TXORIA GOBERNATUKO DUENA


2021eko uztailaren 21ean
Zuhur bezain bizkor ari dira jokatzen ETB barruan; aukera guztiak taxutzen zuzendaritza berria ahal den anitzena izan dadin. Horren haritik, Mari Karmen Garmendia Kultura sailburuak jakinarazi duenez, EITB-ko zuzendari berria hautatzeko deialdia apirilaren 20an argitaratuko da Estatuko Boletin Ofizialean. Halaxe, zuzendari nagusiaren izendapena euskal legebiltzarraren gehiengo osoz onartu beharko da, horretarako EAJ eta EAk EHren botoa beharko dutelarik. Alabaina, Garmendiak ohartarazi du erronka berriei aurre egin ahal izateko funtsezkoa dela aurrekontua gehitzea. Izan ere, iaz 11.038 milioi pezeta jaso zituen ETBk Jaurlaritzatik, 1991n baino gutxiago. Aurrekontu franko handiagoa behar luke, (gaur egungo 14.000 milioi pezeta ingurukoa), tresna eta instalakuntzak zaharkituak geratu baitira.

«Egun darabilten tresneria, 1982-87 urtekoa izanik, hobeto legoke museo batean erakusgai
» gehitu du.


OPOSIZIOA URDURI.

Azken boladan, informazioaren trataera ETBn orekatuagoa dela ikusiz, PP eta PSE urduri jarri eta ETBko profesionalen tutore bihurtu nahian ari dira. Azken salaketa Julio Ibarra kazetariaren kontra izan da.

«Gaur Egun 2 eta Teleberri 2ko editorearen bizitza pribatuaren datuak Legebiltzarrean eman dituzte bere sinesgarritasuna zalantzan jartzearren. D ereduaren aldeko agiria sinatu izana susmagarria da haientzat
» dio ETBko 125 langilek sinatu agiriak, Ibarrari beren babes osoa adierazteko. Iñaki Zarraoa EITB-ko zuzendariaren irudiko,

«gure informatiboak haize freskoa dira giro kutsatuan, informazioa eta iritzia ez dutelako nahasten
». Halaber, ETBren beherakada audientzian horren ondorio izatea ukatu du,

«joera orokorra baita kate publikoak jaistea pribatuen mesedetan
».


IDATZI APROPOSA.

Zurrunbilo honen erdian, profesional multzo batek manifestu baliotsua plazaratu du ETB benetako zerbitzu publikoa izan dadin. Kritikoa baina maitasunez egina. Idatzia sinatzen dutenek –Bernardo Atxaga, David Barbero, Ramon Zallo, Hasier Etxeberria, Mariano Ferrer, Carmelo Garitaonaindia, Petxo Idoiaga eta Luis Mendizabal, besteak beste– zuzendari nagusiaren hautatzea ustiatu behar dela diote, ETB sortu zuten helburu eta egitekoen berbideratzeko. Manifestuaren arabera, nahiz eta ETBk beste hainbat katek baino informazio eta kultura trataera hobea egiten duen, satelite bidez ere urruneko lurraldeetara hedatuz, zer hobetu franko dago. Izan ere, EITBren ekinbiderako sortze oinarriak ez dira betetzen ari. Hauexek dira akatsetako batzuk:

«informazioaren propaganda gisako edukiak ageri dira, telezaborra eta sentsazionalismo adierazpen ugari, publizitate gehiegikeriak, ETB2ren programazioa telebista komertzialen oso antzekoa da, ETB1ean programazioan baserri kutsu eta populismoa da nagusi, ia ez da zinerik egon euskaraz, zabarkeria nabari da gazte jaialdien emankizunetan, marrazki bizidunen eduki eztabaidagarriak eta, azkenik, ondoko kateen `kotileo hispanoen' kopia egitea».

ETB1-EN MORRONTZA.

Nabarmenena, ETB1en eraldaketa izan da; testuan esaten denez,

«jatorrizko oinarri izatetik, anaia behartsua izatera pasa da. Bertako hainbat serie eta kirol emanaldi kenduta –azken hauek audientzia artifizialki jarriak– kate osagarria da, saio enlatatu eta folklorikoen izugarrizko errepikapenak jasaten dituena, euskaldunon errealitate biziki eztabaidagarria erakutsiz».

KALITATEA XEDE.

Egungo telebista «entertainment business» bihurtu den arren, zerbitzu publiko baten berezko zeregina, lehenbizi, programazioaren nortasuna eta kalitatea zaintzea da, eta bigarren lekuan, audientziari erreparatzea. Horren kariaz,

«Euskal herritarrok
(jarraitzen du testuak)

zerbitzu publiko honi eskaintzen dizkiogun hamaika mila milioi pezetek aski beharko lukete izan gainerako telebista komertzialek publizitate bidez eskaini ereduaz ezberdintzeko. Ez baita sekula frogatu, programazio duin batek, audientzia eta publizitatea derrigor uxatzen dituenik
».


PROPOSAMEN EGINGARRIAK.

Nortasun bereziko programazio generalista da hauturik onena, entretenimendua eskainiko duena, bertako produkzioa bultzatuz. Haur programazioa entretenigarria izan dadila, baina indarkeriarik gabea, jarrera osasungarri eta baketsuen aldekoa. Euskal Herriak bizi duen une zehatz honetan, ETBk ahaleginak eginen ditu bakebidea eta distentsio dinamikak lantzeko, beti ere gertatzen den guztia islatuz.

«Ildo horretan, jarduera orekatu honen aldeko pausoak argiak dira dagoeneko
», azpimarratu nahi dute testuegileek.


KABLEAREN MEHATXUA.

Euskara suspertzeko, ETB2ren morroi izateari utzi beharko dio ETB1ek, programazio bateragilea eginez eta haur eta gazte ikuslegoa berariaz zainduz. Euskara hizkuntza gutxitua izaki, geroari begira ETB1ek zaila izango badu ere, bere zirrikitua atzemango duelakoan dago Ramon Zallo EHU-ko Informazio Zientzietako irakaslea:

«Kablearen etorrera dela eta, generalista izaten jarraitu beharko du ETB1ek eta, aldi berean, Jaurlaritzak araudi bat abiarazi euskarazko saioak kable bidez eman daitezen».
Nolanahi ere, kablearen mehatxua ez da hain larria,

«Holandan beste hizkuntzetan kable bidezko kate anitz ikusgai eduki arren, bertako saioak dira jarraituenak, beraz, ez dago kezkatzeko arrazoirik».

ZUZENDARI IDEALA.

Epe erdira, atzerrian antzera, orain arte izaera alderdikoia erakutsi duen antolaketa, hein handi batean bederen, Goi Agintaritza Independiente batek ordezkatu beharko luke, gizartearen aniztasuna, interes soziokulturalak eta iritzizkoak hobeki ustiatzeko. Azkenik, sinatzaileen aburuz, entea eta bere administrazio kontseilua zuzenduko duen pertsona aukeratzeko, honakook hartu beharko lirateke kontuan: izan dadila independientea eta inongo alderdiren morrontzatik aske, kulturalki eraginkorra eta gure gizartearen baloreak lañoki bultzatuko dituena. Halaber, EITBren izaera elebiduna aintzat harturik, euskalduna beharko du izan. Ramon Zalloren ustez,

«beharrezkoa da, gainera, sistema mediatikoa ongi ezagutzen duen pertsona izatea. Orain arteko zuzendari nagusi gehienek ez baitute ETB medio publiko gisa kudeatu, enpresa pribatu gisa baizik»

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude