Aragoi ibaitik historian murgilduz


2017ko azaroaren 28an
Galipentzu berritik abiatuko da oraingo bidea, Aragoi ibaia ezagutzeko. Goiko Galipentzu herria bukaeran bisitatzea aginduta dago. XII. mendeko hiribildua dugu, eta aipatzekoak dira bere bi elizak, San Salbadorrekoa, (Nafarroan kriptadun gutxien dutenen artean eredu, horma margoak Nafarroako Museoan ikusgai direlarik), eta San Pedrorena bestea. Erdi Aroan lehenik musulmanengandik babesteko eta gero Aragoiko koroaren aurkako gerretarako; gazteluaren aztarnek denborari eta herriari irri, tente diraute.
Plazatik Galipentzurako errepideari jarraituz, ezkerrera lehenengo pista hartu, (0,4 Km) eta zuzenean zubirarte joan beharra dago. Zubiak berak istorio ederrak konta lekizkiguke, XVIII. eta XIX. mendeetako gerretan suntsitua izan baitzen. Gainera lehen karlistadan, 1837. urtean, bertatik abiatu zen Karlos erregea Aragoiko konkistan. Ez litzateke harritzekoa izango erromatar garaian bertan ere izatea, udalerrietan miliarioen aztarnak aurkitu izan baitituzte. Ibaiaren beste aldean eskuinetik Aragoiren bideari helduko diogu eta mendi malda honetan Erreserba Natural txiki bat sortu zenez, gozatu inguruaz.
(9,4 Km). Zuzen segi, ezkerretik korraliza batera doan bidea utzirik. Eraiketa hauek, harlanduzko pilarez nahiz adreiluz osatuta daude, estali gabeko bailekin. Horma batera erantsitako artzainaren etxoladun eredu zenbait topatuko dugu. (13,3 Km). Zuzen jarraitu bidea, ezkerreko pistatik baztertuz.
(15,5 Km). Gurutze bat bihurgune baten ondoren aurkituko dugu, ezkerretik ubide bat dakusagu eta eskuinetik korraliza baten aztarnak. Bideak zuzen jarraitzen du, eta handik kilometro gutxira (18,3 Km), pista hobeari helduko diogu. Zerealetako landa artean presa eta askaltoki bat dugu atsedenaldirako toki aproposena, (20,2 Km). Berriz bidea jarraituz Zarrakaztelura iritsiko gara. Herria zeharkatzen ari garela, eliza erromanikoa, XVI. mendeko abade jauregia eta XX. mendeko udaletxea duen enparantzatik pasako gara, kale estu batek errepidearekin topo egin arte. Bertatik eskuinera bidegurutzeraino.
Ezkerretik hartuta, errepidez, Oliva monastegirarte, (26,7 Km) hurbilduko gara. Zati hau ez dago zertan eginik, baina tokiak merezi du. Penintsulako Zisterreko monastegien artean hoberen kontserbatutakoa da eta XII. eta XIII. mendeetan igaro zituen bere urterik oparoenak, hainbat nafar errege eta zenbait Aita Santuren babesa zela medio. Abadeak, mende hauetan zehar beraien ondasunak handitzen zituzten neurrian, lurrak monastegi inguruan biltzen saiatu ziren, baita beraien ordenako oinarriei helduz nekazari lanetan aritu ere, abelzaintzari garrantzi handia ematen ziotelarik. Antza denez, Erdi Aroaren bukaerarako euren lanetatik bizi ordez errentari gisa zirauten eta arrazoi horregatik eta Nafarroa Gaztelaren menpe gelditu zenean, fraideen egoera okertu egin zen. Konbentzioko gerran ospitala bilakatu zen eta Independentziako gerran zakuratua suertatu zen. Baina, azkenik, 1835. urteko desamortizazioarekin sekularizatu egin zituzten elizgizon guztiak. Monastegiaren zatirik aipagarrienak eliza, klaustroa eta kapituluetarako gela dira; guztien ezaugarria hornidura urria da.
Itzuli Zarrakaztelura eta handik Murelu-Konderarte, (31,3 Km) non errepide nagusiaren eskuinetik baztertu behar garen, Uxuerarte doan errepidetik Zaraitzu arte. (36.8 Km). Errepidea utzi eta zuzenean doan pista hartu beherantz.
(38,3 Km). Erne ibili eta ezkerrera doan lehenengo bidea hartu, nahiz eta lurrezkoa izan, ez abiatu eskuineko pistatik hobea bada ere. Geroago (41,1 Km) segi zuzen, eskuineko pista utziz, eta (44 Km) ezkerrekoa laga, hasierako zubirarte. Aurrerago, eskuinetik abiatuko gara herrira beste aldetik iristeko, era honetan ibilbidea amaituz

Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude