KONTZERTUAREN AURKA BERRIZ


2021eko uztailaren 21ean
KONTZERTUAREN AURKA BERRIZ
KONTZERTUAREN inguruan EAE eta Madrilgo gobernuaren auziak aurrera darrai eta erasoa gero eta gogorragoa izango bide da. Azken jardunean, Madrilgo Gobernuak Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko (PFEZ) zergaren artikulu bati (kanpoan bizi diren zergadunei dagokiona) elegitea jarri dio EAEko Auzitegi Nagusian. Horrez gain, Madrilek Arabako Foru Aldundiaren 1999ko aurrekontuen aurka egin du (Arabako PPk onartu egin zituen eta araudi fiskal berriaren gaian abstenitu egin zen). Datorren maiatzaren 4an, bestetik, Europako Justizia Auzitegi Nagusiak euskal kontzertuaz erabakiko du Luxenburgon. Ebazpena ez da bete beharrekoa baina garrantzi handia izango du euskal kontzertuari etorkizunerako.

LIZARRA-GARAZIKOAK KALERA
«Bakea eraikitzen. Euskal Herriak du hitza» lelopean, Lizarra-Garaziko indarrek mobilizaziora deitu dute euskal gizartea. Iragan ostiralean konzentrazioak egin ziren Euskal Herriko herrietan eta datorren 10erako manifestazioa deitu da Bilbon. Bi egun beranduago, apirilaren 12an, ordubeteko lanuztea –12etatik ordubatera– deitu da Euskal Herri osoan. Madrilgo azken ekimena medio eta, batez ere, Jaime Mayor Oreja buru Espainiako Gobernuaren jarrera geldikorraren erantzun gisa deitu dira mobilizazioak.

AAB-EN ISUNAK
AMNISTIAREN Aldeko Batzordeek deitutako legez kanpoko ekitaldietan partehartzeagati, 134,2 milioi pezeta (5,36 milioi libera, 0,8 milioi euro) zor dituzte kontzentrazio horietan arduradun gisa agertutako herritarrek. Alabaina, Javier Balzak zuzentzen duen departamenduak isunak bertan behera utz ditzakeela dio zurrumurruak, Balzak berak halakorik ukatu badu ere.

IKERKETA TALDEKOAK ASKE
MARTXOAREN 25ean Madrilgo Entzutegi Nazionalean Baltasar Garzon epailearen aurrean deklaratu ondoren, Pepe Reiren «Egin»eko ikerketa taldeko zazpi kide aske geratu zen inongo kargu hartze barik.

ERAIKIKASI KANPAINA
ELKARRI erakundeak Eraikikasi kanpaina jarri du abian «bake prozesuan parte hartze soziala bultzatu eta herritarren ekarpenak ezagutzera emateko». «Erraztu, elkarlanean aritu, ez baztertu eta demokrazian sakondu» dira Elkarrik kanpaina hau bideratzeko erabiliko dituen lau oinarri nagusiak. Lau lelo hauek bake prozesu batean duten garrantziaz ohartarazi nahi ditu herritarrak, bide batez, bizi dugun unearekiko hausnarketara bultzatuz.

IRRATI LIZENTZIEN BANAKETA
NAFARROAN iaz egin zen irrati lizentzien banaketa ikertzen ari den batzordea bere lanaren amaierara iristen ari da eta ez dirudi UPNk egindako banaketa ontzat emango denik. PSNk lizentzien banaketarako lehiaketaren errepikapena eskatzen du; CDNk, aldiz, –EAk bezala– Jose Ignacio Palacios Nafarroako Gobernuko Herri lanetarako kontseilariaren dimisioa eskatzen du. HBk lizentzia Euskalerria Irratiari eman dakion eskatuko du, lehiaketan lizentzia Irrati honi zegokiolako.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude