KURRIKULUMA HEDATUZ


2021eko uztailaren 21ean
KURRIKULUMA HEDATUZ
«IKAS-estrategiak eta autonomia» izenpurupean eta UEU eta HABEk antolatuta, Glotodidaktika jardunaldiak burutu ziren iragan ostiralean, martxoak 26. Gasteizen eginiko egun beteko jardunak, 1999-2000 ikasturtean indarrean jarriko den Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluma hedatzea izan du xede. Helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduten irakasleei zuzendurik, izenburuak azaldu bezala, ikasleek ikas-prozesuan duten autonomia eta ikas-estrategiak aztertu ziren bertan.

BERTAKOAK ABIAN JADA
BERTAKOAK 1999 musika klasikoko zikloa abian da iragan astean Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan eskainitako kontzertuarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak publikoaren aurrean aurkezteko aukerarik izan ez duten artista gazteei bide irekitzen die ekimen honekin. Datorren kontzertua apirilaren 20an izango da eta hirugarren eta azken emanaldia, maiatzaren 18an.

DESOBEDIENTZIARAKO DEIA
EUSKAL Herrian Euskaraz taldeak kanpaina berri bati hasiera eman dio, taldeko ordezkariek joan den astean Bilbon eginiko agerraldian jakinarazi zutenez. Azken aldian Justizia Administrazioan euskararen aurkako errepresioa areagotzen ari dela-eta –bost abokatu euskalduni euren kontu korrontetik bi milioi pezeta kendu izana eta auziperatuta dauden EHEko hamahiru militanteei 250.000 pezetako (10.000 liberako) isuna jarri izana salatzen dute–, erantzun moduan desobedientzia zibila egitera dei egin du EHEk, informazioa banatzeaz gain. Herrietako epaitegietara hurbildu eta salaketak jartzeko eskatu dute, baita epaitegietatik jasotako erdarazko zitazioak bota eta itzultzailerik ez onartzeko ere.

«EUSKARAREN HOTSAK»
DEUSTUKO Unibertsitateak «Euskararen hotsak» CD-ROMa argitaratu du berriki. Lan honetan euskalki ezberdinen hotsak jaso eta entzungai ipini dituzte Ana Elejabeitia, Alexander Iribar eta Rosa Miren Pagola egileek. Gainera, grafiko, fitxa eta mapak bildu dituzte, euskalkien azterketa fonetikorako lagungarri gisa.

BOST TITULAZIO BERRI
1999-2000 ikasturtean, Gizarte Kontseiluko osoko bilkurak onarturik, bost aukera berri eskainiko ditu EHUk: Ingenieritza Kimikoa, Ingenieritza Elektronikoa, Filologia Alemana eta Ontzi Makinak eta Itsas Nabigazio diplomaturak. Dena den, aipaturiko bigarren titulazioa abian jartzeko, beharrezkoa da Espainiako Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana diseinatzea.

ARTE GUNEEN BILKETA
BIZKAIKO eta Gipuzkoako Aldundiek, arte guneen inguruko argitalpen bana kaleratu dute bateratsu. Tomas Uribetxebarria Bizkaiko kultur diputatuak, Bizkaiko 45 udal erakusketa aretoei buruzko informazioa eskaintzen duen katalogoa aurkeztu du berriki. Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldiz, museoen inguruko argitalpena jarri du kalean. «Gipuzkoako Museoen Gidaliburua»ren bertsio gaurkotua kaleratu du, herrialdeko 24 museoren berri emanez.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude