LARREKO: EUSKALTZALE, ABERTZALE, PERTSONA

  • Fermin Irigarai Goizueta auriztarra zen. Larreko nafar euskaltzalea dugu. Ordukojeltzalea ere bai. Hortik aitzinerat polemika nagusi, ez bertzerik.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken gerra karlista baino lehenxeago, 1869. urteko urtarrilaren 25ean Pablo Fermin Irigarai Goizueta «Larreko» Nafarroako Auñamendi aldeko Auritzen jaio zen, duela 130 urte hain zuzen. Aita auriztarra eta ama doneztebearra. Biak nafarrak, biak euskaldunak. 1949an hil zen, laurogei urte zuela. Berrogeita hamar urte pasa dira. Mundua zeharo aldatu dela emaiten du. Izan ere, berak bizirikoan euskaldunok bi guda galdu genuen. Eta 36koan gerra bat baino gehiago, zinez.
Ezin dut argazki tipi hura burutik kendu. Aitatxi bat. Bere etxeko egongelan irudikatu beharreko aitatxi bat, berokia jantzirik daramana. Gorbataduna. Ile, bibote eta bizarra urdinduak, dotore orrazturik. Ile motz, kopeta zabal. Unamuno zelatan. Ezin alderatu, hala ere, nafarrak inoiz ez ziolakotz bere euskal nortasunari eta gure munduaren etorkizunari muzin egin. Betaurreko biribil handiak. John Lennon piskat ere bai. Baina ez John Ono Lennon. Kia.
Begirada xamurra zuela ezin ukatu, hizkera bezala. Idatzirikoa, bederen. Batzuen irudiz nahikoa lehorra izan arren. Edonola ere, goxotasun horretan begiei sua dariela dirudi, gogortasuna, haserraldia gibelean. Onerako edota txarrerako nortasun handiko gizona. Ikus dezagun, bertzenaz, artikuluak hasteko erabili ohi zuen sarrera mota, bi adibide nahikoa adierazgarri: «

Barkatu, baño utz nazazue nere kolkoaren ustutzerat
» edota «

Aspaldi badu ez dutala
Euskalduna

ko xokorik zikindu
».
Eskerrak bere burua euskaldunberritzat hartzen zuen! Ez zen batere ona, ez, euskararen egoera, euskaldunzaharren eremua egun baino hagitzez zabalagoa izan arren. Bere herria, Auritz, euskalduna zen oraindik. Egun ez. Bihar bai, apika. Bada, aita herriko handikia zuenez, tikitandik erdararen eragina senditu omen zuen nagusi, gure hizkuntzaren kalterako. Bere artikuluak irakurririk, berriz, aurkakoa erranen genuke. Ea zer dioen, erraiterako, Pello Zabalak honetaz: «

Baño: zer beroak, bero sapa, beti izerditan eta edaten! Iragan igande arratsaldean bi erauntsi eder bota zituen, arri pikor zenbeit ere ba, euriaikin batio, baño ez kalterik egiteko
».


LARREKO, EUSKALTZALE.

Hauek bere hitzak, 55 urte zituelarik: «

Euskararen alderat ene biotzean ernatzen ari zen landarea bear nuen alatu (...) zaartuxe naiz, baño kolkoa bero dut orañik euskeraz ikasteko
». Garai hartako Iruñeko hainbat jauntxoren artean pizturiko nolabaiteko giro euskaltzaleak Larrekorengan eragina zuela idatzi da. Bera ere horretan lekuko baitugu: «

Iruñe untan ere, euskararen alde, zerbeit ari dire (...) Ongi ala, ongi: Nafarroako euskaldunek zerbeiten bearra baginuen!
».
Frankotan urte horietako handiki anitz euskaltzale sutsu moduan azaltzen bazaizkigu ere, errealitatea ezberdina zela jakin badakigu jadanik, hau da, horietako jakintsu ugariren ikuspegia zientifikoa zen soilik, euskara altxortzat hartzen zuten, museoko bitxitzat. Baina ez bertzerik, hots, ez zuten deus ere egiten euskara bizi zedin, haien eskuetan neurri handi batean euskarak praktikan pairatzen zuen zapalkuntza sistematikoa konpontzea bazegoen ere. ARGIA irakurtzen ohi dutenek ongi dakitenez eta Zuri Urmeneta andereak aspaldi aitortu zigunez, «

garai hartakoek hagitzez gehiago egin zezaketen, baina ez zuten egin
».
Badirudi, arlo honen gainean bederen, Irigarai jaunaren jarrera bertzelakoa zela. Antza denez eta modu erraz batez mugatzearren, irizpide modernoagoak erabiltzen zituela erraiten ahal dugu. Bere prentsa artikuluen artean irakur dezagun, ondorengoa kasu: «

Erdaratik euskararat itzulikatzeko lanaz mintzo delarik; adiaraztera ematen digu, noraraño argituak bear diren ortaratzen direnak. Bi itzkuntzetan nagusi direlarik, euskar lanen gaia ere, barnedanik ongi miatua eta ikasia bear dutela. Bertzeenaz euskararentzat kalte ditekela, lan orietan eskuak sartzea, baldin ezpadazki ongi jakin bear dituenak
». 1925ean idatzia.
Umore fina zuela bistan da, bertzalde. Bazterrak ongi nahastea zuen gustukoa. Izan ere, urtebete beranduago, Mussolini eta italiar faxistez mintzatzen ari zelarik honelakoa idatzi baitzuen menditarrak: «

Azkenik ikasi dugu, Mussolinik bere lantegian begien aitzinean omen dauka Julio Cesarren iduria (...) Bearrik, euskaraz jakinen ez dutela, bertzeenaz salatuak gindezke
». Honen inguruan Nafarroako gobernadoreak zuen iritzia, berriz, ezezaguna zaigu. Beharbada artikulu hau, gehienak bezala, Iparraldean argitaratzeak arazorik ez izaiten lagunduren zion Larrekori. Ildo honetatik erran beharra dago

Euskalduna
berean baina 1927an Nafarroako gobernadore ohiari euskararen etsaia izaitea leporatu ziola, ironiaz jantzirik: «

Gure mintzoera ez bide zitzaion goxo
».
Amaitzeko, honela idatzi zion

Monzon jaun euskaldunari
«La Voz de Navarra» egunkari jeltzalean, noiz eta 1935ean, hondamendia gertatu baino urtebete lehenago: «

Euskararen aberastasuna, ikasiago ta geiago berexten dutalakoz, nik uste izkuntza andian bezain ederra dela. Orgatik, Donostiako azken bilkura batean, Monzon jaunak euskaraz iardetsi duelarik, leku artan bertan Gil Robles eta Calvo Sotelo (...) Zer da bidezkoagorik, gure etsaieri, euskaraz iardestea baño? (...) Orgatik, nere biozmina: ogeita amabortz urtez ez dutala euskara geiago ikasi!
». Zein urrun zuregandik, Kanpion, on Arturo!


LARREKO, ABERTZALE.

Arestian irakurri ahal izan dugunak ongi erakusten digunez, Pablo Fermin Irigarai Goizueta euskal abertzalea zen. Soila, ñabardurarik gabekoa. Gehiago zehaztea zaila litzateke, baita mingarria ere, agian. Jorratu beharreko bidaia, hala ere. Hona hemen lorratz batzuk, lagungarriak izanen zaizkizulakoan, irakurle. Azken ihardespena, betiere, zure eskuetan gelditzen baita.
Bere abertzaletasuna, euskarari lotua. 1916ko hitzak, «Napartarra» izenekoan argitaratuak: «

Betidanik uste izan dut, euskarari buruz ez ginezakela aurrerapen aundirik egin, baldin ezpadugu euskel ikastolik. Gure Euskalerria il urran ikusita, epe labur baten bizitza baizik ezpadiogu atzemaiten, gure erria ala ikusi, ta gu geldirik, ixilik egoten lotsa gabeko egotea eta biotz gabeko ixiltasuna!
». Ziur gaude hitz hauek berberak Auritz bere jaioterritik hain urruti gelditzen ez zen Urepeleko Ferrando Airek sinaturen zituela bertso ederretan, bizitokiak eta mintzairak hain hurbil, mende erdi luzea igaro arren: «

Ni euskarari nago bihotzez eta gogoz, ez ederraren gatik bakarrik, bainan gurea delakotz
». Abertzale izaitearen aitormen zintzoak biak, Larreko zein Xalbadorrenak. Nola utzi bere garaiko Lizardiren oihua aipatu gabe? Funtsezko ezberdintasunik ote?
Bi hitz, hala ere, bere ideiak erlatibiza ditzagun. Behin honela idatzi bazuen ere (1933): «

Nerekin zagon euskaldun on-on batek erraiten zidan: `Orain ere Donostira abertzaleak; ez ginuke obeki, katoliko guztiak uniturik juatea?' Nik: katoliko ainitz Madrida buruz ari dire, eta nik uste, euzkotar katolikoak Madrida gibelaldea emanez, ibili bear dugula
», bertze honetan azpimarratu zuenez (1918): «

Nacionalista vasco, zinezkoa izateko bear-bearrena dugu giristino zintzoak leenik, biozdunak, argituak eta gero euskeldunak
». Zein dugu benetako Larreko? Biak, argi da, garaikoek zituzten zalantza eta kontraerran aski ezagunetan murgilduriko euskalduna. Ikasia eta ez txiroa, oroitaraz dezagun. Euzkadi izenaren aldekoa ere bai.
Eta Nafarroa? Nola ikusten zuen Nafarroak pairatzen zuen egoera korapilatsua? Beharbada 1918ko artikulu batean ihardespen garbia utzi zigun, oraindik Lizarrako estatutua tokitan zegoen arren, eta zer erranik ez nafarrontzat, jakina: «

Naparrako nagusiak otz dagozi, naiago dute euskeldunekin baño Madrid aldeko eta Aragoa aldekoekin kidetu; orrek adiarazi nai du ez dutela bere biotzetan ezagutu nai angotarrengandik berexteko motarik. Ori ala baldin bada, ez dira Naparraren lege bereziaren aldeko, ez dira lege zaintzale, eta gutiago oraindik euskeraren zale. Mota oriek guziak bai dira Naparra, Españako bertze errialdetarik berexten dutena, berextaxunik nai ezpadute agur lege zarrari eta agur gure izaiteari
».
Harritzekoa, beharbada, 1936an hil ez izana. Larrekok lagunak zituen, etsaiak ere bai. Eta altxamenduaren hasieran salatu zuten, noski. Antza denez, eta Iñaki Kaminoren edizioetan azaltzen zaigun Erkiaga egileak jaso zuenez (1970), Iruñeko apezpikuak hirurogeita zazpi urteko aitatxi honen bizia salbatu zuen, gobernadoreari modu honetan ihardetsiz: «

Untsa ezagutzen dut Irigaray mirikua. Baiña, erran ezadazu, otoi, Nafarroa osoan, haren pareko gizon onak, zenbat ote ditugun...
». Larreko, pertsona gisa, agerian?


LARREKO, PERTSONA.

Sendagilea izanik, populu xumearen osasunaz hagitz kezkaturik zegoela emaiten du, «La Voz de Navarra» Iruñeko egunkari jeltzalean argitaraturikoa aztertu, bertzenaz. Erraite baterako, umeak: «

Ama batek bere bularreko esnearekin bakarrik (...) Garbitu aurra egunero (...) Jana bezain bear du aurrak aize garbi eta sanoan atsartu (...) Aur bat xertatu bear litzake iru illabetetan
–biruela, tifus...–». Alkoholarekin loturik zegoenaz ere ohartarazten zuen, era bortitzean: «

Ardo eta edari xuriari emana den aren azken etxea izaten da presondegia, erotegia edo eritegia (...) mozkorkeria nagazten eta errekaratzen ditu familiak, berekin ditu alferkeria, bearkundea edo miseria
». «Napartarra» zelakoan ere etxean erabiltzeko errezeta moduko pasarteak azaldu zituen, lehenagoko sendakintzari lotuak. Hala ere: «

Sendagile basa unen erranak onesten ezpadituzu utzi eta zure etxeko sendagilea deitu, unek argituko datzu
».
36ko faxisten altxamendua baino hilabete guti lehenago, 1935eko urrian erraiterako, Nafarroako aireari heriotz kiratsa omen zerion, gure nagusiek beti honela azaldu digute bederen. Bada, euskara arront gorrotatzen zuten euskal zein espainiar faxistek ezkertiarren genozidioa burutzear zutela eta presoak ugaltzen ari zirenean, Larrekok lerro hauek sinatu zituen: «

San Kristobal delako gazteluan
–Ia Iruñean bertan dagoen Ezkaba mendiko eraikuntza militar espainiarraz ari da, hain zuzen–

, jadanik urte bat badu, ainbeste gizon giltzaperaturik daudela; gaztelua ez dela ortarako, eta leen bai leen bearko dela etsi edo bear bezala egin. Gaztelu ortan, bat zendu delakotz langileak bere asarrea agertu dute egun bat, ortzirala, lanik egin gabe (...) Adiarazi nai izan dute, gazteluak osasungarrizko bear dituen baldintzak ez dituela eta orgatik il dela
–Larreko sendagilea zela oroitaraz dezagun

–. Egia errateko, San Kristobal, gudularien gerizatzeko egina dago eta ez gaxoak an idukitzeko ez eta iñor giltzaperaturik an idukitzeko
». Azken hitz hauengatik hilabete batzuk beranduago, ikusi dugunez, afusila zezaketen, non eta Ezkabako magaletan bertan. Anarkistak, sozialistak, komunistak, Asturiasko matxinatuak... Horiek ziren Ezkabako gainean eraiki zuten koartel-espetxe hartan zeudenak. Horien alde mintzatu zen Larreko. Nola ez oroitu Lauaxetaz?
Ezaguna denez, 1936ko uztailak 18a arte hagitz arrunta zen Iruñeko karriketan euskara entzutea. Euskaldun anitz euskaraz aritzen zen, hitz batez. Karlistak, jeltzaleak eta EAE-ANVkoak elkarrekin joaiten ziren kalejiran Euskal Jai zaharrerat, egungo Alde Zaharreko gaztetxea, Iruñeko ikastolen aldeko jai erraldoi horietarat. Baina egun hartan Iruñeko karriketan euskara desagertu zen, tiroketen hots beldurgarrien artean, orain arte. Hau dela eta, Larreko idazlea ere izkutatu zen. Beharbada horregatik ez dugu hemen aipatu

Gerla urte gezur urte
izena daraman egunkaria, duela urte guti argitaratu dena. Zuri utziren dizugu, irakurle, interesa piztu bazaizu, lagun hau pertsona gisa gehiago ezagutu nahi baduzu.
1948 urtean, ia laurogei urte zuela, honela sinatu zuen:

Nafarroako euskaldun xahar batek
. Agur eta ohore, adiorik ez, Larreko


Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude