IZOTZ ONDOKO EGUZKI


2007ko otsailaren 21ean
Bilboko trafikoaren erdian nenbilen, gidatzeari utzi gabe korbata kentzeko ahaleginean. Bussines is bussines, euskal kulturan ere, aixkiria: ordezkatzen dugun enpresak behar duen irudia eman dezala, eta bere promozio bazkaritara konbidatu gaituen erakundeak ere senti dezala gure ahalegina.
Irratian denbora-pasako irratsaioren bat zegoen. Ijiji, ajaja. Eta Lizardi orkesta festibalero batez beztiturik agertu zitzaidan. Ai, Benito, zer egin ziok Alemaniaratutako musikari tolosar horrek hire "Oi Lur" hari? Tarteka ipini ohi diat binilo zaharra oraindik:

Oi goiz eme, parre gozoz ernea (...) Nekazari gizandi bat iduri...
(eta hemen tronpak, trenetik Gipuzkoa-Bizkaia bukoliko haien udazkenari begira zihoan poetaren bihotz taupadak ilustratzeko)

soroan zut, bejondaizula zuri!
Kopon! Hau kanta izorratzeko modua, hau abesti epiko bat Benidormeko festivalerako makilatzeko postura...
Irratia mututu nuen. Eta etxera biderako disko baten bila hasita, hor azaldu zen Lete, Xabier. Zenbat urte! Ez nuen intentzio berezi batekin hautatu, aitor dut. Baina gitarraren bibrazio xumeek harrapatu ninduten lehenbizi, eta apal hasita ia oihu bilakatzeraino gorpuztuz zihoan abotsak konkistatu gero.

Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak/ aurkitu nahi dituen poeta tristea...
Zer dauka hezurretaraino barnatzen zaigun kantakera honek? Zergatik zaizkit hain sinesgarri eta beteak bertsook beren biluztasunean?

Ni naiz burrukaren erdian, ilunpetan etsita/ amur ematen duen pizti bildurtia...
Hesteetatik lehertuz ateratako sentimentu baten egia dario Leteri abots zakarrez. Kantatu sentiarazteko; entzunez sentitu.

Ni naiz txori hegalari bat lurtasun zabarrari/ etsipenez loturik dadukan katea...
Bizi bat sentiarazten dute kantok. Indarra daukate beti. Gaztearen kemena. Haserrea, behin eta berriro. Tristura, sarri. Itxaropena ere bai. Egiten ari denaz duen ziurtasunak ia oharkabean irenstera garamatza gaur ulertzen gaitz egiten zaigun Lizardi zaharraren hitza.

Berriro igo nauzu ene mendira/ oroitzapen zaharrei maitez begira...
Ez da oroimina. Lete bere bertsoak aletuz joan zaidanean ez naiz hasieran oroitu duela 25 urte kantokin berekin Bilboko Santiago aretoan emandako kantaldiaz. Erabat gaurkoa sentitu dut. Gaurkoak eta betikoak ditugun gaiak era berezian kantari.

Bai baitatza eria ogean erio/ atzapar itsusia luzatzen ario/ Berpizkunde berria maiteak yario/ itzik ezin ta irria ain ezti dagio...
Malko bat baino gehiago eragingo zuen Lizardik bere egunean, eta Eibar parean autopistatik doan euskaldunari oiloipurdiak aterarazten dizkio gaur ere. Berdin oroituz hildako aitaz edo Granadan gose-greban hezurretan geratu den Imanol adiskideaz.

Nafarroa arragoa/ lur beroen sabel emankorra/ nahiaren eta ezinaren/ borrokatoki ekaitzez betea...
Bertso-kanta biribilak dira. Aberatsak. Umoak. Errioxako ardo zaharrak ahoa bezainbat barrenak betetzen dituztenak.

Nafarroa arragoa/ mahats eta gari/ maitasun eta gorroto/ gezur eta egia gurea...
Seguru nago Tomas Araguesen armonizazio eder batekin, ganbara orkesta ttiki batez, obra gogoangarriak izango zirela. Eta aldiz, Valverderen laguntzaz egingako moldakuntza xumeekin ere, harribitxiak dira itotzear gauzkan lokaztiaren erdian, hagin triste edo arte dotore inguratzen gaituzten kanta-eukalipto eta cd-intsinisen artean.
Gizakion handitasuna, kateatzen gaituzten beldurrak, muga ditugun miseriak, grinak... hainbeste aldatu ote dira denborarekin? Ez al dira berdintsuak hemen eta Ushuaian?

Makurka ta poliki/ arrastaka bidean/ bizkarrezurra oker/ zerbitzuko lanean/ bururik altxa gabe/ munduan zehar doa/ giza-aberea...
Betiko gizakia, eta herri honen zauri zahar-berriak. Orain itxi nahi omen dugun ziklo berri baten hasiera baino lehenagokoak dira kantok. Lizarra-Garazi, Ajuriaenea, Estatutoa eta Amejoramentuak berak, baino lehenagokoak, Franco bizi zenekoak. Eta gaitzak berak dira, minak berdinak; agian mikrobioak orduan baino egoskorragoak.

Urrezko dukat eta diruak/ ez dira engainu txarrak/ bazter batera apartatzeko/ lengo sinismen zaharrak...
Denok zahartu gara, beren onenera orain iristen ari diren gazteak salbu. Xabierren pista aspaldi galdua dut, Oiartzungo herri urtekarirako elkarrizketa hura egiteko bildu ginen afari hartatik (hik ez zakiat, Xabier, baina nik ezingo diat inoiz ahaztu Hilario Arbelaitzen ahate gibel zerutiar hura). Kanta batzuen hitzak azken urteotan aldatu dituela ere iruditu zait, telebistan ikus-entzundakotik. Axola al dio, ordea? Ukatu nahi balu ere, Xabier Lete hori hor dago. Bizi-bizirik, kantok erditu zituen poetaren hatzaparretatik ihes eginda.

Merkatarien aldamenera/ amildegian goitik behera/ oharkabean eroriko gera./ Baina guztiok jakin dezagun/ bidea nondik dijoan/ Altzateko jaun, hor zaude zu!

Azkenak
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


Eguneraketa berriak daude