ERREFORMAREN AURKAKO ERREBOLTA

  • ari dira martxoaren 24-25erako prest egon beharko duen Nekazari Politika Bateratuaren (NPB) erreforma berria. Bien bitartean, euskal, espainiar eta europar baserritarrak erreforma horren aurka mobilizatzen ari dira.

2021eko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken asteotan Gasteiz eta Iruñeko kaleak nahiz Madrilekoak eta Europako hainbat tokitakoak nekazari eta abeltzainek egindako mobilizazio ugarien lekuko izan dira: traktoreak, behiak eta txerriak gure hiriburuetako kaleetara eraman dituzte bere gaitzespen eta salaketaren adierazgarri. Eta zalantzarik gabe hori egiten jarraituko dute, martxoaren azken astea arte. Nekazari Politika Bateratuaren (NPB) erreformaren aurkako nekazari eta abeltzain txikien errebolta izan da; hala da, eta hala izaten jarraituko du gainera. Erreforma hau `Agenda 2000' delakoaren barne dago, eta Bruselan dute egunotan eztabaidagai.
Erreformak prest egon beharko du martxoaren 24 eta 25erako, orduan onartuko baitute EBko estatuburuek proposamenaren zatirik handiena. Egunotan, otsailaren 22 eta 23an hain zuzen, bilera gehiago egin dituzte Bruselan, martxoaren 15 eta 16rako estatuburuek izenpetu beharko duten akordioa itxi ahal izateko.
Erreforma honek, funtsean, nekazal eta abere-prezioen jaitsiera nabarmena bultzatzen du, EBren laguntzen banaketa bidegabeaz gain, zeinak bereziki nekazari eta abeltzain handiei mesede egiten dien. Nekazari eta abeltzain txikiak dira erreforma honen pairatzaile, eta bere gain eroriko dira ondoriorik txarrenak. Hego Euskal Herriaren kasuan, erreformak dagoeneko larria den egoera larriagotu lezake. Gaur egun geratzen diren 17.000 nekazaritza-ustiategietatik 1.000 galtzen dira urtero.


EB-REN LAGUNTZAK BIRBANATZEAREN ALDE.

Euskal nahiz europar nekazari eta abeltzainak, NPB berritu ostean beren nekazaritza-ustiategien egoera zer nolakoa izango den ikusita, EBren laguntzen banaketa bidezkoagoaren eske ari dira. Ez da bidezkoa Europako nekazarien % 10ak laguntzaren % 90 bereganatzea. Baserritarren haserrea piztu duen eta egoera salatzeko kalera daramatzan bidegabekeria da, inondik ere.
Espainiak 850.000 milioi inguru pezetako (34.000 milioi libera, 5.120 milioi euro) laguntza jasotzen du urtero EBtik. 300.000 milioi pezetako laguntza jasotzen duen laborantza belarkaren kasuan, onuradunen % 1ak sektore osoari zuzendutako laguntzaren % 20 jasotzen du. Espainiako hiru nekazaritza-ustiategi garrantzitsuenek 1.000 milioi pezetako laguntza jasotzen dute.
Olibondoaren kasuan, 69 jabek 4.100 milioi pezeta bereganatzen dituzte, 400.000 olibarietatik 100.000tik gora direlarik pertsonako 84.000 pezeta baino jasotzen ez dutenak. 125 olibondo-jabek bakarrik, 60.000 milioi pezeta banatuko lituzkete euren artean. Egoerak antzekoa dirudi Europako gainontzeko herrialdeetan. Alemanian, hiru ustiategi garrantzitsuenek 1.223 milioi pezeta jasotzen dituzte, Erresuma Batuan 960 milioi, eta Italian 888 milioi.
Diru-laguntzen banaketa bidegabe honen aurrean, familia ustiategiekin zerikusi gehien duten euskal eta europar nekazal erakundeak EBren laguntzen birbanatzearen alde agertu dira, mesede gutxien izango dutenen alde egitearren, hauek baitira gainera nekazal giroan enplegua mantentzen dutenak. Horiek dira orain euskal eta europar baserritarrek, NPBan emango diren aldaketen aurrean, defendatzen dituzten aldarrikapenak.
NPBren erreformak eragingo dituen aldaketek, aurreikus daitekeenez, norabide bikoitza hartuko dute. Alde batetik, laborantza belarkarena bezain garrantzitsuak diren OCMko erreformak ziurtzat jotzen dira. Belarkien kasuan, prezio instituzionalak % 20 jaistea aurreikusten da, laguntzaren % 10eko igoerarekin batera; esnekietan, % 15eko prezio-jaitsiera dago aurreikusita, animalia bakoitzeko laguntza zuzena ezartzeaz gain; behikien kasuan, % 30eko jaitsiera da prezio instituzionalen gainean aurreikusten dena, eta laguntza zuzenaren igoera ere izango da.
EBko burokrazian espero den bigarren aldaketa nagusia, Bruselak gaur egun nekazal sektoreari ematen dion laguntza zuzena % 25 murriztea da. Horren helburua aurrekontuak estutzea litzateke, baina badirudi gai hori oraindik ere nahiko gordin dagoela.
Egoera honen aurrean, euskal eta europar nekazal erakundeek etorkizunean laguntzak birbanatu edo modulatzearen aldeko mobilizazioetan dihardute. Helburu garbia dute: fondo-banaketan gaur egungo desberdintasunak zuzentzea, zigorrak edo laguntza-murrizketak aplikatzekotan, hauek diru-sarrera handiagoa dutenengan eragin handiagoa izan dezaten

Loyola de Palaciok eta EBk lur-jabe handiei egiten diete mesede

Nekazari eta abeltzain txikiak biltzen dituzten nekazal erakundeek –COAG eta UPAk Espainian, eta EHNE-UGAVek Hego Euskal Herrian– beti kritikatu izan dute Loyola de Palacio Espainiako Nekazaritza Ministroa, Bruselan negoziatzeko duen eragatik eta beti ere bere bezero berezien alde, hau da, lur-jabe handien alde egiteagatik. Europako Batasunak, gainera, laguntzak zehazteko orduan diskriminazio politika hori aplikatzen darrai.
Eta datuek salaketok baieztatzen dituzte. Hego Euskal Herrian ez dago nekazari eta abeltzain handiz osaturiko egitura garrantzitsurik; bertako nekazal egitura funtsean nekazari eta abeltzain txikiek osatutakoa da. Espainian, alabaina, eta bereziki Andaluzian, Bruselatik diru gehien jasotzen duten lur-jabe eta abeltzain handi dezente dago. Hala dio UPA (Unión de Pequeños Agricultores, Nekazari Txikien Batasuna) espainiar erakundeak berriki kaleratutako txostenak.
Nahiz eta horrelako datuak orain arte ordaintzen zuten erakundeen esku egon, UPAk Andaluziako ustiategi handien inguruko datu batzuk eskuratu ahal izan ditu. Bertan, badira guztira 50.000 milioi hektarea dituzten 25 lursail, zeintzuk 3.255 milioi pezetako (130 milioi libera, 19 milioi euro) laguntza jasotzen duten. Oso abizen sonatuak dituzten espainiar familia garrantzitsu eta aberatsak dira, UPAkoen esanetan, EBren laguntzen benetako onuradunak.
Albako Dukesaren familiak, esate baterako, 370 milioi pezeta jasotzen ditu –Andaluzian bakarrik– Euroexplotaciones Agrarias eta Eurotécnica Agraria enpresen bidez. Hernández Barrera familiak, Herba Ebro Agrícolas-en sortzaile eta akziodunak, 330 milioi pezeta jasotzen ditu urtero Mundiarroz eta Dehesa Norte esplotazioengatik. Iñigo de Arteaga y Hermanos enpresak 331 milioi pezetako laguntza izan zuen urtebetean.
Beste hogei enpresariok 100 eta 200 milioi pezeta inguruko laguntza jaso zuten Andaluzian bertan, UPAk dioenez. Hauen artean: Mora Figueroa familia (196 milioi), Moreno de la Cava familia (103 milioi), Martínez Campos familia (103 milioi), García Mellado familia (104 milioi), Cuquerella Ubeda familia (117 milioi), Sainz de la Maza familia (127 milioi), Arizar de Torres familia (133 milioi), López de la Puerta familia (157 milioi), Hermanos Osuna Ostos familia (138 milioi) eta Explotaciones Agrícolas Andaluzas (215 milioi)

1.000 ustiategi galtzen dira urtero

Sektore honetako sindikatu arduradunen esanetan, nekazaritzak eta abeltzaintzak gero eta pisu txikiagoa dute. Gaur egun dauden 17.000 nekazaritza-ustiategietatik urtero 1.000 inguru galtzen direla adierazi dute. NPBren erreformak dakarren prezio-jaitsiera izugarria eta EBren laguntzen murrizketa medio –urtero 5.000 milioi pezeta, 200 milioi libera, 30 milioi euro gutxiago–, egoerak okerrera egingo du.
Horrez gain, Madrilgo Nekazaritza Ministerioa –gogora dezagun Euskal Herriak ez duela oraindik Europa mailako eskumenik– nekazari eta abeltzain txikien alde baino, lur-jabe handien alde ari dela salatu dute. Lur-jabe handiak izango dira, oraingoan ere, erreformaren onuradunik garrantzitsuenak. Nahikoa litzateke ondorengo datuak ematea: Espainian NPBtik diru-laguntza lortzeko egindako 127 eskarik 15.000 milioi pezeta lortzen dituzte urtero (hau da, bakoitzak 118 milioitik gora), eta bien bitartean batez beste 300.000 pezeta jasotzen dituzten 182.469 nekazari daude. EAEko eta Nafarroako Gobernuak ere ez daude pozik egoera honekin, lehendik ere erreforma gehiago jasan dituen sektore honentzako birmoldaketa beharrezkotzat jo duten heinean bederen.
Horregatik guztiagatik, logikoa dirudi euskal nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko sindikatuek, EHNE-UGAVek, «

NPBren erreforma, atzetik etorri diren eta arazoari errotik heldu ez dioten beste hainbat erreformaren adabakia edo makilajea
» dela esatea. Baina kasu honetan, sindikatuen ustez, astungarri funtsezkoa duena: «

eragingo lituzkeen kalteak areagotu nahi dira, hau da, prezioen jaitsiera izugarria eta laguntzen modulazioa, diru-laguntzen bidezko banaketa alde batera utziz eta lehenagoko sistema bidegabe, insolidario eta eskandalagarria mantenduz
»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude