BAM ETA DONOSTIA EUSKAL EURO-HIRIAREN AITZINDARIAK

  • ordenamendua, hornidura eta zerbitzuak antolatzeko xedez. Egun, berriz, distrituak hiri-aglomerazio bilakatuta, Aglomerazioko Erkidegoa izatea erabaki du.

2021eko uztailaren 21ean
Pixkanaka baina Europak aldaketak dakarzkigu gurean ere eta egoerara egokitu beharra dago, egoera baliatuz gainera. Euskal Herria Euskal Hiria bilakatze bidean dago. XXI. mendean Euskal Hiriaz hitz eginen da Europan. Hiri hau nonbaitetik eraikitzen hasia, BAM (Baiona, Angelu, Miarritze) distritu delakotik hasi ote. Zer da BAM distritua eta zeintzu bere egitasmoak ordea?
1972. urtean 100.000 biztanle ziren BAMen eta 160.000 gaur egun. 45.000 ibilgailu mugitzen dira egunero bertan: 5.000 atereaz eta 11.000 sartuaz. Gizarte bilakaera aldatzearekin BAM distrituaren testuingurua aldatu da, eta bere ingurumaria ere bai. Europako Batasuneko estatuen arteko mugak desagertu ostean giza-zirkulazioa arindu eta kulturak zabaldu dira. BAM distrituak bere barne antolatzearekin batera bere inguru hurbilarekin batean berreraikitzea erabaki du. Barnealdeari begira, «Euskal Herria 2.010 Lurralde Eskema» delakoa kontuan hartuko du. Iparraldera begira, Tarnos eta Bokale herriak. Hegoaldeari begira, Donostiara bitarte doan konurbazioa.


DISTRITUTIK AGLOMERAZIORA.

Frantses estatuan 35.600 herri daude. Elkarren ondoan dauden herriok hiri-aglomerazio bihurtuz doazenez, ekonomia erraztu eta gastuak tipitzeko beste modu batez antolatu nahi ditu administrazio frantsesak. Distritu formula zaharkituta, Aglomerazioko Erkidegoa izatera pasatzea erabaki dute agintariek. BAMen proiekturako legedia hil honetan onartuko da Senatuan eta eskuduntza sozial berriak bereganatuko ditu. Esaterako, hiru hirietan lanbide-tasa bakarra erabiliko da eta finantziazio komunitarioa garatuko ere. Distritu gisa jasotzen zuen baino bi aldiz diru laguntza gehiago jasoko du elkargo berri honen bidez. 2.000. urtetik aurrera distritu izatetik Aglomerazio Erkidegora izatera pasako da BAM delakoa.


ERALDATZE TIRABIRATSUA.

1998. urtean hiru hiriotako agintarien arteko harreman tirabiratsuak izan ziren. Alain Lamassourek –distrituaren presidentea– harremanen orekari eusteko zailtasuna aitortu zuen publikoki. Baionako Jean Grenet, Angeluko Michel Bonnet eta Miarritzeko Didier Borotra auzapezen herri politikarekin topo egin zuen Lamassourek eta proiektua gelditua izan zen zenbait unetan. Aurrekontuetarako ministro ohiak gogor borrokatu zuen udal hauteskundeetako botuek Aglomerazio Erkidegoaren ordezkaritza propio aukeratzeko balio dezaten. Bere ustez, honek emango lioke Elkargo berri honi benetako boterea. Datorren urtetik aurrera ez da BAM distritua izanen, eta Erkidego berria eskuduntza berriak kudeatzeko prestatzen ari da.


PROIEKTUAREN XEDEAK.

BAM distritua osatzen duten hiru hiriok Erkidegoa bilakatzeko koherentzia, kalitatea, animazio eta nortasun berri bat bilatzen ari dira, eta horiek gauzatzeko era demokratikoago batez jokatzen ikasi ere. Distritua oso manipulatua izan zen hiri bakoitzaren aldetik, eta 27 urteotan sorturiko berezko interesek ez dute integrazio azkar bat errazten. Indar jardueraren arabera gauzatu izan zen, eta Erkidego berriak artikulazio funtzionalago bat beharko du. Partzuergo gisa eraturik, elkarri laguntzeko sortua da, malgutasuna eta pragmatismoa eguneroko prozedurak zertzeko gakoak izanik. BAMek berria bere baitara bildu ordez, kanpoalderako harremanetan artikulatu beharra dauka. Bere proiektuaren arrakasta bestekiko artikulazioa ondo garatzetik etorriko baitzaio.


EUSKAL EURO-HIRIA.

Baiona-Donostia bitartean biltzen diren herriak konurbazioa bat osatzen ari dira. Euskal Herria Euskal Hiria bilakatze prozesuan Euskal Euro-Hiria deritzan hau proiektu aitzindaria izan daiteke. 50 kilometroetako luzera dauka eta 613.191 bizilagun biltzen ditu: 183.246 Baiona-Hendaia bitartean eta 429.945 Irun-Donostian. Mugaz gaindiko proiektu honen bitartez, muga zaharrak utzitako eragin ezkorra gainditu eta XXI. mendeko hiri batek behar dituen azpiegiturak eta zerbitzuak eraiki nahi dira. Konurbazio honetan industria eta enpresaren garapena berezko ekimena da. BAMek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatua zuen iaz,

Mugazgaindiko Behategia
deitua. Turismoa, kultura eta ekonomia sustatzea da helburua. Ikerketa eta teknologia parke berriek industria sareari etorkizun oparoa ematen diote jada. Hona, Europako eta Euskal Euro-Hiriaren Barne Produktu Gordinaren (BPG) banakuntza datu konparatuetan. Nekazaritzan: % 2,4 eta % 1,8. Industrian: % 31,9 eta % 45,3. Zerbitzuak: % 65,7 eta % 52,9. Industrian Europako tasaren gainetik dago Euskal Euro-Hiria delakoa. Euro-Hiri hau, oso leku estrategikoan kokatuta, ardatz atlantiarreko hiri nagusia bihur liteke.

Liburu Txuria
ren idazketa egiten ari dira eta berean mugazgaindiko lurraldetzeari buruzko ordenamendu berriak finkatuko dira

BAM erkidegoaren antolaketarako eremuak

Dauden plangintzen arabera, Aglomerazioko Erkidegoaren antolaketa berrian bost ekimen biltzen dira: irakaskuntza, garraio eta hiri zerbitzuak, hiri ordenamendua, ingurugiroa eta ekimen ekonomikoa.


Irakaskuntza.

Goi-mailako irakaskuntzaz baino ez da arduratzen BAM delakoa. Pabeko unibertsitateak Baionan duen adarra Unibertsitate autonomoa bihurtzea xedea dauka. Oraingo fakultatea eta IUT delakoarekin batera (Institutu Unibertsitario Teknologikoa) disziplina anitzeko fakultate berri bat abiatu zen 1995 urtean. Zientzia eta teknologiaren irakaspenaren bitartez informatika industriala eta turismo irakaskuntza sendotu nahi da. Irakaskuntza artistikoari dagokionez, Musika Eskola Nazionala eta Diseinu Eskola kudeatzen ditu erkidegoak. Baiona Euskal-Kosta orkestraren kudeaketa ere bere esku dago.


Garraio eta zerbitzuak.

Garraio publikoa da BAM Erkidegoaren eskudantza inportante bat. Inguruko herriekin elkarturik, STAB konpainiaren esku utzia du garraioaren kudeaketa. Konpainia honek 7,5 milioi bidaiari mugitzen ditu urtean 3,3 milioi kilometro eginez; autoa erabiltzearen alternatiba bakarra hiriegileen ustez. Bestalde,

Bizikleta Plan
bat martxan dago, eta lehen pista egina ere Baiona eta Aturri uhobira bitartean. BAM deritzan barne errepideak RN-10arekin bat egin dezan proiektua aurreikusia dago. Hiri zerbitzuak berritzeko hiri agentzia berri bat sortu da. Montaury, Lazaret, Pignada, Bachefores-eko parkeak, Mouriscot aintzira, Ansot lautada hala nola itsasegia birbaloratzeko proiektuak lantzen ari dira egun.


Hiri ordenamendua.

Azken urteotan azpiegitura berriak eraiki dira BAM distrituan. Aglomerazioa zeharkatzen duen BAM errepidea eta Parmeko aireportua egokituak izan dira. Bokale eta Tarnos herriekin lotzen duen Henry Grenet izeneko zubi gorri deigarria eraikia izan da. Etxebizitzaren politika berri batek aglomerazioaren barnearen eta ingurunearen arteko oreka ezarri nahi du, baita eraikinak eta lekune libreen arteko antolamendua ere. Hiri egitura berri honek hurrengo lau gune hauetan eraginen du bereziki: Baionako Errobiaren kasernan, Miarritzeko Rocailles eta Angeluko Saint-Jean auzoetan, eta Angeluko barraderan. Hiri azterketa handiak bultzatzen ari dira ere bai: Baionako iparraldea eta Sutar auzoa eta Miarritzeko hiri barnearen egituratze berriak ekarriko lituzkeena.


Ingurugiroa.

Hiri ekologikoa eraiki aldera ingurugiroari buruzko hiru herriartekoen akordio bat sinatuta dago. Berean, aukera teknologiko garbien aldeko egiteko asmoa ageri da –ibilgailu elektrikoak erabiltzea kasu–. Gaur egungo gizartean gero eta arazo handiagoa den zarataren kontrako borroka aztertzen da bestalde. Ingurugiroa eta hiri ekologikoaz arduratzen den Kontseilu bat eratua da, gizarte eta elkarteei irekia. Hiriaren saneamendu sareak dira hiri ekologiko honen baitezpadako oinarriak. Aturri eta Errobi ibaien uren kalitatea asko hobetu behar da BAMeko hondartzak garbiagoak izan daitezen. Etxebizitzetatik isuritzen den uraren egoera kontrolatzeko lau urteko kontratu bat ezarria da

Lyonnaisse des Eaux
konpainiarekin. Hondakinen atalean, gai ezberdinen erreziklaia sistema garatzen ari da. 2.001. urtean hondakinen % 75 biltzea espero da.


Ekimen ekonomikoa.

Erkidego berriak bere garapen ekonomikoan parte zuzena izan nahi du. Aglomerazioaren garapen azkar bat izateko honako eremuetan eragin nahi da biziki: informatika industrialean nahiz etxekoan, komunikazio eta informazio teknika berrietan eta turismoan. Zentzu honetan, eremu hauetan diharduten enpresei sustapen berezi bat emanen zaie. Aglomeraziorako logistika osoago bat berrindartu nahi da aktibitate ekonomikoak hobekiago antolatzeko


Azkenak
Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Mari zuria, elurrak urtzen dituena

Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]


2025-04-28 | Jakoba Errekondo
Egurra diamantea baino arraroagoa da

Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


Eguneraketa berriak daude