AZKAINE ETA SENPERE ARTEKO ERREKEN IBILBIDEA

Azkainetik bertatik, Arraioa baserri ondotik hain zuzen ere, emango diogu hasiera aste honetako bueltaxka leun honi. Baserriaren izen bereko erreka izanen dugu erreferentzia, jarraituko dugun bidezidorra Arraioko errekaren ezkerraldetik baitoa, erreka gure ezkerrean geratzen delarik. Azkainen jasotako kondairen arabera, behiala erreka honetan lamiak usu "ikusten" ziren... guk, ordea, ez dugu izango uretako izakiak bixitatzeko hainbesteko zantzarik. Bizkitartean, hastapenetik kilometro batera, gure bidetik putzu handi eta ilun bat nabarituko dugunean... «ez ote zen Arraioko lamiak bainatzen ziren putzu bera izanen?», pentsatuko dugu doikebe.
Bidezidorra otearen artean irekiko da, zabalgune batera iritsi arte. Bizkarzun eta Esnaur tini apalak gibelean utzi ditugu. Haien gailurretan gaur egun, Napoleon garaiko gerretako gotorlekuak ikus daitezke, 1813. urtean Napoleonen armada uxatu ondoren Wellingtonena Azkainen sartu zenean eraiki zirelarik.
Gora doan pista eskuinean utziko dugu eta langa bat iraganik, zelai zabal eta berde batean sartuko gara, zinez arrunt lasaia eta ederra. Zelaiaren alboan urmaela topatuko dugu. Horko lamia bakarrak arruli eta mariburruntzak izanen dira, beste mamutzekin batera.
Amini bat aurrerago, Azkaineko Herriko Etxeak ederki adelatu duen borda aurkituko dugu, iturriak, komunak eta guzti, bikain hornituta beraz. Eskuarki bertakoek borda alokatzen dute toki paregabe honetan bazkariak edo krakadak jai giroan egiteko.
San Inazio lepora doan pistaren mundruna zapalduko dugu metro urri batzuk geroago, berehala pinudiaren barrena sartzen den pista hartu behar baitugu. Hura jarraituz, pinuditik harizti eta pagadira pasatuko gara. Legureko bordara iritsi baino lehen, zonalde garbira aterako gara, Zuhamendiko mazela zeharkatzeko. Hor goian Zuhamendiko kaskoa itsusitzen duten antenak geratuko dira eta mendi bestaldean, San Inazio lepora aldera, Larrunera tren ttipiaz iganen diren turisten kalapita. Zuhamendiko magala zeharkatzen dugun bitartean, Arraioko errekako ibar txikia ikusiko dugu, Esnaur eta Bizkarzun mendi garbaleen artean idekitzen dena.
Zuhamendi pasatuko dugu apur bat jaitsiz Mendiondoko bordaraino eta berriro, lehengo altuera irabaziz Bixustiara iristeko. Leku honetan, borda zahar baten alboan eta artzain bidearen ertzean, Bixustiako tumulua kokatzen da, belarrez, otiez eta iratzez estalita, abantxu nabari ez dena. Berari buruzko informazioa Jaques Blot arkeologoak emango digu: «Bixustiako tumuluan salbamendu azterketa bat beharrezkoa izan zen, 1975ean larrea lurberritua izan zelarik. Lurrezko tumulu hori, miaketa aitzin ageri zen peristalito guztiz eder batez ingurarua zen, honek, bere iparraldeko aldean bereziki, aldizka emaniko bloke handi eta ttipiago sail bat bazeukalarik. Bertan bildutako egur ikatz batzuk datatuak izan dira: 2600 100 B.P.(hots, 969 eta 433 K.a.)».
Bixustiako tumuluak eta inguruko beste historiaurreko oroitarriek adierazten digute goratasun apaleko mendixka eta zelaigune hauek ez zirela bakarrik neguko alaleku izan, baizik eta alalekuz aldatzeko bidean, geldiune ere urte sasoien arabera.
Artzain bidea jarraituz, altuera galduko dugu, Uzkaingo erreka aldera jaisteko oraingo honetan. Ibilbidearen zati honetan Senpereko lurretan kokatuko gara.
Bidea aurreratu ahala, pareko erreka indartuz joango da. Urak brauki jotzen du harrien kontra. Udan erreka hauek agor izan daitezke baina azken euri uhar eta zurrupiten ondoren, ur nasai jautsiko da garai hauetan. Hargatik, lerratu gabe, artoski iragan beharko dugu bideak ibaia zeharkatzen duenean.
Momentu batean errekak hanbateko zarata aterako du. Jakinminez zalaparta aldera hurrantzen bazarete, baldituko zarete putzu sakon eta zabala aurkitzean... hura bai piszina bikaina lamiendako!
Aurrerago, gainera, beste putzu ederrak topatuko dituzue, Aritzeako etxe hutsetara iritsi baino lehenago. Uzkaingo errekako zati hau, guk ezagutuko dugun azkena, bere apaltasunean zinez ikusgarria da.
Segituan aterako gara errepidera, Les Sentiers Emile-Uzkaingo erreka dioen panoaren tokira. Emileren ibilbidetxo hauek Frantzia osoan hedatuta dauden txango errazak dira.
Errepidea zapalduz, hasierako puntura hurbiltzen goazen bitartean, herri arkitekturaren harri-bitxiak diren baserriak begiztatuko ditugu. Horrela, arte herrikoiaz gozatuko dugu eta amaiera emango diogu Arraioa eta Uzkaingo erreketako ibilbide eder honi

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude