DONOSTIARI AURPEGIA GARBITU DIOTE HAMAIKA OBRAREN BIDEZ

  • dira: bide sare berriak, Anoeta estadio berria, boulevarda, alderdi eder eta parkeaskoren berriztapena eta peatonalizazioak. Lan hauen guztien motorrak 1995eanonartu zuten hiri ordenazioko plan orokorra eta lau urte lehenago onartu zen planhorren aurrerapena izan dira. Hiriak, itxura garbiagoa du orain.

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Donostiako Hiri Ordenazioko Plan Orokorra onartu zen 1995eko azaroaren 16an, eta lau urte lehenago planaren aurrerapena, ikusi zutelako Plan Orokorrak denbora nahikoa beharko zuela erabat aprobatu arte. Beraz, aurrerapenak bultzatu zituen egun hirian antzeman daitezkeen lan eta proiektu gehienak.
Bertan Kursaal Kongresu Jauregia eta Entzutegia, Anoeta eta Donostiako Teknologi Elkargia bezalako proiektu garrantzitsuak onartu ziren. Hiria berritzen hasi ziren, hain zuzen ere, proiektu nagusi hauen ondorioz. Hauen artean dugu Kursaala eta bere ingurunea berritzeko beharra. Jauregia egiteaz bat Gros auzoa bera berritu da, Zurriolako hondartza, Kursaal zubia berreraiki dute eta Zurriolako Etorbidea urbanizatu dute, den-denak Kongresu Jauregia eta Entzutegiarekin bat egin dezan. Zurriolako Etorbidean, kasu, 563 milioi pezeta inbertitu dira, hondartzarako sarreraren eraikuntzan, zubiarekin lotu diren bide berrien lerroketan, farola berrietan eta zolaketan.
Proiektu handiek beraz, hiria berritzearen beharra ekarri dute. Horrela bada, plaza gehienak aztertu eta gero berritu egin behar izan dira, esaterako, Zuloaga, Presaburu, Usandizaga, Easo, Artzain Ona eta Kataluniakoa.


76.000 metro oinezkoen erabilerarako.

Boulevard-a eta Alderdi-Eder bezalako zonaldeak berritzea aparkaleku berriak egitearen ondorioa izan da. Inbertsio handiko lanak izan dira. Boulevard-a berregiteko 520 milioi pezeta behar izan dira eta Alderdi-Ederrek 240 milioiko inbertsioa izan du. Boulevard berriko farolak itxura banguardistakoak dira, bankuak, zurezkoak eta kioskoak bere ohiko egitura mantenduko duen arren, kanpoaldeko materiala ezberdina izango du. Epeak betetzen baldin badira, Boulevard-a apirilean inauguratuko dute jai herritar batekin.
Bestetik, oinezkoentzat gero eta espazio gehiago egokitzen ari dira. Dagoeneko, Getaria, Loiola eta Artzain Ona kaleak peatonalizatu dituzte eta baita, Pasealeku Berria, Zurriolako Etorbidea eta alde zaharra ere. Gainera, aurten beste askorekin gauza bera egingo da. Udalak, San Martzial kalea oinezkoen erabilerara jartzeko proiektua egin du eta orain merkatariak ari dira aztertzen euren proposamenak egiteko.
Seguraski aurten ere, Groseko Artetxe Jenerala kalea, Larratxoko Pasealekuko zati bat eta Martuteneko trenerako bide zaharra izenarekin ezagutzen dena oinezkoentzat jarriko dituzte. Guztira, egun Donostiak 76.273 metro koadro ditu oinezkoen erabilerarako.
Pasealeku Berria, Zurriolako Ibiltokia, Igentea etorbidea eta Kontxako Pasealekua berrurbanizatu dituzte. Aipatu lan hauek guztiak burutzeko, Anoeta, Alde Zaharra eta Amarako apendizea berritzeko lanekin batera, 6.000 milioi pezeta inguru behar izan dira.


Hiri-erdialdeko trafikoa murriztu nahian

Errepideen eta azpiegituraren alorretan, lan handia egin dute eta egiten ari dira Donostiako trafikoaren egoera hobetzearren. Gauzaturiko proiektuen artean Amara-Ibaeta Bidea dugu garrantzitsuenetarikoa. Bi fasetan burutu den lana da, lehenengoa 1996ko irailean inauguratu zen eta bigarrena hil honetan zabalik egotea espero da.
Lan honetan 2.000 milioi pezeta baino gehiago inbertitu dira. Bide berriak, hiriaren garapenerako oinarrizko ardatza izanik, bi helburu izango ditu aldi berean: alde batetik, Kontxa Pasealekuaren eta Saihesbidearen deskonjestioa eta bestetik, Donostiako bi ibarren arteko lotura, Urumea eta Ibaeta. Bide batez, Errotaburu, Iza, Munto, Aiete, Antigua, Melodi, Puio-Lan Berri eta Amara Berri auzoak elkartuko ditu. Minutu gutxitan Antiguatik Amarara joatea posible egingo du Bide honek, zentrutik igaro beharrean.
Bide berriak, Kontxako Pasealekuko trafikoa gutxitzea du helburu. Egin diren ikerketa batzuren arabera, bertoko trafikoa % 50 jeitsiko da: Antiguarako norabidean doana % 40 eta hiri-erdialdera dihoanak are gehiago egingo du behera, % 60. Bestalde, Saihesbideko trafikoa arintzea eragingo luke Amara-Ibaeta Bideak ikerketa hauek adierazten dutenez.
Aipatzekoa da ere Martutene-Intxaurrondo Bidea. Honek pisu handiko trafikoa hartzea du helburu nagusi, hiri-erditik kamioiak pasa ez daitezen, egun gertatzen den bezala. Bide honek Hernani, Loiola, Martutene eta Sahiesbidea lotuko ditu.
Bestalde, Urumea gaineko laugarren zubia berritzeko lanak udaberrian bukatzea espero dute udaleko arduradunek. Proiektu honi esker, hiriko ekialdeko (Altza, Gros, Egia) trafikoa arindu egingo da.
Aipatu hiru lan hauetan inbertitu den diru-kopurua, 3.000 milioi pezeta, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren artean ordaindu dute. Hiru bideek hiri-erditik egun igarotzen den trafikoko zati handia hartzea dute helburu.
Oro har, Donostiako errepide sarea aztertu egin da, ordenazio berria behar zuela ikusi baitzuten. Errepide gehienak ahalmen mugatua zuten Donostia bezalako hiri batek duen trafiko dentsitate handia xurgatzeko.
Donostian egiten ari diren lanak ez dira bakarrik lur gainekoak, lur azpikoak ere badaude. Horien artean, Loiola auzoan jarriko duten hondakin uren araztegiaren proiektua dago


Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude