IPARRALDERAKO ESKEMAREN GARAPENA BIDARTEAN DAGO

  • 1996an hasi zen hainbat eremuen garapena. Bi urte ondotik, hauxe dugu lehen balorazioa. Battita Boloki idazkariaren iritzian, koalitatiboa baino balorazio koantitatiboa da.

2021eko uztailaren 19an
Zazpi atal ari dira lantzen Garapen Eskema barruan, eta beraietan 93 proiektu biltzen dira. Erdiak hasiak eta beste erdiak lantzear edo esperoan daude. Landuenetatik abiaturik, atal bakoitza zertan den ikusiko dugu jarraian.


AZPIEGITURAK.

Bidasoako zubien gainetik 15.640 ibilgailu iragan dira egunero; 5.600 garraio astunak izaki. Iaz garraioa % 14 emendatu zen. Ipar Euskal Herria pasaia lekua da eta errepideak azkartu aldera bi proiektu lantzen ari dira egun. Baionatik Hendaiaren artean garraio zerbitzu bat muntatzeko estudioa, batetik. Garraio kolektiboa sustatu nahi da Baiona eta Donostia arteko zirkulazio ardatzan. Bestetik, Iruñea eta Bordele lotuko lukeen errepidearen estudioa dago. Nafarroako Gobernua eta Departamenduko Kontseilu Orokorraren esku dagoen proiektu honetan Garapen Kontseiluak ere eskusartze zuzena du. Era berean, RN10 eta RN 117 nahiz A63 eta A64 arteko lotuneak hobetzen ari dira. Baita Maule, Donapaleu eta Donibane Garazi lotzen dituen errepidea eta kostapartera doazenak ere. Baionako itsasportua eta AHT (Abiadura Handiko Trena) edo TGV delakoa estudioan daude oraindik.


BIZILEKUA ETA INGURUMENA.

Aurreko atalarekin batera bi hauek osoki proiektatuak daude. Bizilekua eta eguneroko bizitzari dagokionean, munta handia dauka Garapen Eskemak izendatu duen Erdiguneak. Kostapartea eta Barnealdearen artean kokatzen da. Hazparne, Kanbo, Senpere eta Uztaritze hartzen dituen erdigune honetan zerbitzu politika berezi bat lantzen ari da. BAM (Baiona-Angelu-Miarritze) delakoak betetzen dituen funtzioak bertan finkatu nahi dira. Era berean, barnealdeko herri haundiak, Baionara etorri gabe autosufiziente izatea lortu nahi da. Ingurumena atalean, ura eta hondakinak izan dira aztergai. Uste dugunaren kontra, Ipar Euskal Herriko urak ez dira uste bezain txukunak. Ibaietako urak ez doaz hain sano eta kalitateko ura itsasoratzeko politika berri bat lantzen ari da. Itsasora nahiz Aturri ibaira doazen urek ez dute Europako arau berriak exigitzen duen kalitatea. Kalitateko ura erdiesteko proiektuak 800 milioi liberako aurrekontua du (20.000 milioi pezeta), honela banaturik: BAM distrituan 400 milioi, Donibane Lohitzunen 150 milioi eta 250 milioi gainontzekoan.


EKONOMIA GARAPENA.

Laugarren atal hau, erdibidean dago; hainbat sektoretan garaturik. Nekazaritza eta arrantza ditugu ahulenak. Gizarte zibileko ekile guztiak mahaian eseritzea zaila izan zenez, proposamen gutti agertu zen. Egun, bi talde ari dira txosten berriak lantzen. Industria alorra doa hobekien, bi proiektuetan joan ere. Batek, enpresa eta eskola arteko harremana sustatzen du. Enpresa sorrerako hiru zentru zabaldu dira jada; barnealdean hain justu: Maulen Odace, bertako Lizeo Teknikoarekin elkarlanean; alor mekanikoari atxikia. Donapaleun, Indar izeneko zentroa Laborantza eta Interface zentroekin ari da. Hazparneko Lizeko Teknikoarekin Aldatu zentroa ari da. Hauek guztiak Bidarteko Izarbel teknologia zentroarekin lotuak dira. Bestalde, enpresak bermatzeko «Diru fondo» ekimena dago. Lanbide Ganbararen eskutik, bankuek mailegu eskuragarriak ematen dituzte. Turismo alorrean, kostapartea eta barnealdearen arteko eskaintza osagarriak egin ahal izateko, turismo-agentzia berriak egokitu dira Maule, Donibane Garazi eta Baigorrin. Turismoaren sustapena lurralde osoan batera burutzeko xedea dago. Osasuna alorrean 400 milioi liberako inbertsioak egin dira Baionako ospitalea indartzeko. Donostiako ospitaleekiko harremanak erraztuko dituen behaketa saila eratu da. Aldi berean, Baionako eta barnealdeko beste ospitaleen arteko hitzarmenak gauzatu dira, larrialdi nahiz haurdunaldi kasuak hobekiago artatzeko. Azkenik, funtzio logistikoa egituratzeko egitaraua abian dago.


FORMAKUNTZA.

Jarraian datozen hiru eremuak oso dira garrantzitsuak, eta guttien garatu direnak. Formakuntza edota goi-mailako ikasketei dagokien atalean Baionako unibertsitatea dago. Paueko unibertsitatearen adarra da, baina programa berri bat landu nahi da aitzinatzean. Programa laurtekoa izan ohi da, eta 1999-2000 ikasturteari begira norabide berriak ezarri dira euskal unibertsitate autonomoago bat ukan aldera. BAM (Baiona-Angelu-Miarritze) distrituak laguntzen du ekimena. Proiektuak unibertsitatea eta lizeoak lotuko ditu, baita lantegiak ere. Alor zientifiko eta teknikoari atxikia da bereziki, eta 70 milioi liberako inbertsioa du honetarako. Gizarte sektore hainbatek eskatzen duen unibertsitate propio izatetik urrun dago, baina duela bost urte erdiets zitekeena baino askozaz gehiago da Garapen Kontseiluko kideen aburuz.


KULTUR ANTOLAKETA.

Kultur eremua izan da gaizkien tratatua Iparraldean. Instituzioetan aurrekontu oso apalak erabili dira kultur sustapenerako. Uneon, hiru dira kultur politika berezia hedatzeko azkartu nahi diren guneak. Euskal Kultur Erakundearen (EKE) bitartez kulturgune eta areto berriak eratzen ari dira Donapaleu, Hazparne, Maule, Uztaritze eta Bastidan. Bestalde, Izurako Haize Berri elkartearekin batera, San Jagobaren bide inguruan kultur proiektu bat lantzen ari da. Irisarrin, euskal ondarearen heziketarako zentroa eta Luhoson Euskal Herriaren historia hobekiago ezagutarazteko zentroa. Azken hiru hauek, turismoa sustatzeko ekimenen barruan. Urrunago ikusten da Baionako Museoaren irekitzea, eta honek Iparraldeko euskal kultur etxeen koordinaketan har lezakeen funtzioa.


HIZKUNTZ ANTOLAKETA.

Iparraldean ez da euskaraz hain gutxi mintzatu sekulan, eta aldi berean hainbesteko gogoa izan ikasteko. Estatu frantsesaren hizkuntz politika ezak oso zailtzen du arlo honen garapena. Hiru dira Garapen Kontseiluak abiarazi dituen ekimenak; hiruak gauzatzetik urrun dira hala ere. Irakaskuntzan ari diren Seaska, Ikas-Bi eta Haziak proiektu komun bat lantzen ari dira, eta berau Hezkuntza Nazionalaren onespenaren aiduru dago. Hedabideen alorrean hainbeste gertatzen da, Euskal Irratiak eta Radio France Pays Basque elkarteek beren proiektuak ahalbidetzeko planaren bermea espero baitute. Hizkuntz Kontseiluaren osaketa eratze bidean dago. EKEk hartu du zeregina, eta kultur elkarte nahiz gizarte eragileekin eztabaidan dihardu. Artean, euskara helduen irakaskuntzan, bere presentzia bizitza publikoan eta administrazioan ziurtatu gabe dago. Garapen Kontseiluko kideen esanetan, tankerako proiektua egitea gauza berria da Estatu frantsesean. Estatu, erregio, departamendu, distritu, udal nahiz eragile pribatuekin batera aritzeak lurralde eskemaren aplikazioa geldotzen omen du


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude