DATOZEN LAU URTEETARAKO KLAUSTRO BERRIA NAFARROAN

  • hauteskundeak ukanen ditu. Hurrengo lau urteetan unibertsitateak hartu beharrekobidea mugatuko du klaustroak, eta errektorea nor izanen den erabaki.

2021eko uztailaren 19an
Demagun unibertsitateak, dagokigun kasuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), estatu baten egitura duela eta bertan estatuetan egon ohi diren hiru botereak egon daudela: legislatiboa, zeinak legeak eginen dituen; exekutiboa, non lege hauek gauzatuko diren; eta judiziala, zeinak legeak berak dituen mugak hartuko dituen aintzat.
Hau horrela, NUPen aukeratuko den klaustro berria botere legislatiboaren parekoa izanen litzateke, berriz ere, irudizko estatu batean. Eta hiru dira, gainera, klaustro honek izanen dituen egitekoak: unibertsitateko eremu ezberdinek hurrengo lau urteetan eramanen duten bidea zehaztu beharko du, bai irakaskuntzari dagokionez, bai ikerketa zerbitzuari dagokionez, nahiz administrazioari dagokiona. Gestioa ere bere gain ukanen du, bigarrenik. Eta hirugarrenekoz, hau delarik apika botererik gorenena, bere gain egonen da errektore berriaren aukeraketa. Noski, eta berriro aipatutako irudizko estatu horri eutsiz, hau izanen litzateke sare honen guztiaren presidente edo lehendakaria.
Guztiagatik, garrantzi itzela dute lau urtean behin klaustro berriari begira egiten diren hausteskundeek. Honen seinale, hortaz, aste hauetan Aulario eta El Sario tarteko soro eta eraikinetan, maisu bulego eta korridoreetan, baita kafetegi zein atseden tokietan, ibilian dagoen hauteskunde kanpainaren zurruna. Inoiz baino ozenago hau, inoiz baino goriago.
Errektorea buru delarik, bertze 150 pertsonek osatzen dute klaustroa. Hauen aukeraketa, gainera, eremuz eremu egiten da. Erran nahi baita, doktore direnek 75 kide hautatuko dituztela, doktore ez direnek 15, kontraturik gabeko irakasleek 7, ikasleek euren 41 ordezkari, eta administrazio eta zerbitzuko langileek, azkenik, falta diren 12 kideak. Beraz, erdia doktore direnek aukeratzen dute, eta hemen dagoela koxka arras ongi iragarri daiteke.
Izan ere, martxoaren 24an berrituko den klaustro horri aitzineko lau urteetan kolore bakarrekoa izan dela egozten zaio, gehiengoan egun errektore Antonio Perez Pradosen inguruko pertsonek osatu izan zuten eta. Aurreko hauteskundeetan 90 pertsona inguruko zerrenda osatu zuen Perez Pradosek, eta hauek, beren buruei botua emanez, hartu zuten klaustroa.
Kontua da, ikasle eta irakasleen kasuan ez direla zerrenda itxiak aurkezten, administrazioaren kasuan bezala, baina orain arte burutu diren bozketa guztietan horrela gertatu izan dela. Hortaz, jakinaren gainean nonbait, heldu den bozketari begira lehendabizikoz hiru talde dira irakasleen inguruan osatu direnak. Ikasleek ere bertze hainbertze eratu dituzte euren ordezkarien hautua egiteko. Administrazioan, erran bezala, zerrenda itxiak aukeratzen dira, horrela baitago araututa, eta sindikatuen gidaritzapean agertuko dira, berriz ere.


IRAKASLEEN HIRU ZERRENDAK.

Irakasleek hiru zerrenda izanen dituzte estreinakoz lehian. Lehendabizi, oraindik jendaurreratu ez bada ere, jakina da Perez Pradosek talde bat adostu duela, bulegotik bulegorat. Hau horrela, bide berdinean jarraituko luke egungo Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Bigarrenekoz, Klaustro Plural baten aldeko Taldea izenez agerturiko ekimen berria dago. Perez Pradosen inguru itzulian lanean ibili den klaustroa eztabaidarik gabeko gunea izan dela salatu du talde honek, demokrazia bera ere ments duela ondorioz. Talde honek ahalik eta klaustrokide gehien jesarri nahi du talde berrian, aterabide gisara, kritika eta hausnarketa ziurtatzeko. Hitz hauek daude behintzat talde honen sustatzaileetarikoa eta ekonomian doktore den Jose Mari Aizpuruaren ezpainetan: «

Estatutuek diotenez Klaustroa gutxienez urtean behin bildu behar da eztabaidan jarduteko. Lau urtez errektorea entzuteko besterik ez da elkartu
».
Klaustro plural baten aldeko ekimen honetan pentsamolde guztietako gizon-emakumeek bat egin dutela argi utzi nahi du Jose Mari Aizpuruak. Eta, aitzin helburu gisa unibertsitateko erabaki organu honetan aniztasuna biltzea badute ere, azken buruan «

bere autonomian sinesten duen unibertsitate baten aldeko apustua egin nahi dugu
», azpimarratzen du.
Izan ere, Aizpuruaren irudikoz, oraingo errektorearen taldeak unibertsitatearen gestioan nola bertzelako aferetan, euskararentzat normalizazio prozesurik ez du ezagutu. «

Nik, adibidez, euskararen normalkuntzarako eratu zen komisioan jardun dut. Seguru askorentzat, ikasleentzat adibidez, guk egun batean proposaturiko neurriak murritzak zirela. Honexegatik, dena den, oso errazak ziren gauzatzeko. Euskararen inguruko errealitatea ezagutzearren, estudioak eta bestelako planak egiten eman ditugu lau urte, urrats bat aurrera eman gabe. Gobernua pixka bat bortxatu behar da. Baina eztabaida ikusten zen eta ez da ezer egin. Gobernuarekin oso ondo konpondu dira, ondoegi agian
».
Gestioaren inguruan berritzear dagoen klaustroak izan duen ibilera ere kritikatzen du talde honek. Horrela, titulazio berriak erabakitzeko garaian unibertsitateko departamendu ezberdinetan dagoen ikuskera kontuan ez hartzea leporatzen zaio. «

Noski, eztabaida ezean, kanpora jotzen dute ikerketa bat egin behar den edo titulazio berri egokiak izan daitezkeen ikusteko. Agian, unibertsitatean bertan horrelakorik azter daiteke. Alta, honek bi gauza paratzen ditu agerian: unibertsitatearen autonomian ez dutela sinesten batetik eta konfiantza falta dagoela bestetik
».
Alternatiba moduan agertzen den talde honek hilabeteak baditu bere hauteskunde programa jendeaurreratu zuela. Honi so, aipatutakoa ageri da: «

Erakunde anitz baten alde agertzen gara, elkarrizketa beharrezkotzat duena, baita kritika eta hausnarketa, eta errespetua bertan lan egiten duten departamentu eta zentruekiko, egun dagoen zentralizazioa gainditzeko
».
Hirugarren talde bat ere badagoela erran beharra dago, Hobetzen-Mejorando. Unibertsitate inguruko zurrumurruetan errektoretik nahiko hurbil zegoen taldetzat jo da honako hau. Aitzitik, joan den astean jakitera eman zuten adostasunezko elkarrizketa guztiak bertan behera gelditu direla, eta hirugarren talde modura aurkeztuko direla. Talde honetan Ingenieri jakintzagaietako irakasle aunitz dago. Hauek ere, euren asmo zerrenda karrikaratuta dute aspaldidanik. Aurrekoen antzera, deszentralizazioaren alde agertzen dira, departamentuak eta zentru ezberdinak indartuz. Bide batez, eremu honetan kokatzen dute euskararen normalizazio prozesua, departamentuek jakin baitezakete zein den zehatz-mehatz duten errealitatea, bai ikasle zein irakasleen aldetik.


IKASLEAK.

Irudizko parlamentu honetan 150 aulkietatik 41 eserleku ikasleendako dira zutituko, ohi legez, eta hauen inguruan badago ere zer kontatua. Izan ere, ikasle talde ezberdinak joan dira eratuz eta desagertuz Nafarroako Unibertsitate Publikoak azkeneko hamar urte hauetan urratu duen bidean. Zabalik eta Arrosadia taldeak adibidez, nozbait egon zirenak, egun desagerturik daude. Ikasle Abertzaleak da hastapenetik dagoena eta presentean, unibertsitateko Gobernu Batzarrean gehiengoa duen ikasle taldea da. Klaustrora begira kanpainan dihardu hilabete hauetan.
Bide berdinean, Eraldatu taldea zerrenda dezakegu bigarrenez, eta hirugarrenik estreinako bertze bat, El Sadar. Estreinakoz izenez bakarrik, hemen biltzen baita Grupo Unibersitarioko kide franko. UPN alderdiaren ingurukotzat hartu da betidanik, eta oraingoan Alderdi Sozialistaren hainbat gazte batu omen zaizkio.
Eraldatu taldeari dagokionez, unibertsitate elebidun, anitz eta kritiko baten aldeko kanpaina eginen dutela iragarri dute, «

beti ere ezkertiarrak garela
» nabarmenduz.
Ikasle Abertzaleak taldeak ilusio handiz hartu du martxoaren 24ko hitzordua eta zerrenda buru den zuzenbide ikasle Sonia Garciak, jadanik bezperetan, gordinean salatzen du gaurdaino klaustroak marraztu duen bidea: «

Errektorea aukeratu zuten eta honek nahi duena egin du. Horrela, gure balorazioa oso txarra da, eta ez bakarrik euskararen inguruan izan duen jarreragatik. Euskararen garapena zeharo oztopatu du, baina ez hau bakarrik
».
Zentzu honetan, Sonia Garciak errektore taldeak onarturiko Iraupen araudia ere gogor kritikatzen du. Araudi honen arabera, kreditu kopuru jakin bat gainditu behar da urtero, eta hau lortu ezean, bertan behera utzi behar dituzte ikasketak: «

Ikaslegoaren masifikazioari irtenbide erraz bat emateko modua da, baina kontuan hartu gabe irakaslegoaren pedagogi gaitasunak, adibidez, honetan ere zer ikusirik izango duela. Arazo honi begira, adibidez, irakasleendako ikastetxe antzeko bat proposatzen dugu, eurak ere etengabe birziklatzen eta moldatzen joan daitezen
». «

Inorekin jardun gabe ikasketa plan berriak onetsi dituzte eta eskainiko dituzten espezializazioak ere berdintsu
», eransten du Soniak errektore taldearen lana aztertzean.
Hargatik, Ikasle Abertzaleak-ek hezkuntz kalitatearen aldeko apustua egiteko konpromisoa hartu du klaustro berriari begira, ezkerretik noski, eta euskararen garapen osoa aldarrikatuz.
Hiruna zerrenda, bada, ikasle eta irakasleei dagokienez; eta gero administrazio eta zerbitzuko jendea. Alegia: klaustro berriari segika, unibertsitateko parlamentuaren bidean, inoiz baino zurrun eta goriago dauden hauteskundeak


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude