BASO NATURALAK ETA ARTIFIZIALAK

  • buruz asko hitz egiten da. Balantzan jartzen dira basotik ateratako egur kopuruaeta basoak dituen gainerako egitekoak. Oreka lortzea ustiapen ekonomikoa eta basoaren bestelako aberastasuna elkarbizitzen hastea litzateke.

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Basoetaz eta oro har, landaretaz ari garen honetan interesgarria da, ezbairik gabe, ingurumari horretan usu erabiltzen den hainbat kontzeptu aipatu eta azaltzea.
Esate baterako, baso natural eta baso landaketa bereizten hasi aurretik komeni da landaretza potentzialaren kontzeptua azaltzea. Eskualde jakin bateko landaretza potentzialetaz ari garenean, zera adierazi nahi izaten da, eskualde edo zonalde horretan, dagozkion baldintza edafologiko, klimatiko, topografiko eta abar luze baten ondorioz eta gizakion eraginik gabe, edukiko genukeen landaretza mota. Euskal Herrian, oso toki gutxitan egiten dute bat, landaretza potentzialak eta benetan une honetan dagoen landaretza motek, alabaina, garrantzitsua izaten da, potentzialki zein landaretza mota egongo litzatekeen jakitea, ondoren, eraldaketa maila zehazteko.
Eraldaketa hau ez da izaten soilik espezie mailan, hau da, gune jakin bati espezie jakin batzuek dagozkiela eta orain beste batzuk ditugula, ez, eraldaketa beste maila batzuetan gerta daiteke. Adibidez, askotan gertatzen da, gune batean landaretza potentziala pagadia izatea eta egun, gune horretan pagadia mantentzea. Baina, pagoa, pagoa izateagatik ez da pinua baino naturalagoa eta beraz, pagadi hori oso uniformea baldin bada, zuhaitz guztiak adin beretsukoak baldin badira eta oro har egitura homogeneo eta artifiziala aurkezten badu, ezin esango dugu, pagadi natural eta eder baten aurrean aurkitzen garenik.
Kontuan izan behar dugu, baso bat ez dela soilik, zuhaitz multzo edo pilaketa bat, baizik eta funtzionamendu eta egitura jakin bat duen ekosistema bat. Beraz, ekosistema horretan, basoko espezie ugari edo ikusgarrienez gain, beste motatako landaretza egongo da, eta hortaz gain mota guztietako animalia, onddo, bakterio eta bizidunak izango ditugu, beraien artean dituzten elkarrekintza eta elkarbizitza guztiekin.
Baso landaketa batek nekez bete ditzake, aurretik aipaturiko baldintza guztiak, baina kontuan izan behar dugu, jarduera ekonomiko baten aurrean gaudela eta beste lehentasun batzuk dituela. Edozein modutan ezin da ahaztu baso izaera hori, eta beraz baso batek betetzen dituen beste funtzio horiei ere garrantzia eman beharko litzaieke.
Hori dela eta asko hitz egiten da azkenaldian "baso jasangarria"z. Kontzeptu hau, duela gutxi azaldu da bazter guztietara eta egia esan definitzeko nahiko erraza da, nahiz eta gero praktikara eramatea beste kontu bat izan. Baso bat jasangarria izan dadin, beharrezkoa da planifikazio zehatz baten baitan izatea eta ondorioz, oso zorrotz neurturik egongo litzateke baso horretatik atera behar den egur kopurua. Ez lirateke soilik interes ekonomikoak gailenduko, baizik eta basoen funtzio aniztasuna babestuko lukete, era jasangarrian

Munduko bizidun gehienak "bataiatzeke"
Hitzetik hortzera darabilzkigu, basoen kontserbazioa, zuhaitzen garrantzia eta tankera horretako kontzeptuak. Gutariko gehienok badakigu baso tropikaletan zer gertatzen ari den, sarraski horiek naturarentzat kaltegarri izan daitezkela ere badakigu, eta gutxi edo gehiago zuhaitz batek naturan edo ekosistema batean jokatzen duen papera azaltzeko gai izango ginateke. Hau, dibulgazio mailan, ekologiaren garaipena izango litzateke, hau da, naturan gertatzen diren prozesuei buruzko dibulgazioa erruz zabaldu da azken urteotan. Naturan partehartzaile diren izakiei buruzko kontuak berriz, hau da, kontzeptu sistematikoak, izaki bizidunak identifikatu, sailkatu, bereiztu eta antzeko lanek, indarra galdu dute eta beste garai bateko kontuak direlakoan dago jende asko. Oraindik munduko bizidun gehienak aurkitu gabe daudenean, izaki gehienak "bataiatzeke" dauden garai honetan, sistematikak garrantzi handiagoa eduki beharko luke.
Bide honetatik egin du apustu Jesus Lopez biologoak, landareen munduan trebatu da bera eta erronka bat du soinean, ahalik eta jende gehienari, gure etxe inguruan, gure herrian dauden zuhaitz eta zuhaiskak zeintzuk diren erakutsi eta berauek bereizten erakustea: «

Ez da lan makala zuhaitz eta zuhaiska espezie desberdinak bereizten erakustea, baina oso modu sinple eta ikusgarrian, herbario ibiltari bat dut prestatua
». Dagoeneko hainbat herritako kultur etxetan egon da ikusgai eta beste batzuk ere baditu hitzartuta. Asko zaindu behar izan du aurkezpena: «

Hiru urtez aritu naiz laginak bildu eta prestatzen, 50 bat espezie desberdinen, hosto, lore, fruitu, eta enbor zatiak jarri ditut ikusgai, horretaz gain, espezie bakoitzari buruzko bitxikeria deigarriren bat ere sartu dut
».
Jendeak oso harrera ona egin dio erakusketari, izan ere Jesusen ustez oraindik, oro har, ez ditugu bereizten espezie desberdinak, eta noski, helburua ez da denok botanikari prestuak bihurtzea, baina oinarrizko espezieak bereiztu beharko genituzke: denek ez dute balio bera, batzuk bestek baino garrantzi handiagoa dute, eta abar

Euskal Herriko zuhaitzak "Armada Real"eko untzientzat
Herri aldapatsu eta heze honetan basoak betidanik izan du garrantzi handia bertako herritarrengan. Dena den, ez dira beti modu orekatuan ustiatu eta ondorioz, degradazio prozesu nabarmena eman zen, batez ere isurialde atlantikoan, XIV. mendetik, XIX. mendera arte. XIX. mende amaierako egoera benetan negargarria zen eta inguru honetako baso gehienak desagertu ziren. Mende honen hasieran ekin zitzaion berriro basoen zabalkundeari gaur egun dugun egoerara iritsi arte.
Biztanleria kopurua hazi zen heinean, urritu ziren basoak, izan ere, elikagai gehiago behar ziren biztanle eta abereentzako, eta ondorioz nekazaritzak lurrak ebatsi zizkion basoari. Beranduago, burdinola eta untzigintzaren eragina pairatu zuten basoek. Kontu jakina da, XV. eta XVIII. mendeen artean Espainia eta beste herrialdeen artean izandako gerra gehienetan parte hartu zuten "Armada Real"eko itsasuntzi gehienak Euskal Herriko untziolatan egin zituztela. Kontu hauei neurria behar den moduan hartzeko aipatu dezagun, esate baterako, "Armada Invencible" izenez hain ezaguna den armadako itsasuntziak eraikitzeko, miloi bat metro kubiko egur erabili omen zela, gutxi gora behera, gaur egun urte baten buruan Euskal Herrian produzitzen den egur kopuruaren erdia. Eta haiek beste garai batzuk ziren


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude