joan den mendean proiektatua izan zen, baina espainol militarrek atzera bota zuten frantsesek Espania inbaditzeko erabiliko zutelakoan. Pentsa zer lelokeria, trenbide bat neutralizatzeko tunel bat lehertu besterik ez denean. Irakaspen izugarria atera daiteke beretik, Espanian egin ziren trenbide denak Nafarroatik eramandako egurrez egin baitziren. Hemen ez zen egin ordea. Lehendik ere Irati basoa ustiatu zuten, eta gero sos bat eman gabe bertako zura dohainik eraman zuten. Nafarroa bertze euskal lurraldeekikoan isolatzen saiatu izan dira betidanik Madriletik.

ere idatzi duzu. Foruak dira geratu zaizkigunak...
Gamazada azken funtsean gure historian errepikatzen den bertze une lazgarri bat da. 1512. urtean konkista jasan behar izan genuen. Beranduago, Karlistadak etorri ziren: 1839ko konstituzioa lehenik, geroago 1876koa. 1893an berriz Gamazada izenekoa. Guk euskaldunok bakea beti ordaindu dugu foruen bitartez. Alegia, gerrak bizi behar izan ditugu, eta haietan jasandako laidoak eta bidegabekeriak ordaintzeko moldea foruak izan dira. Gamazadaren ondotik, Nafarroako eskuduntzak estatuaren aurrekontuetatik pasatzera behartu gintuzten. Administrazio bakarra ezarri, eta ipar nafarrekin genituen azken loturak pikutara bidali zituzten. Madriletik diote beti bakeak ez duela preziorik. Zinismo handiagorik gero! Guk beti bakea ordaintzen dugularik!

Euskaria mugimenduaren partaidea izan zinen. Euskariatik lortu nahi zenutena gauzatzen ari da orain Lizarra-Garazi akordioaren bidez nolabait. Abertzaleok batera lortuko al dugu Euskal Herria batzea, burujabetasuna...?
Hau iraupeneko lasterketa bat da, asko kostatuko zaigu. Biolentzia egoera gaindututa ere, edozein gauza gertatu ere, Madril eta Parisek bakeari jartzen dioten prezioaren arabera dago guztia. Bakea estatu bion esku dago, gobernatzen ez duenak ez dauka ahalmenik bakea jartzeko. Bakea, funtsean, ez dago gutxiengoaren esku, gehiengoaren esku baizik, agintzen duenaren esku alegia

JOANA ALBRETEKOA
«Ni antimonarkikoa naiz»

ARTURO CAMPIONI
«Bere garaian ematen ziren posibilitateen gainean borrokatu zuen nafar haundia»

PIO BAROJA
«Bere buruarekin kontsekuente»

JULIO CARO BAROJA
«Bere osabaren antitesia eta kontrakoa»

MANUEL IRUJO
«Mugarik gabeko abertzalea»

JAIME IGNACIO DEL BURGO
«Nafarroako historiaren faltsutzailea»

MIGUEL SANZ
«Nafarrak basapiztiak bezala kalifikatzea posibilitatzen duen politikoa»

JUAN CRUZ ALLI
«Bere lekua duen politikoa»

PATXI ZABALETA
«Politikaz maitemindutako abokatu eta idazlea»

JOSE LUIS ELKORO
«Langile nekaezina»

Independentista independientea
Pello Esarte, baztandar peto-petoa da, abertzale bat. Lagun bati buruz idaztea zaila izaten da, eta kasu honetan ere ez da batere errexa niretzat. Gazte denboran, bide desberdinetatik eraman gintuen bakoitzaren biziak. Esarte jaunak bere bertze lau anaiak bezala Lekarotzen egin zituen ikasketak, eta nik berriz Irunen. Erran dezakegu, Pedro Maria Esartek bizi guztia Baztanen igaro duela. Duela hogeita zazpi urte elkar ezagutu genuen, eta ordutik arras lagunak egin gara. Lehengo egunetik gure iritzi eta helburuen antza handiaz ohartu ginen, bide berdintsua jarraitu behar genuela konturatu eta gaur egun arte honela jarraitzen dugu.
Politika munduan, abertzale «independiente» independendista bezala defini dezakegu. Beti dago prest bere laguntza emateko. Kultura mailan –bere bizitzako zutabe oso garrantzitsu eta interesgarria–, Esartek onura garrantzitsu asko ekarri dizkio Baztango bailarari (Baztandarren Biltzarra, Ikastola, Xorroxin Irratia). Hori bai, lan guzti hau, zentimorik ere kobratu gabe egin izan du, berak nahi zuelako eta ordainik espero gabe. Euskaraz ongi ikastea lortu ez badu ere, gure hizkuntza eder honen egoera Baztanen hobetzeko lan asko egin du.
Idazle bezala autodidakta izan arren, harriturik nago, zazpi liburu editatu baititu. Bere gai nagusia Nafarroako historia da, batez ere XVI. eta XVIII. mendeetan zehar. Batzuetan gehiegi dakiela iruditzen zait. Ikaragarrizko lana da hainbertze datu elkartu eta beren artean erlazionatzea. Azkenaldi honetan liburu bat baino gehiago irakurri ditudanean, Esarteren liburuetako

zitak
agertzen direla ohartu naiz. Hale ere, eta gehienetan gertatzen den bezala, ez Nafarroako gobernuak ezta Baztango udaletxeak ere ematen dio Esarteren lanari behar duen garrantzia. Berarengatik eta bere lanarengatik Nafarroaren benetako historia ezagutzen ari gara ordea


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude