IPARRALDEKO INMIGRANTEEN HIRIBURUA


2021eko uztailaren 21ean
Bai. Egia da. Benetan. Ezagunagoa denez, Bordele, Pabe, Oloroe, Paris eta bertze Iparraldeko euskal jendearen jomuga izan dira aspaldidanik. Zoritxarrez, Iparraldean gelditzerik ez zutelakotz (lana, sosa, politika, maitasuna). Badakizue, edo hori edo Benitoren Amerikara noa. Baina ez nire borondatez. Haiek gelditu nahi zuten arren. Honela, bederen, komunikazio behar gisa frantsesez aritzea gehiago kosta zen. Txomin Peillen ikerlariaren hitzak dira (Hendaian, agur eta ohore Abadia jaunari). Ikus Zuberoa eta Montevideoren artean zegoen harreman estua, erraiterako.
Baina euskal desbertebrazioa hagitz ongi erakusten duen adibide hau, hala ere, ez da betidanik finkaturik zegoen zerbait. Lehenago Iparraldeko euskal jende batek bertze aukera bat zuen. ARGIAn, bertze artikulu batean erakutsi genuenez (97-9-28ko 1640.zbk), XVI. mendearen erdi aldean, gaztelarren errepresio bortitza eta debeku ikaragarria nagusi baziren ere, hots, nahiz eta bertan izaitea zilegi ez izan, zuberoar familia anitz Tutererrian bizi zen.
Mugetan ere bai, jakina. Ez baita harritzekoa, bertze adibide bat eskaintzearren, hainbat zuberoar Izabarat, Erronkaribarreko iparraldeko hirirat joan izana, XX. mendeko errepide sarea antolatu aurretik Izaba haien "hiria" zelakotz. Iñaki Kaminoren «Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa» lanean honen berri izaiten ahal dugu. Nola ahantzi, bertzalde, Mauleko lantegietara joaiten ziren Erronkaribarreko kalesak?
Iparraldeko jende anitz mendez mende Iruñerrirat bizitzera joaiten ohi zela erraitea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ondorio handiak eragiten zituen ohitura baizik. Ez zen bat edo bertze Iruñerrirat, orduko "eskualdunon hiribururat" hurbiltzen ziren "nafarrak", "baskoak", "frantsesak". Den-denak Iruñerriko "uskaldun" bihurtzeko. Sanferminetara gonbidaturik, sanferminak hagitzez euskaldunagoak zirelakotz.


IRUÑERRIKO IKUSPEGI OROKORRA.

Duela mende guti batzuk, XVIII. mendea aipatzen ahal dugu, Iruñerriko jendea euskaldun elebakarra zen oro har. Ez zekiten gazteleraz, ezta frantsesez ere, edo zekiten apurrak ez zien balio elkarren artean erdaraz komunikatu ahal izaiteko. Egun gazte anitzek ingelerazko hitzak dakizkite, ingeleraz elkarrizketa bat aitzinerat eramaiteko, hala ere, guti dira gauza. Ingelerak gure artean gozatzen duen nagusitasuna ezin ukatu, baina komunikatiboki deus gutirako balio digu... Oraindik, betiere!
XVIII. mendearen amaieran, hots, duela berrehun bat urte, Iruñerriko jendea euskaraz bizi zen, komunikatiboki euskara erabiltzen zuten, gazteleraren mota guzietako nagusitasun ofiziala itogarria zen arren. Bada, hizkuntz egoera horretan, euskal mundu kultural horretan Iparraldetik Iruñerrirat joaiteko ohitura zaharra kokatu beharra dugu, bere testuinguruan. Egun hagitz zaila izaiten ahal dena, gaur gauza hauek nahikoa ulertezinak suertatzen baitzaizkio Iruñerriko jendeari, egia erran, hemengo euskaraz "txoriharrapazaleak" goitizena jasotzen zuten iruindarrei barne.
Baina benetako errealitatea horrela ulertu eta azaldu beharra dugu. Ildo beretik, hiria tikia zen. Hau da, Iruñerriko herriek hiriburuarekin alderaturik zuten pisua eta egungoa ez dira gauza bera, bertzelako oreka zegoelakotz. Herri horiek euskal mundu sakonean bizi ziren, herri horietako nolabaiteko parekoa egun gure artean hain sakratu bihurtu den "baserri mundu itxia" zela ohartaraziko da irakurlea.
Duela ehun urteko Zeanuri, Ataun, Bedaio edo Orexa bezalakoak ziren, Iruñea eta Tafalla artean bizi arren. Basoa, arnoa, txakolina, abelzaintza, garia, fruitondoak, txistua, bertsolariak, dantzariak, mezak eta eskolak erdaraz bertako jauntxoen pozerako eta nekazari xumeen desesperaziorako...
Beranduagoko Madrilzaleek mesfidantzaz beterik begiratuko zieten herri horietako biztanleei, hots, karlistei, XIX. mendean sozioekonomiko zein kulturalki mundu orekatu hori armaz desegin zutenean. "Amerikara noa", baina ez "nire borondatez". Noizbait genozidio basati hura behar den legez argituren da? Egun batean, apika.


IRUÑERRIKO HERRIAK.

Euskal Unibertsoan kokatu ditugula argi duzu, irakurle. Hona hemen adibide bakan batzuk. Azterain herrian etxe izen bat azaldu zen 1742an: "Arozberriarena". 1865ean, oraindik bertan euskaldunak bizi zirelarik, honela agertzen da paper ofizialetan: "Casa del Sastre". Azterain herri berean ere, "Chastrearenecoa Elizaldea" izeneko etxea "casa del Botero" zen XIX. mendeko urte hartarako. Bertze etxe izen batzuk: "Mañeruarrarena" edo "Zirauquiarrarena" (Mañeru eta Zirauki herriak Lizarra eta Gares artean dira). Bertze bat: "Serorearena". "Zabalzarinecoa", 1865eko "Casa de Melchor" zena.
Errepublika garaian Barañaingo esnesaltzaileak Iruñerat joaiten ziren, esnea partitzerat. Beranduagoko Barañain Iruñeko auzo bilakatu zen eta orain Nafarroako hiri handi bat da, Iruñeari itsatsirik dagoena. 1837ko toki izen bat: "Lur gorria peña gaña". Iruñean bertan, bistan da. Kasu, "peñagaña" hura 1585eko "Ayzgayña" baitzen. Euskara beti galtzaile. Honelako bertze herri bat, hiri bilakatu dena, Zizur Nagusi dugu. 1837ko toki izen bat: "Ardoy ondoa Gazolaz videpea".
Herri tikiagoei begira diezaiegun. Eriete, egun herri basamortua, Iruñea eta Gares artean kokaturik. 1880ko etxe izen bat: "Baratzea". Gero, "casa de la huerta". Bertze toki izen batzuk, 1837koak: "Errico Uncea" edo "Larraya vide burua". Inguruko bertze herri bat, Gazolatz, azken urte bereko (1837, hain zuzen) toki izenak: "Ardance aundi zocoa", "Carretera pea", "Emeseneco erreca", "Guesala erreca", "Inchaur motza", "Itur zar barrena", "Salbide ondoa", "Urrutico alorra", "Zizur vide gaña" , eta bertze anitz.
Ez dugu uste datu gehiagoren egarriz izanen zaretenik. Honela nahi izanez gero ordea, eta besteren artean, Jose Maria Jimeno Jurioren lanak irakurri, bertzerik ez dago, gertaturiko genozidio kulturala osotasunean ulertzeko. Izan ere, inguru hauetan entzuten den euskara ikastola eta D ereduko gazte batzuena zein gau-eskoletakoa dela oroitarazi beharra dago.


IPARRALDEKOAK IRUÑERRIAN.

Euskal mundu hartarat behenafartarrak, zuberoarrak eta lapurtarrak joaiten ohi ziren, lehenak batik bat. Baina baita biarnoarrak ere, jakina. Erraite baterako, hor daude agiri zaharretan azaltzen zaizkigun eta biarnoar izena duten Iruñerriko hainbat etxe, baita abizen bilakaturik ere, jatorriz Aturri gainekoa zen Iruñerriko "Sorbets-Sorbet" kasu.
Hala ere, etxe izenen bat aipatzekotan, hori "Franzesarena" (Otxobi) edo "Francesena" (Saratsa) da, hauetako izen batzuek gibelean dagoenaren berri iradokitzen baitigute. Hau da, Iparraldetik morroi gisa etorririko jende anitz. Jakina, horien artean etxea eraiki edo bereganatu zuena izan zen, gutienekoa betiere, morroi izaitetik etxekojaun edo etxekoandre izaitera pasa zena. Ezkontzaren bidez, lana, adiskidetasuna... Intxauspek berak dioenez, «

Iruñea hurbilago dago Baiona baino»
eta joera hori duela mende batzuk nabarmena zen. Nola azaldu, Iruñeko aitatxi-amatxi artean hain ezagunak diren –guziak gaztelerazko bertsioetan emanda, jakina– "Iholdi", "Ezpeleta", "Heleta", "Pagola", "Hirisarri", "Hazparne", "Izturitze" bezalako abizenak? Nork ez du, haien artean, "Oloron" mendigoizale jauna ezagutzen?
Iruñerriko euskararen onerako, nola bertzenaz! Iparraldeko jendea euskal odol berria baitzen, gaztelerak ez hain kutsaturik. Halaber, Iruñerriko eta Iparraldeko euskara, berez, hain ezberdinak ez zirela erran behar. Nork daki, beharbada orduko espainiar "pentsalariek" horregatik erraiten ohi zuten nafarrak ez ginela batere fidagarriak, haien hitzetan "frantsesegiak" ginelakoan. Ez litzateke gauza makala, ez, oraindik kopuru handian sanferminetara hurbiltzen zaizkigun behenafartarrak Iruñerriko herrietan finkatzea. Lizarra-Garazi delako zerbait aditu duzue?


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude