ZAMUDIO: NOLA SORTZEN DA EUSKARA TALDE BAT?

  • eskualdean. Biztanleen erdia baino gehiago euskalduna den arren, euskararen erabilpena urria da. Hala, iragan astean herriari dei egin zioten euskara taldearen lehen biltzarrerako.

2021eko uztailaren 19an
Z

amudion euskararen egoeraz kezkaturik bazagoz, zer edo zer egin zeinkeala uste badozu, erdu: otsailaren 9an (martitzena) iluntzeko 8,30etan Zamudio dorretxean egingo dogun batzarrera».
Hitzokin dei zabala egiten zuten kartelak agertu ziren lehendabizi herrian. Komunikabideetara ere heldu zen deia. Zamudioko euskara taldearen lehen deia anonimoa bezain irekia izan zen. Sortzen ari den taldearen helburu zehatzak markatzeke daude oraindik, baina badago euskaraz bizitzearen aldeko lanerako gogoa, eta jende dexente prest, lehen bilerara hogeita bost gizaseme bildu baitziren: zahar eta gazte, politikoki kolore diferenteetako jendea.
Taldearen sortze lan zailetan euren esperientzien berriez lagundu asmoz Durangoko Berbaro elkarteko Gorka Barruetabeña eta euskara elkarteen Topaguneko Xabier Sarasua ere lehen biltzar honetara hurbildu ziren.
Bai Euskarari kanpainak bultzada handi samarra eman dio zenbait euskara talderi. Politika arloan banatuak diren pertsonak biltzen jakin izan zuen heinean, giro politiko orokor berriaz batera, aurrerapauso handia eman zen orduan euskara normalizatzeko ahaleginean.
Dagoeneko lau hilabete pasa dira urriaren 3an Bai Euskarari kanpainaren aurkezpen ofiziala Zamudio Parke Teknologikoan egin zenetik. Horren ostean, Euskal Herriko beste hainbat herritan legez, Zamudion ere batzorde bat sortu zen kanpaina hari bultzada emateko. Batzorde honen beharrak amaitu eta gero, herritarrek oso balorazio ona egin zuten kanpainaren gainean: batzarretan nahikoa talde handia biltzen zen, herrian egin zen azkeneko ekitaldira jenderik asko joan zen eta San Mameseko ekitaldira ere jendea erruz joan zen. Baina oroz gain egunero izaten diren ezberdintasunen gainetik herriko hainbat eta hainbat jende elkartu eta denen indarrak batu ziren euskararen alde. Herriko kultur eta kirol taldeak bertan egon ziren, baita alderdi politiko desberdinetako jendea ere.
Txorierri eskualdeak berezko euskara dauka. Baserriz inguratutako herria izaki, gaur egun Zamudioko populazioaren % 48 euskalduna da, eta beste %15 ia-euskalduna. Hala ere euskararen erabilpena urria da kalean, eta honek bertako euskaldunen kezka sortu du. Lezamako bizilagunek berriki sortu dute euskara taldea, eta orain Zamudiokoen txanda da.


EUSKARA TALDE HELDUEN IRAKASPENAK.

Zamudioko euskara taldearen lehen bilera honetan Berbaroko eta Topaguneko ordezkarien gomendioek pisu berezia izan zuten. Talde berri bat elkarrekin lanean hasteko asmotan biltzen denean, aurrean den arazoari forma eman behar zaio lehen-lehenik eta erantzuna prestatu jarraian, baina askotan ez da erraza nondik nora jo erabakitzea. Zamudiotarrek eskertzeko laguntza izan zuten euskara talde helduen gomendioetan.
Gorka Barruetabeñak euskara taldeen herri mugimendu izaera azpimarratu zuen bere gogoeten azalpenaren hasieran, herriz-herriko eredu berezitasunak beharrezko direla aipatuz. Jarraian euskara taldeen lan arloez jardun zuen: hizkuntzaren beharra sortzea, hizkeraren babesa eta inkontzienteko zenbait araurekin haustea (gaztelania edozertarako hobea dela dioten horiek, kasu) aipatu zituen.
Euskara talde baten xedeak laburbilduz honakoak lirateke: euskaldunak euskaldunago izatea eta dena euskaraz egitea; erdaldunak erakartzea; eta besteak, azkenik, behintzat kontra ez egotea. Horretarako funtsezko deritzo Barruetabeñak gune euskaldunak sortzeari, dela lekuen bidez (taberna, txoko, aldizkari, eta abar), dela ekintzen bidez (udalekuak eta abar). Zaharren euskara eta haur eta gazteenaren arteko transmisioa, edota bizitzako funtzioak (lan harremanak, etxekoak, kirola, poteoa...) berreskuratzea ere aipatu zituen.
Hizkuntz komunitatea batzea euskara taldeen zeregin nagusia da, inguruan erreferentzia bilakatuko den dinamika bat sortuz. Berbaroko kidearen ustez «

oso garrantzitsua da taldea sortzea, erreferentzia modura, nahiz eta gero gauza handirik egingo ez badu ere. Garrantzitsua da Zamudioko jendeak jakitea herriko batzuk batu egin direla euskara arloan inplikazioa beharrezkoa dela azpimarratzeko
». Bazkide kanpaina, aldizkaria, gazte taldea, motibazio kanpainak, dendarien edota elkarteen euskararen aldeko hitzarmena... Zaila da euskara taldeetan martxan jarri ohi diren ekintza guztiei batera ekitea, poliki egin beharreko lana da, baina taldea sortze berak, horrek bakarrik, jada merezi duela behin eta berriro azpimarratu zuten Barruetabeña eta Sarasuak.
Xabier Sarasuak, halaber, Topagunearen helburuetako bat euskara talde hasberriei laguntza eta babesa eskaintzea dela gogoratu zien Zamudio dorretxean zeuden 25 biltzarkideei.
Informazio guztia jaso ondoren, hausnarketak egiteko astebeteko epea hartu dute zamudiotarrek, eta asteartea 16an berriro batzartuko dira toki berean taldeari izena jarri eta zereginak definitzen hasteko. Ideia batzuk badaude: euskararen egoeraren azterketa bat egitea premia handienak non dauden jakiteko, Zamudioko toponimiari edo euskarari buruzko azterketak, denda edo tabernetan euskararen erabilera bultzatzeko bideak eta abar. Baina horiek geroko lanak dira. Zamudioko euskara taldea

Zer-Zertarako-Zelakua
galderak erabakitzeko fasean da, taldea martxan jartzeko une erabakigarrian


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude