LANGABEZIAREN AURKAKO KONGRESUA, MAMIRIK GABEA

  • martxoan eginiko kongresuan. Enplegua sortzea oso zaila bada ere eta langabeziarendako konponbide magikorik ez izan arren, kongresuan apenas eztabaidatu den ezer.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nazioarteko adituek, enpresariek eta administrazioak lanaren etorkizunaz eztabaidatu asmo zuten martxoaren 9tik 12ra bitartean Bilbon burututako kongresuan. Alta, mamirik eta imajinaziorik gabeko kongresua gertatu zen. Honek, datozen bilkuretarako, gogoeta egitera bultzatu behar lituzke antolatzaileak –Club de Roma eta Unesco Etxea–.
«

Eztabaida
» horietan, bakarrizketa aspergarriak asko, langabezia murrizteko eta enplegua areagotzeko «

proposamenak
» aditu ahal izan dira. Eztabaida hauek «

enpleguaren arazoa, lanaren etorkizuna
»ri buruzko Orio Garini eta Patrick M. Liedtkeren txosten nagusia izan dute abiapuntu.
Txosten honek hiru ardatzetan oinarritzen zuen bere estrategia. Lehena: gaur egun merkatu librearen ekonomiak ezartzen duen lan mota ez den aukerarik ez da aintzat hartzen. Bigarrenik, kontraprestaziorik gabeko laguntzen desegitea aztertzen du. Hartara, egun bolondresek egiten dituzten lanak –zaharren eta haurren sorospena, inguruaren zaintza...– langabezian dauden pertsonek egingo lituzkete, horregatik ordainduak izanik. «

Ezer ez egiteagatik langabezi saria eman beharrean, egungo laguntza soldatan bilaka dadila
». Hirugarren ardatzak pixkanakako erretiroa aztertzen du. Apurka lan kopurua gutxitzen joango litzateke, langilea egoera berrira egokituz.


ETEKINAREN BERRINBERTSIO SOZIALA.

Txosten marko horretatik abiatuz, langabeziari aurre egiteko hainbat proposamen luzatu da. Bi nabarmenduko ditugu. Bata, Arrasateko talde kooperatiboaren enplegu sortzea duelako abiapuntu; eta bestea, indarrez sartu diguten ideologia neoliberal tradizionalean kokatzen delako.
Ereduzko proposamenetako bat Mondragon Corporación Cooperativako (MCC) presidente Antonio Cancedok egindakoa da. Enpresa handiek jarraitu beharko luketen proposamena da, baina hauen egungo irabazizko planteamenduak –zeinetan benetako inbertsioak, lana sortzen dutenak, finantz-operazioen pean dauden– aldatzea eskatzen duena.
42.000 langile dituen enpresa taldea zuzentzen duen Cancedok lanaren eztabaida lanegunaren murrizketan oinarritzea kritikatu zuen. Laguntza publikoa lanpostuak sortzera bideratu behar dela esan zuen, eta ez lanorduak murrizteko programak ordaintzera. Enpresek langabeziaren aurka konpromisorik ez dutela frogatzeko, Cancedok zera esan zuen: «

enpresa batek bere plantila murrizten duenean, bere akzioek gora egiten dute burtsan
». MCCk, 900.000 milioi pezeta inguruko (5420 milioi euro) fakturazioarekin, 1998an soilik 70.000 milioi pezeta inbertitu zituen.
MCCko presidenteak bere taldea jarri zuen adibidetzat, oinarrizko helburuen artean etekinaren berrinbertsio soziala eta enpleguen sortzea duelako. «

Guretzat enplegua konpromiso bat da eta ez beste faktoreen ondorio bat
». Honen haritik, Cancedok esan zuen 1995az geroztik 14.000 langile berri sartu direla berak zuzentzen duen enpresa taldean.
Ikuspegi neoliberal eta kapitalistago batetik, OCDEko espainiar enbaxadore Jose Luis Feito kalte-ordainak merkatu, langabezi laguntzak aldatu eta lan kostuak murriztearen alde agertu zen. Malgutasuna jo zuen lanaren desegitea mugatzeko irtenbidetzat. «

Beharrezko malgutasuna
» lortzeko lan kostuen murrizketa –batez ere koalifikazio baxuko langileentzat– proposatu zuen. Kaleratzearen baldintzak aldatzea eskatu zuen «

ez soilik kalte-ordainen kostuan, baita arauan ere
». Langabezi-sariari dagokionez, Feitok «

egitura zentzukoago bat
» proposatu zuen, «

eta ez dadila saria kobratzea lan bat onartzea baino errentagarriagoa izan
».
Langileen prestakuntza, birziklapen profesionala, gazteen artean zaletasun enpresarial berrien eratzea, imajinazioa eta arriskua dira, besteak beste, Bilboko kongresu pobre horretan entzun diren kontzeptuak. Honi guztiari, euskal eta espainiar administrazioek lanastearen murrizketaren edota ordezkapen kontratuen inguruan dituzten proposamen ezagunak gehitu behar zaizkio

Enpleguaren aldeko hitzarmen sindikal europarrerantz

Europako sindikatuek milioka pertsonari eragiten dion (1.300 milioiri garatzen ari diren lurraldeetan, 35 milioiri OCDEko estatuetan) langabeziari irtenbideak bilatzeko europar mailako egitasmoak garatu behar direla uste dute. Hori ondoriozta daiteke Bilboko kongresuan Europako Instituzio Sindikaleko zuzendari Reiner Hoffmannek esandakoak jakin eta gero.
Hoffmannen ustez, moneta batasunaren eta politika fiskal eta ekonomikoen bateratzearen ondorio logikoa Europako Batasuneko herrialde guztiak engaiatuko dituen lanaren aldeko egitasmoetan aurrera egitea da. Proposamen honek herrialdeen artean elkarrizketa soziala bultzatzea ekarriko luke. Bere ustez, Europako Batasun mailako patronal eta konfederazio sindikala erronka berriei aurre egiteko eta langabeziari irtenbideak bilatzeko mahai baten inguruan jesarri daitezke.
Buruzagi sindikal honek uste du lanegunaren murriztea neurri bat gehiago baino ez dela, baina langabezia geldiarazten lagun dezakeena, «

beti ere legez inposatzen ez bada, irtenbide txartzat hartua izan daitekeelako
». Sindikatuak handinahia azaldu behar dutela uste du, eta asteko 37 orduetatik (Europako batez bestekoa) 32ra jaitsi, era honetan lau lanegunetara igaroz, langileen erakundeen konfederazioak (CES) onartu bezala. Neurri alternatibo bat ere azaldu zuen: laneguna bizitza laboralean neurtu (70.000 ordutakoa da egun) eta 50.000ra arte jaitsi.
Murrizketa hori martxan jartzeko zenbait neurri har daiteke. Reiner Hoffmannen ustez, bata «

aldez aurretiko erretiroa fasetan
» zatitzea da, 60 urte betetzean lanegun murriztu batekin tartekatuz. Neurri hau emakumeek gero eta gehiago darabilte. Bestea, prestakuntza eta birziklapen profesionalari denbora bat eskaintzea. Alemanian denbora tarte honek bizitza laboraleko hiru urte bete ditzake. Eskandinabiako ordaindutako baimenen eta urte sabatikoen eredua ere hor dago

Testigantza hutsezko euskal enpresa proposamena?

Datorren urtean mundu osoko euskal enpresariak, bertakoak eta diasporakoak, bilduko lituzkeen balizko kongresua izan da martxoaren 9tik 12ra burutu den kongresuan azaleratu den proposamenetako bat.
Boluntarista ala ez, testigantzazkoa ala ez, proposamena euskal arbasoak dituen enpresari estatubatuar batek bota du, Ray Aspirik. Eta ez du bota bakarrik, Bilboko bere egonaldia aprobetxatuz, hainbat euskal instituzio eta enpresa elkarterekin egon da proposamena errealitate bihurtzeko asmoz.
Estatu Batuetan azken urteetan 1.500 lanpostu eragin dituen hainbat enpresa txikiren sortzaile, Ray Aspirik bere proposamena potentzialtasun handikoa dela uste du, «

euskal herritar gehiago baita Euskal Herritik kanpo bertan baino, horien artean euskal munduarekin identifikatzen diren euskal jatorriko enpresari asko
». Aspiriren ustez, mundu mailako sare hau sortzeak «

aukera imajinaezinak
» eskain ditzake elkarrekin negozioak egiteko.
Enpresari honek proposamenaren bideragarritasuna Txinaren aurrekarian oinarritzen du. Bere ustez, «

txinatar enpresariek, 60 herrialdetan zehar txinatar jatorriko 57 milioi pertsona daudela baliatuz, badaramatzate zenbait hamarkada elkarrekin negozioak egiten
». Txinatar enpresariek kongresu bat egin zuten, non munduan zuten presentziari buruzko base informatiko bat egitea erabaki zuten, eta horren ondorioz «

gaur egun Indonesia, Filipinak edota Malasian, txinatarrek, biztanleriaren % 2 edo % 3 soilik izanda ere, fakturazioaren % 50-80 dute bere gain
».
Zein harrera izango du proposamen honek euskal instituzio eta enpresarien artean? Testigantza hutsezko keinu batean geratuko al da? Posible al da egiazki munduan dauden euskal enpresarien arteko sare bat eratzea? Balioko al luke enplegua sortzeko? Ala, aitzitik, zenbait euskal enpresari pribilejiaturen negozioak loditzeko balioko du? Oraindik goiz da jakiteko. Denbora lekuko. Anartean, proposamena hor dago, beste ezer baino testigantzazkoagoa irizten diogun proposamena


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude