"SOZIALISMOAK GIZADIA DU OINARRI, KAPITALISMOAK EZ"


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jubilazio adina heldu bide zaizu. Ez dirudi ordea, jubilatzeko bidean zaudenik, hamaika lanetan diharduzu-eta. Mundutik pasaia hau ez duzu alferrik iragan, gerra zibila gordinean sortu zinen ordea. Nola gogoratzen duzu hura?
Nik gerra zibil garaia ez dut gogoratzen, oso haurra nintzen. Ondorioak bai, haurra zarenean gauza asko zertzen duzu gainera. Gogoan daukat egoeraren latza, eskasia handia zelako. Guk bestealdera ezin pasa hori bizi izan genuen, Oiartzun mugatik hurbil izaki, nola pasatzen ziren gauez bestaldetikan. Geroago ulertu nuen, haiek erresistentziako gudariak zirela, makiak. Txikia nintzenean entzundako gauza asko areago ulertu nuen Txileko kolpe militarra bizitu nuenean.

Etxean zortzi haurride zineten; Jose eta Antoniren seme-alabak. Aita kartzelatik pasa zen. Eskasia aipatu duzu. Gurasoen ahalegina izugarria izango zen?
Oraintxe esan duzu egia. Gure etxean kulturari ematen zitzaion garrantzia handia; ez nintzen ni ikasi nuen bakarra hala ere. Denok etortzen ginen Donostiara ikastera. Guk jateko ez genuen falta izan, ezta gutxiagorik ere. Gure eskasia zen, arropan zerbait falta izatea. Eskasia gehiago genuen gure inguruan, eta etxetik ikasi nuen besteei lagundu behar hori.

Magisteritza ikasi zenuen. Emakume aitzindaria izan zinen hortaz.
Gehiegizkoa iruditzen zait aitzindaria izan naizela esatea. Egia da, orduko estatistikak begiraturik zer emakume gutxik ikasten zuen! Nik esango nuke ikasteko desio handia nuela, eta magisteritzan aritzeko gogo bizia. Bulego batean lanean askoz gehiago irabazten zen eskola ematen baino. Baina nik irakasteko, ikasteko eta ezagutzeko desira nuen batez ere.

1959an Ekuadorrera joan zinen. Los Rios misioan eskola eman, emakumearen laguntzan aritu... Ez zinen pozik hemen? Ihes egiteko era bat izan zen?
Ezta pentsatu ere, alderantziz. Oso kontentu bizi nintzen hemen. Baina, kristau familiakoa naiz, eta kristautasunak zentzu zabala du nire bizitzan. Hego Amerikan zegoen miseria ikusi eta pentsatu nuen nik zerbait lagundu nezakeela. Hori izan zen eztena, bestela, hemen lagunartean eta familian oso zoriontsua nintzen.

Ekuadorren bost urte igaro eta Txilen Temulco-ko Bernardino Piñera gotzainaren idazkari izan zinen 10 urtez. Orduan jo zuen kolpea Pinochetek.
Zirrara izugarria sortu zidan kolpe militarrak. Lehenago esan dudan bezala, Euskal Herrian txikitan bizitu nuena hobekiago ulertu nuen orduan. 50 urteko atzerakada bat eman zen, zeren Txile orduan sozialismoaren bidean zihoan era demokratikoan. Eskuindarrek eta EEBBek lotsagabeki jokatu zuten. Lehenengo aldiz historian, Txileko jende xumea protagonista sentitu zen, eta horrek indar handia eman zion herria eta gizarteari. Salvador Allenderen proiektuak lurra eta ondareen banatzea ekarri zuen, baina bakarrik utzi zuten. Errepresioa ikaragarria izan zen.

Hango eliz barrutian ezagutuko zenuten errepresioa ere...
Nik pertsonalki ez, baina handik etorri nintzenean, hemen izan nuen arazo bat edo beste. Poliziak deituta deklaratu behar izan nuen bi aldiz kolpea gertatu eta bi hilabetera Txiletik etorri nintzenean. Gotzaina ez zuten kartzeleratu, baina oso mugatua eduki zuten.

1973tik Euskal Herrian bizi zara. Hango Eliza eta hemengoaren arteko aldeak ezagutzen dituzu. Orain gutxi, Bizkaiko elizak euskal presoekiko izan duen "axolagabekeria" aitortu du. Zer iritzi duzu autokritika horretaz?
Oso zaila iruditzen zait kritika hori praktikara eramatea, batez ere, kritika egin ondoren presoak askatuak behar liratekeelako. Kritika horretan ez dut ikusten zentzu kritiko sakon bat Elizaren partetik. Oro har ari naiz. Ikusi besterik ez dago, esaterako, Guillot apezpikua halako zentzu kritiko batez etorri zela Iparraldera, hango presoen egoeraz arduratsu, baina baztertu zuten.

Kritikoa zara oso.
Bai. Agian, nik askapen teologia bizitu dudalako Latinoamerikan. Europako Elizan kritiken orientabide falta dago. Errealitatetik abiatzen bagara, eta gizadiaren garapenerako etsaiak nortzuk diren ikusita ere, Elizaren iherarkiak dituen loturek ez dituzte kritika horiek gauzatzen uzten. Eliza sistema nagusiak lotua dago, sistema kapitalistak alegia. Ez nuke Eliza osoa, ezta bere baliabide guztiak zaku berean sartuko jakina.

Gipuzkoako eliz barrutiaren gogoeta berri bat gizarteratu da berriki.
Elizak «aldaketeei mesfidantzaz begiratzen die» esan duzu inoiz. Gipuzkoakoak ere bai?
Gipuzkoako eliz barrutian ahalegin handia eta ona egin da. Era baikorrean ikusten dut, kristau xume asko izan baita gogoetaren partaide. Nahiko izan ote da? Bada, aurrerago ikusi beharko. Batzuentzako ausartegiak izango dira. Aldaketak ordea, Ebangelioari begiratuta eman behar dira, Jesusen mezuari begiratuta. Eta hori gaur egun zaila da gure mundu honetan.

Zaila lehen esandakoagatik, eta orobat gizadia krisi egoeran dagoelako. Alegia, lotzen gaituen kapitalismo sistemaren alternatiba ez dugulako.
Bai, oro har horrela da. Baina krisiak ere onak dira. Bere alderdi ezkorrak baditu ere, krisiak berez adierazten du gizadia bizirik dagoela. Egia da, ekialdeko sozialismoa erori zenetik –hura baino askoz gehiago eta sakonagoa da sozialismoa, ordea– kapitalismoa nagusi bakarra da. Baina gaur egunean, kapitalismoa ez da bandera bezala eramaten, ideologia hori gauzatuta dago. Ideologia alternatibo konkretu bat zehazteko urteak beharko dira, baina halako berdintasun batera jo beharko dugula uste eta espero dut, horrek erakartzen baitu jendea. Ni sozialista naiz, sozialismoak gizadia baitu oinarri eta kapitalismoak dirua.

Emakume kristaua eta sozialista. Emakumeen defentsan ere iraultzailea? Feminista izateraino?
Ez dut behin ere parte hartu erakunde feminista batean, baina oso eskertua nago feministek eman dituzten pausoengatik. Ausartak izan direlako orain askeago gara emakumeok. Oraindik emakume eta gizonen arteko eskubide parekotasunetik urrun gaude, baina pauso inportanteak eman dira.

Elizan oraindik ere, neskame bat bezala ikusten omen duzu emakumea.
Bai. Konstatazio bat egingo nuke gainera, emakumeok ez dugu kontatzen Eliza barruan. Askozaz lan gehiago egiten dugu, eta hala ere, ez dugu kontatzen erabakiak hartu behar direnean. Apaizak dira lehen, gizon laikoak bigarren, eta emakumeak hirugarren. Elizaren historia eta bilakaera ezaguturik, ulertzen duzu hori. Nik eboluzio azkarrago bat desio dut.

Elkarri giza mugimenduaren Tailer Nazionaleko kide zaitugu bestalde. Zer sentitu eta pentsatu zenuen ETAk irailean su-etena iragarri zuenean?
Poz handi bat sentitu nuen. Bake prozesu batean sartzeko distentsioa behar-beharrezkoa zen, eta hilketa bakoitzean sentitzen genuen zirrara haren aurrean, bada pentsatu nuen, ETAkoak zentzudunak izan dira, eta hartu behar zuten erabakia hartu dute.

Gerra Zibila pairaturiko familia abertzale baten alaba, frankismoaren aurka ere borrokatu izandakoa. Hala ere, sofritu behar izan duzu Elkarri-ren proiektua egitean, zure inguru abertzaletik beretik, ezta?
Dudarik gabe, kritika guztiak gogorrak dira. Baina jaio orduko bagenekien lana ez zela erraza izango. Duela 6 urte atera ginenean bidea elkarrizketa zela esanez, batzuk eta besteak ameslaritzat jo gintuzten. Orain gizartearen gehiengoak elkarrizketa onartzen du.

Bost hilabete joan dira harrez gero. Nola ikusten duzu egungo egoera soziopolitikoa?
Su-etenak ilusioa eta itxaropena zabaldu zituen, eta oraindik horrela jarraitzen du. Egoera nahastu batean gaude; normala ere bada nolabait, su-etenak gure gizartean dagoen arazoa politikoa dela azaldu duelako.

Nolanahi ere, Elkarri-ren egitekoa ez da bukatu. Nola planteatzen duzue gero hurbila?
Elkarrizketa, akordioa eta herri kontsulta dira oinarrizko bake sendo bat lortzeko pausuak. Lehen pausua eman da, distentsioa. Ez da erabat eman, eta gobernuak distentsio handiago bat erakutsi beharko luke. Orain, alderdi arteko elkarrizketa bultzatzea nahi dugu, 1999-2000 urte artean alderdien arteko mahaia osatzea, Sttormont-ekoa bezalakotsua. Ekaineko hauteskundeak pasa ondoren, alderdi politikoek egutegi bat egin dezatela nahi dugu, behar den mahaia edo foroa gauzatzeko.

Alderdien betebeharretara mugatuz gero, gizartearengandik urruntzen joango zarete, apika?
Ez. Guk gizartea informatua edukiko dugu, bake prozesuaren kontzientziaren beharra bermatzen segituko dugu

Eraiki
nahiz

Ikasi
metodo didaktikoen bidez.

Izan
proposamena garatzen segituko dugu eta Gesto-rekin elkarlanean ere bai; nazioarte mailan informazioa hedatuz. Bake prozesua benetan bideratua ikusi arte zeregin asko dago. Akordioa gauzatzen denean, Elkarri-k ez du beste egitekorik izango.

Informazio hedapena aipatu duzu. Hedabideek jokatzen duten rola berebizikoa da egungo gizartean, eta bake prozesua gauzatzeko zer esnaik ez. Kazetaria ere bazara. Estatuko hainbat komunikabideen deontologia eskasaren aurrean ba al dago zer eginik?
Guk, Elkarri-tik estatu mailako komunikabideei eskaera zehatza egin diegu gauzak errazteko. Zuk dakizunez, albiste batek baditu bere alde ezkorra eta baikorra, eta alde baikorra hartzen baduzu bake prozesua laguntzen ahal duzu. Irlandan, esaterako, lealista eta unionisten egunkari bateko eta errepublikarren beste egunkari bateko zuzendariak ados jarri ziren editorial kontsentsuatuak ateratzeko.

Madrileko egunkariek hori egitea ametsa dirudi.
Bai jakina. Hemen emango balitz denok oso gustura hartuko genuke, baina ez dugu hainbeste eskatzen. Gutxienez, idazterakoan, bake prozesuaren kontrako jarrera hartu ordez, jarrera lagungarria hartzearen beharra ikus dezaten nahi dugu. Ez nuke esango hori arazo handiena denik, baina asko erraztuko luke alderdi politiko guztien arteko mahaia osatzen

ANTONI URDANPILLETA
«Nire ama. Gerra denbora bizitzea tokatu zitzaion emakume fuerte, argi eta emankorra. Beti ikasteko prest, aurre egiten jakin zuen»

MANUEL LEKUONA
«Familia ingurukoa izan nuen; gizon kuttuna niretzat. Nahiz bera izugarri zigortua izan zen, herriaren alde asko egin zuen jakintza mailan»

SALVADOR ALLENDE
«Miresten dudan gizon handi bat. Bere herriaren ardura botuen bidez hartu zuen, eta hori defendatzeagatik bere bizia eman zuen»

ANDONI LEKUONA
«Soziologo argia eta nekazaritza munduan asko lagundu eta lan asko egin duena»

JUAN LEKUONA URRUTIA
«Gizon ausarta. Giroa oso aurka izan arren, bere komunikabidea herriaren zerbitzuan aurrera atera duena»

JONAN FERNANDEZ
«Gizon burudun eta argitsua. Herri honen alde gauza inportanteak egiten ari dena, benetan»

TXEMA AUZMENDI
«Gizon argia, jendearengandik oso hurbil dagoena, bihotz zabala oso»

MARIANO FERRER
«Maisutzat eduki dut. Asko lagundu zidan kazetaritza lanetan. Bere eguneroko lana estimatzen dut benetan»

XABIER LETE
«Abeslari bezala gehiago ezagutua da, baina poeta bezala asko gustatzen zait. Niri oso aberasgarria izan zait literatura mailan»

JOAN MARI IRIGOIEN
«Lagunmina. Idazle oso ona. Poeta. Herri honekin benetan konprometitua»

Tantoa
Bada gustura hartzen den eginkizunik. Halakoxea lehenengoan telefonoz heldu zitzaidana: Maixux Rekalde lagun onaz lerro batzuk idazteko gonbidapena.
Nola agertu, nola hurbildu baina zuri, irakurle, hitz gutxitan Maixuxen izaera? Hauxe da bururatu zaidana: bere zenbait ezaugarri nagusi, dozena erdi bat hitzetara biltzea.
Maixux, lehenik eta behin,

emakumea
da, alegia emakumeen egoeraz ohardun eta emakumeek dituzten eskubideen defendatzaile sutsua. Gainera, emakume euskaldun eta euskaltzalea dugu Maixux. Beste era batera esanda: euskararen aldeko apostu egin duen emakumea, euskaraz bizi nahi duen hiritarra. Era honetan, mozorrorik gabe eta militante izanik, erakusten du Maixuxek Euskal Herriarenganako maitasuna.
Emakume

abertzalea
ere bada gure laguna: inongo alderdi politikori lotu gabe egonik ere, herrigintzan buru-belarri ari da aspaldi.

Elkarri
ren sorreran bere parte hartzeak eta ondoren mugimendu honetako Tailer Nazionaleko kide izateak garbi azaltzen digutenez. Bestalde, abertzaletasunak ez du Maixux mundu ttiki eta itxian bizitzera eraman, munduko behartsu eta pobreen solidario izatera baizik. Halaxe diote Ameriketan (Ekuador eta Txilen) emandako urte mordoak eta egun Oscar Romero Solidaritza Batzordeetako sustatzaile eta bultzatzaile izateak.
Eta amaitzeko ezaugarri hauen guztien ardatz eta bilgune Maixuxen kristau sinesmen sendoa dugu: Jainkoa ulertu eta nolabait esanda, "bizitzeko" erak laguntzen dio izugarri gure lagunari bere bizitza osoari koherentzia eta irmotasuna ematen, goxotasun handiaz agertzen dituelarik. Hitz batez: Maixuxek ondoan dituen edo jartzen zaizkion pertsonak ez ditu -onerako zein txarrerako- indiferente utziko


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude