Erreka zulotik mendi gailurrera


2017ko azaroaren 28an
Orozkotik Baranbiora doan errepideko bihurgune estu batetan, Arbaitza auzorako errepidea abiatzen da ezkerrera. Autoa bidegurutzean utzirik, pinudian barrena zutoin adierazgarrien esanak jarraitu, eta eskuineko bidean gora egingo dugu. Pare bat kilometro aurrerago, harizti txiki bat zeharkatuta, baserri ingurura helduko gara. Harrigarria da honelako leku malkartsu eta deserosoetan ere baserri dotoreak agertzea, eta ez dira ez, nolanahikoak Arbaitzarte eta Arbazagoiko baserriak. Pinudia ustiatzeko eraiki diren pistak jarraituz, eta Arbaitza erreka beti eskuinean dugularik, bidean dauden putzuetan geldialdiren bat egin eta bertan dauden zapaburuei so eginaz, hainbat anfibio topatuko dugu, uhandre palmatua adibidez. Pistan zehar Gorbeiako natur parkean sartzen garela jakinarazten digun karteltxo bat pasako dugu, landaredia ere aldatzen hasten da eta pare bat kilometro egin ondoren hariztian sartzen gara. Errekara hurbiltzean haltza, hurritza eta erreka ertzeko zuhaitz eta zuhaiskak ugaritu egiten dira.
Aurrerago, ikazkinek eginiko txondorren arrastoak, lau bat metroko diametroa duten lautadak nabari dira. Basoa gune batzuetan oso hezea denez, goroldioek harriak estaltzen dituzte, eta zuhaitzak zutik daudela hasten dira usteltzen. Beraz, adi ibili zuhaitzei heldu baino lehen, muturra hautsi nahi ez baduzu behintzat. Usteltzen hasiak diren zuhaitz eta egur zatietan, onddo eta bakterioek eginiko lanaren ondorioz egurrak kolore bereziak hartzen ditu, gorria, urdina, berdea... Basoaren itxura liluragarriak Basajauna bertatik igaro dela diosku. Ez da harritzekoa izango oreinak ikustea, Altube gertu baitago, eta han baitago Euskal Herriko orein populaziorik handiena. Basoan gora baldintzak idortu egiten dira, eta ametzak haritza ordezkatzen du. Basopean ere lore apainak daude

Erythronium dens-canis
adibidez, hostoak orbainez beterik dituen arroxa kolorekoa bera.
Artzainek sortutako larreetara iristean, erreka utzi eta maldan gora egingo dugu pago-motz bakanekin topatuz, harresi eta artzaien atseden leku ziren txabolen arrastoekin, artean. Belardietako ardi gorotzetan hainbat kakalardo koprofago ibiliko da.
Eskuinean dagoen muinora igo eta ekialdera jarraituz aurreko mendixkatik igarotzen den bidearekin bat egingo dugu, eta hau eskuinera jarraituz Kolometa mendiaren 1.001 metroko gaina burutuko dugu.
Bertatik Itxina ikus genezake, urak kararria azukre koskorra umeen ahotan bailitzan disolbatuta emandako paisaje elkorra, koba eta leizez betea. Hodeiek utziz gero behintzat Bizkaiko eta Arabako hainbat gailur ezagutzeko aukera oparoa izango dugu.
Gailurretik 500 metrora dagoen bordara jaitsiko gara ondoren, haranean eratzen den zohikaztegira hurbilduz. Garai batean zohikatz hau erregai modura erabiltzen zen, baina orain hezegune hauek babestuta daude, bertan bizi den hainbat anfibiori bizilekua eskaini nahirik. Kilometro batera haranean behera eginez Arbaitza errekarekin topatuko gara berriro ere. Bidezidorrak eta pistak jarraituz, erreka begibistatik galdu gabe, ibilbidea hasi dugun lekura iritsiko gara

Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude