Aita hilko-ez-hilko


1999ko martxoaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Integroetakoa zuen aita, Azkoitiko jaioterrian alkateorde izandakoa. Jesuiten Comillaseko Unibertsitate Pontifizioan hamabi urte eman zituen apaizgorako prestatzen. Gaztetatik jeltzale sentitu zen, ez integrista monarkiazale espainiar.
Alabaina, hondarrik hondarrenean zer alde zegoen, bada, jeltzaletasunaren adar nagusienetakoaren helburua, Engracio Aranzadik ideologikoki gidatzen zuenarena honakoa bazen: «

Izan zaitezte zintzoak, zindoak moralki, arrotzak ditugun lohikerian eta sinesgabetasunean jausi gabe, norbanako gisa nahiz herri gisa, eta halatan Jainkoaren laguntza izango duzue, bai banako gisa eta halaber herri gisa ere
». Ikuskera eta sentiera honek, jakina, ongi betetzera, sakrifizio gogorrak eskatzen zituen, barru-barruko hainbat irrikari uko egin beharra.
1936ko gerra eta bigarren mundu gerraren ondorenek zartatu eta arrakalatu zuten gerra aurreko euskal kontzientzia onaren balioaren sinesmena. Oso gutxik ekin zioten, haatik, gerra aurreko ziurtasun moral zail bezain ederrari azpiak jateari. Jon Mirandek erro-erroan ezarri zuen aizkorakada, kristautasuna eraitsi eta paganismoa eraikitzeko xedez. Beste batzuk baino lotura gutxiago ere bazuen aurrekoarekin. Salbatore Mitxelena frantziskotarrarentzat astunagoa zen. Sumin santua aldarrikatu zuen, Euskal Herria hil nahian ari zirenen aurkako bizi nahi oldarkorra.
Nemesio Etxanizek ere gurasoen integrismo, sexualitatearen kontrako jarrera itxi hormatua artesitu nahi izan zuen, horma erabat suntsitu gabe. Punturik minberenetan joaz, hots, erotismoaren eta fedearenean. Artean bizirik zegoela, indartsu zegoela integrismoa, moralkeria. Ezin ulertu ugari jasan zuen bere kidekoen artean.
Ilobok berriz, ez dugu gehiegi ulertu, delako moralkeria eta fedea ahuldua jaso dugulako, sekularizazioak eraitsia. Eta ez diogu eskertu, ez estimatu


Azkenak
Eguneraketa berriak daude