INDUSTRIA URRIKO HIRIAN POLIGONOAK GARAPENEAN

  • ere, etorkizunera begira poligonoak nagusituz joango dira. Donostiako Parke Teknologikoa Donostiako eta, oro har, Gipuzkoako erreferente ekonomikoa izango da.

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Donostiako industriak bi fase ezagutu ditu. Lehendabizikoan, zenbait enpresa modu naturalean lur zati batzuren gainean ezarri ziren duela bizpahiru hamarkada. Igara eta 27. Poligonoa industrialdeak eratuz joan ziren. Aipatu azkena, egun, hiriko eta probintziako industrialderik garrantzitsuena da, bertan 435 enpresa daude eta 3.500 pertsonek egiten du lan. 330.000 metro karratuko azalera du eta era askotako enpresak daude, metal industriari dagozkionak, produktuen eraldakuntzan dihardutenak eta zerbitzuei dagozkionak, esaterako, garraio enpresak. Enpresen kopurua gora dihoa eta aurten 500era helduko direla uste du 27. Poligonoko gerenteak. Bigarren fasea duela urte gutxi jarri zen abian, Donostiako Hiri Ordenazioko Plan Orokorra onartu zenetik. Plangintza honek zehaztu zuen zein lur-azaletan kokatu behar ziren industrialde berriak, eta hauen artean, Zuatzu Enpresa Parkea eta Donostiako Parke Teknologikoa aurreikusten zituen. Bi poligonoak orain dela bost urte inguru egiten hasi ziren.
Zuatzu Enpresa Parkea egiten hasi zirenetik handituz doa. Parkearen helburua enpresa berrien garapena bideratzeko bitartekoak jartzea da. Egun, telekomunikazio eta teknologi berriekin harremana duten 30 enpresa daude eta 350 enplegu sortu dituzte. Enpresak bi eraikinetan daude, baina 10.000 metro karratuko beste bi egiten ari dira. Zuatzuko poligonoak 139.000 metro karratu ditu, hauetatik erdiak eraikinentzako. Eraikin horretako 160 metro karratu erosteak, adibidez, 18 milioi pezeta balio du.
Zuatzuko Parkea elkarte batek zuzentzen du: SPRIk % 51 du, eta Diputazioak eta Udalak % 24'5 bakoitzak.
Hiri Ordenazioko Plan Orokorrak beste bi industrialde onartu zituen, Belartzakoa eta Landarrokoa. Bietan, Miramon eta Zuatzun ez bezala, enpresa industrialak kokatuko dira. Belartzan batez ere, garraioen ingurukoak eta zati txiki batean komertziala. Uneotan, proiektua martxan dago eta lurra konpontzen ari dira.
Landarroko poligonoak berriz, zenbait arazo du, alde batetik, erditik erreka igarotzen delako eta bestetik, Pasai eta Errenteriako Udalak kontuan hartu behar direlako. Gutxienez bi urte itxaron beharko dira poligonoa egiten hasteko

Garberak ez die gain hartu denda tradizionalei
Merkataritzak ez du aldaketa handirik pairatu azken urteotan. Merkataritza tradizionalak indar handia izaten jarraitzen du, 1997ko abuztuan Eroski-Garbera zentru komertziala inauguratu zen arren.
Hauxe da, iaz, Udaleko Ekonomia Garapena eta Enplegua arloak egin zuen ikerketaren ondoriorik nabarmenena. Garberak eragin txikia izan du; oro har, auzoetako dendek, zentrokoek, alde zaharrekoek, Grosekoek... salmenten kopurua mantendu dute. Alabaina, zentru komertzialaren ondoan dauden bi auzoetan, Larratxon eta Intxaurrondon, Garberaren eragina jasan dute.
Ikerketa horretatik atera zuten beste emaitza ondokoa da: Donostiak duen merkataritza boterea % 160koa da, honek esan nahi du askoz gehiago dela kanpotik sartzen den dirua ateratzen dena baino.
Merkataritza, uneotan, orekatuta dago, baina Ekonomia Garapena eta Enplegua saileko arduradunek uste dutenez, beste merkataritza proiektuak garatzen baldin badira jakin beharko da jende berria erakartzen, osterantzean, barneko desoreka gerta liteke, ez bailegoke guztientzako merkaturik.
Bestalde, Bretxako merkatua eraberritzeko proiektua martxan da. Donostiako alde zaharrean dagoen merkaturik zaharrena da, baserritarren topalekua, arrandegi handia eta ohiko dendak dituena. Proiektu berriarekin bere izaera mantenduko du; kalitatezko produktuak saltzen jarraituko du baina, zentru komertziala ere bihurtuko da. Hiru solairu izango ditu. Supermerkatu handia eraikiko dute, hamar zinema gela egingo dituzte... Guztia urtebeterako bukatuko da. Arduradunek uste dute Bretxa aldameneko dendentzako onuragarria izango dela, berton jende mugimendu handia egongo baita


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude