IRUDIA, UMOREA ETA HIZKUNTZAREN KORRIDORE LUZEA

Ganbara batean, Koldo Mitxelenako ganbaran, paratu dute Antton Olariagaren ibilbidearen erakusketa. Dena den, Olariagak berak ia 25 urteko ibilbidea definitzeko ganbararen irudia baino, nahiago du pasiloarena, urteotan zabaldu dituen ateak alde batera eta bestera, ezker-eskuin, dituen korridorearena.
53 urteko usurbildarra Fisika Zientziako ikasketak egiten hasi, baina, berehala Arte Ederrak ikastera joan zen Valentziara. Bertan argitaratu zituen bere lehen komiki komiki lanak «Las Provincias» egunkarian. Handik Zeruko ARGIAko atea jo eta zabalik topatu zuen, bere harridurarako. Bilbora ikasketak bukatzera hurbildu zen orduan eta handik gertuagotik hasi zen Zeruko ARGIAn kolaboratzen. Bertan, 70eko hamarkadako bigarren erdian, burutuko zituen Hormasprayko, Mozorrozko eta beste umore grafiko sail batzuk. «Anaitasuna»rako lan batzuk ere orduan hasi zen egiten. Bertan jaio zen bere lehen pertsonaia finkoa, 1975. urtean hain zuzen. Kaleko zuen izena.


22 URTEKO SEMEA.

1977ko irailaren 29an jaio zen Zakilixut, «Egin» egunkariarekin batera. Egunkariaren eskaintza «Solasjaipasa» izeneko denborapasa orri osoaren ardura izan zen. Juan Karlos Egileor, Jon Zabaleta eta Olariaga orrialde berean suertatu ziren; «

garai haietan, eta baita egun ere, luxu handia zen horrelakoekin lan egitea
»; Andu Lertxundiren kolaborazioa ere bazutela kontuan hartuz gero, are gehiago. Arduraz gain, berak ere zeozer egin behar zuela eta eguneroko lanean egokiena pertsonaia bat lantzea zitekeela erabaki zuen. Ez zuen inongo zalantzarik euskarazkoa izango zela, –«

ahaleginak eta erronkak hortik etorri behar zuen
»–, baina beste muga edo aurreikuspenik gabe jaio zen Zakilixut. «

Ematen duena emango du
» pentsatu zuen orduan egileak eta oraindik ere ematen jarraitzen du. Baina 22 urte ez dira alferrik joan, ezta Zakilixutentzat ere. Irailaren 29 hartako lehen Zakilixut eta gaurko «Euskaldunon Egunkaria»n agertzen dena ikustea besterik ez dago. «

22 urtez begiak zahartzen diren bezala, eskua ere heldu egiten da. Aldaketa egon badago, eta heldutasunaren seinale da aldaketa hori
».
Dena den, Zakilixutek izan du etenik, ez ordea, Olariagaren eskuak; 1988an Alukiss sortu zen. Egilea lanik gabe zegoela tira bat eskaini zioten «El Diario Vasco»n. Betidanik erakargarri egiten zitzaion Anttoni animalien mundua, antzinako fabulen mundua... gogo handiz ekin zion lanari, Alukiss azkonarra eta bere koadrilaren abenturari.


KOLOREA ETA TEKNOLOGIA.

1990ean «Euskaldunon Egunkaria» sortu eta Olariagak Zakilixutekin jarraitzeko proposamena luzatu zion Joxemi Zumalabe zenari. Honek gustura onartu eta ia beste hamar urte egin ditu bertan, kolorez jantzirik azkenotan. «

Zakilixuti kolorea sartzea, zineari soinua jartzea bezala izan zen niretzat
». Pintzela eta ura iritsi zitzaizkion lahan mahaira orduan eta «

dena zikindu eta izorratzeko arriskua
». Baina, finean, kolorea dibertsio erantsia izan dela onartu du usurbildarrak.
Kolorearen atzetik, ate berri bati ekin behar izan zion berehala: ordenagailua erabiltzeko ordua ere iritsi zitzaion Anttoni. «

Ordenagailua ikusi bezain pronto granoak ateratzen zitzaizkidan
». Jorge Jimenez Editoreen Elkarteko lehendakari eta Alberdaniako editoreak lagundu zuen alergia gainditzen. Toki guztietan disketeak eskatzen zituztela-eta, tresna eros zezan bultzatu eta erabilpenean trebatu zuen Jimenezek. Eta hala ere, ez dio uko egin eskuz marraztearen plazerrari, ez die uko egin hasierako tinta txina, arkatz, borragoma eta paperari –bai ordea mahaiari; bere hastapenetan mahaiarekin borrokan aritzen baitzen «

papera karratua eta mahaia borobila, pentsa!
»–. Eta ezin ahaztu, beti ere, komiki-tira osatzeko teknika azkarra erabili behar dela: «

irakurleak bi segunduz erreparatuko badio tira horri, berau burutzeko eginiko ahaleginak proportzioan egon behar du, ezin duzu `Capilla Sixtina'-ko sapaia margotzen hasi
».


BESTE ATE BATZUK...

Grafismoaren mundua zabala da eta Antton Olariaga ez da Egunkarietako komiki tirak egitera mugatu. Eta afitxek, liburuetako azalek, barruko ilustrazioek... bi segunduko biziraupena baino gehiago dute, eta teknika aldetik eskakizun gehiago, beraz.
Kartelgintzari dagokionean, hor dira, adibide gisa, Donostiako Jazzaldirako, Zinemaldirako, UEUrako edota ARGIAko Sagardotegien gidarako buruturiko lanak, eta nola ez Arrasateko Santamasetarako eginikoak: 18 urtez zerriaren irudia orduko aktualitatean sartu izan du Olariagak harik eta 97ko afitxan apenas ikusten ez zen «Ez gaude denok» esaldiak afitxa atzera botatzea ekarri zuen arte.
Baina kontu horiek utzi eta liburuen ilustrazioaz hasi garenean, duela 25 bat urteko «Saioka» edota «Irakur» testu-liburuetarako prestatu zituen irudiak gogoan, irrifartsu ageri da berriro. Testu-liburuekin batera, haur eta gazteentzako literatur lanak etorri ziren. Badirudi, ordea, azken urteotan ez duela arlo hori hainbeste jorratzen; lehenago baino eskaintza gutxiago jasotzen omen du Anttonek. Bere esanetan «

gu beti `intrusoak' izan gara argitalpenen azpiegitura horretan. Hor idazlea da garrantzitsua, inori ez zaio burutik pasatzen idazleari kentzea guri emateko; gu beste parametro batean gaude, ekonomia aldetik garestiagoa dena, eta batzuetan enbarazu ere egiten dugula iruditzen zait
».
Hainbat eta hainbat editorek ez du Antton Olariagak enbarazu egin dionik esango. Bestela, ez lukete euren produktuen diseinua bere gain utziko. Horrela egin du, urte luzeetan, Erein argitaletxeak eta bereak dira Ibaizabal, Alberdania eta beste etxe batzuren zenbait bildumako, azaleko zein barruko, diseinuak. Lan hori gogorra omen da, «

idazleari hainbeste izerdi ekarri dion lana, modu duin batean aurkeztea zaila delako
». Eta enbarazua aipatzen du berriro.
Besteen liburuei irudiak erantsi eta azalak diseinatzeaz gain, Olariagak badu liburu propiorik: Zeruko ARGIAk Hormasprayko saileko lanak bildu zizkion eta Zakilixuten bizpahiru bilduma ere kalera irten ziren. Alukiss-ekin bestelako produktu bat jarri zuen abian, Anjel Lertxundik bultzaturik. Idazlearen lanari berea gehitzera ohituta, azkonarrarekin alderantzizkoa gertatu zen eta tiraren inguruan hainbat idazlek (Andu Lertxundik berak, Bernardo Atxagak, Juan Garziak, Jorge Jimenezek eta beste hainbatek) bere testua gehitu zuen. «

Egun, oraindik ere, hunkitua nago lan horrekin
».
Komiki-tirez, kartelez, liburuez aritu gara eta, hala ere, ezin Olariagaren lan guztiak aipatu. Zakilixut izarraren itzalpean Airko, Marizikin eta beste pertsonaia batzuk ere baditu usurbildarrak. Diseinuaren arloan, hainbat diskoren azala ere berak sinatu duela ezin esan gabe utzi. Eta ez ditu eskua, papera eta tinta beti lanabes izan, hitza ere erabili izan baitu UEUn Arte eta Diseinu irakasle jardunean.


ERREFERENTZIAZ BETERIKO ERREFERENTEA.

Olariagak bere bide pertsonala egin du azken mende laurdenean, finean, azken erabakiak egileak hartzen baititu. Dena den, etengabe eta ezinbestean erreferentzia ugari jasotzen duela dio: «

mutu, itsu eta gor izanik ere, arto transgenikoa jaten amaituko duzu. Telebista, zinema, literatura, beste komilikilariak, bideoklipen hizkuntza eta estetika berria, autobusean zoazela entzuten dituzun solasaldiak... leku guztietatik ematen zaizkizu pistak, pausuak, beharrak...
». Ezinbestekotasun horretan, bere gustuak, aukerak ere zirrikutuak badituela onartzen du: Hugo Pratt-en «Corto Maltes», Sempé frantziarra, Robert Crumb amerikarraren underground komikiak... horien bila propio joan da. Euskal Herrira mugatuz Jon Zabaleta –«

gutxitan aitortu zaio bere lana
»– du maisutzat. Gerra ondoko lehen izena izan zen marrazkiaren munduan eta Debako Arte Eskolaren inguruan proposamen interesgarriak eraman zituen aurrera.
Berau egungo komikilari eta marrazkilari berrientzat maisu izan daitekeela bota dugunean, apal, ez dio bere buruari meritu hori aitortu nahi izan Antton Olariagak. Alderantziz, beraiengandik ikasten ari dela dio. Asisko Urmeneta eta Mattinen adibideak mahaigaineratu ditu: «

mundu indartsuak dira biak, pertsonalitate handikoak eta oso aberatsak
». Bere pasiloko ateak direla ere esan du.
Eta esan beharrik ez du ate nagusienetakoa hizkuntzarena duela. Euskaldunen artean hitz jokoak egiteko ohitura badela dio, baina, era berean, euskarazko argota gehiago landu eta erabiltzeko premia ikusten du. Berak, bederen, ahalegin handia egin du hitzei punta ateratzen, distortsionatzen, maileguak moldatzen –«tumatxa!»–. Marrazkien ondoan hitzei ere pisu handia emateko aukera egin zuen Olariagak eta horretan dirau egun, nagusitzen ari diren aurkako korronteen aurrean. «

Umore grafikoan hitzak indarra galdu du. Horren lekuko karikaturizazioaren nagusitzea da. Karikatura, berez nahiko inpaktantea da eta hitza jan egiten du. Badirudi ez garela gai bi esaldi segidan lotzeko eta gure neurona bakarra oso galdurik dabilela
». Olariagaren umore grafikoaz gozatu nahi duenak, aldiz, bere neurona bakarra ugalketa prozesuan jarri beharko du.
Aipatutako elementuekin bere erreferentzien mundua osatu eta aktualitatearen eta euskal kultura eta hizkuntzaren jarraipen zehatzaz uztartuta eskaintzen baitio ikusle-irakurleari mundu hori. Eta hala ere, erreferentzia garrantzitsu bat falta zaiola aitortu du: ikusle-irakurlearena, hain zuzen. «

Ni papereraino iristen naiz. Irakurlea ere, beste aldetik, papereraino iristen da. Baina hor dago muga. Ez dugu elkarren berri. Eta hori ez da ona, itsu-itsuan ibiltzera bultzatzen baitzaitu
».
Jasotzen dituen iritziak oso bakanak omen dira, baina ezin esango du sarien bitartez, behintzat, bere lanaren oniritzirik jaso ez duenik. 1989ko Euskadi Saria, 1991ko Rikardo Arregi saria, 1993ko ARGIA saria eta 1998ko Anton Abadia saria jaso ditu –azken honek bideratu du KMko erakusketa–. «

Ezusteko goxoak dira, `ondo ari haiz' edo, gutxienez `ez haiz gaizki ari' esaten dizutenak
». Sariok atzera begiratzea suposatzen dutela dio eta «

retrobisoreari begiratzen diogunean aurreratzeko maniobra egiteko
» dela.
Zein da, bada, Olariagaren hurrengo maniobra? Ez omen du proiektu berezirik, eguneroko lanarekin jarraitzea ez bada. Dena den, istorio luze bat komikian egiteko gogoa agertu du, oraingoz buruan bueltaka baino ez, dabilkiona. Egiten duena egiten duela, ziur gustura ariko dela lanean. Esparru edo lan berri bat aipatu diogun bakoitzean «

horretan ere asko disfrutatu dut...
» errepikatu du behin eta berriro. Gustuko lana egiten duenak suerte handia duela ere esan digu. Zalantzarik gabe, Antton Olariaga multzo horretan dago

Olariagaren mundu ibiltaria

Martxoaren 11an Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan zabaldu zen erakusketa Tipulak antolatu du, hots, Joxean Muñoz eta Xabi Basterretxearen ikus-entzunezko enpresak. Komiki eta bideo munduan lan batzuk egin ondoren, zineman dihardute egun, marrazki bizidunetan. 1996an «Komikiak 100» erakusketa ibiltaria antolatu zuten eta Antton Olariagaren inguruko hau izaera beretsuz prestatu dute.
Ekimenak 98ko Anton Abadia sarian du hastapena. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Antton Olariagari saria eman behar ziola-eta, egoitza girotu eta jazteko enkargua eman zion Tipulari. Behin lan hori hartuta, zergatik ez, bide batez, herriz-herri ibiliko zen erakusketa zabalago bat egin? Tipularen proposamena Foru Aldundiko zein Koldo Mitxelena Kulturuneko arduradunek adostu eta Muñozek eta Basterretxeak lanari ekin zioten.
Apirilaren 10a bitarte izango du ikusleak erakusketa ibiltaria KMko ganbaran bisitatzeko aukera, ondoren Tolosako Aranburu Jauregira joango delarik. Gasteiz, Astigarraga, Eibar, Zarauz... bertan ere izango da aurrerantzean Olariagaren lan bilduma hau, baina erakusketa ibiltari honen bidea ez dute oraindik erabat zehazturik.
Bai Donostiara, bai beste puntuetara hurbiltzen denak, erakusketan Zakilixuti toki berezia egin zaiola ikusiko du. Bere lekua dute, halaber, Alukissek, Olariagak euskarari egin dion «

ekarpen bihurri
» horrek eta usurbildarrak hainbeste erabiltzen duen sagardotegiaren munduak. Kartelgintzan, haur liburuen ilustrazioan eta liburuen diseinuan egindako lanaren ale batzuk ere ikusgai dira.
Lanen hautaketarako irizpide nagusia Olariagaren lan oparoaren erakusgarri izatea zen, berak jorratu dituen arlo desberdin guztiak bertan islatzea. Irizpidea garbi izanik, marrazkilariak konfiantza osoa agertu du Tipulako bikotearengan. «

Modu horretan, gainera, hautaketa objetiboagoa da
» dio Olariagak «

lanak nik aukeratu izan banitu baino
».
Gustura ageri da usurbildarra erakusketan ageri diren lanen hautaketarekin eta pozik, era berean, lan horiek erakusteko Tipulak erabilitako elementu bereziekin. Izan ere, sexuaren inguruko komiki tirak ohe baten gainean ipini dituzte, sagardotegian kokatutakoak upel batean, afitxak adreiluzko hormetan... «

Erakusketak Olariagaren mundua bezain erakargarria behar zuen izan
», dio Joxean Muñozek, «

nolabait, komiki batean sartzearen inpresioa jaso dezan jendeak, sartu orduko
»

Multidiziplinarra

Zakilixut konputagailuz koloreztatua? Eta bai, hasmentan bitxi xamarra eginagatik, ixtantean usatu ginen horretara ere. «Camaleona becan batetan mutha» Periko Agerrek agindu bezala, hala bete izan du Anttonek bere lan bide jorian. Arrasaterako deiru genuen behin gerora eurijasak hondatuko zigun komikijaiara, eta hantxe landatu zen gizona papertzarraren aurrean, etxetik ekarri argizariez zirriborroka, festa frakasatu hartan orpoz orpo gurekin. Eta etorri bezala lekutu, batere espanturik gabe, irrizu, plaza hustuan barrena, artean gu sinetsi gabean ginaudela.
Eta Bargotako aztia bezala, inork ez daki nola irits daitekeen hainbertze lekutara, noiz hartzen ote duen betarik (gu) ilustratzeko,

bere
dituen gustuaz eta fineziaz. Urtetako eskarmentuak dio laguntzen hain segur, duela zenbait mende «Brueghel Zaharra» erraten zioten ordurako; eta are lehenago ere «Bosch» izenpetzen zituen bere komikiak. Berrikiago ARGIAtik deitu zuten parte har zezan, baita Euskal Herriko argitaletxe garrantzitsuenetatik ere, eta ohartu gabe mendea finitu zaigu, eta Antton modernoena beti. Eta nola egiten ote du?


Azkenak
2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-12-04 | Julene Flamarique
Autonomo faltsuen lan eredua aldatuko duela esan du Glovok, jabea epaitua izan baino egun bat lehenago

Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]


2024-12-04 | Leire Artola Arin
Kapitalismo berdearen izenean, lurraren defendatzaileak kriminalizatuta

2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


Materialismo histerikoa
Beteta

Bata bestea irentsiz gordetako azken galtzerdi parearen ondoren, ezin izan nuen kaxoia itxi. Horrela zegoen, gaizki itxita, bi astez jada, pijamena (pijamen tiraderan, oparitutako hiru izan ezik, ez dago pijamarik; “etxerako” kamiseta eta galtzaz beteta dago). Atera... [+]


2024-12-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Sir

Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]


Euskara mailu bat da

Neronek esan nezake, baina Macronek esan zuen. Frantses nazioa zatitzeko tresnak omen dira frantsesa estatu hizkuntza bilakatu baino lehenagotik ere exagonoan baziren hizkuntza horiek. Aitortu ordez Frantziak hizkuntza horietako hiztunak azpiratu, uniformizatu eta asimilatu egin... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


2024-12-04 | Karmelo Landa
Durangok dakarrena

Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]


Cristina Osés. Euskararen demokratizaziorantz
“Jakin nahi dut nola deseraiki daitekeen euskararen aurreko indiferentzia”

2022an egin nuen topo Cristinarekin lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan proiektuaren baitan. Nafarroa Garaiko errealitate soziopolitikoaren ordezkari-edo ginen zortzi gazte elkartu eta batzen eta bereizten gaituzten aferez... [+]


Eguneraketa berriak daude